III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
T U T E R A
E D I K T U A
Behean adierazitako egunean alkate udalburuak ondoko ebazpena eman du:
"Ikusirik informatikako teknikari-ofizial lanpostu bat, funtzionario izaerakoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko epaimahaiaren izendapen proposamena, Alicia Martínez Losantos andrearen aldekoa baita.
Proposatutako izangaiak deialdian eskatutako baldintzen frogagiriak behar den epean eta moduan aurkeztu ondoren.
Eta kontuan hartuz ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduaren 32.5 eta 35. artikuluetan xedatutakoa eta informatikako teknikari-ofizial lanpostu bat, funtzionario izaerakoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko 11.3 oinarrian ezarritakoa (19. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 2001-02-09), ondorengoa ebatzi dut:
Lehena.-Alicia Consuelo Martínez Losantos andrea Tuterako Udaleko funtzionario izendatzea, informatikako teknikari-ofizial kategoriarekin eta Baliabideak Kudeatu eta Antolatzeko Alorrean aritzeko (Informatika, Hiritarrak Laguntzeko Zerbitzua).
Bigarrena.-Interesatuari erabakia helaraztea, ohartaraziz hilabeteko epea duela lanpostuaz jabetzeko, izendapena jakinarazten denetik hasita.
Hirugarrena.-Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea."
Tuteran, bi mila eta bateko abenduaren lauan. Alkate udalburua, Luis Campoy Zueco.
Iragarkiaren kodea: A0113108