158. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 31

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M E L I D A

Ordenantza fiskaletako 2001. urteko aldaketa behin betikoz onetsirik

Udal honek aurtengo irailaren 28an egin bilkura arruntean, aho batez onetsi zen Udal honetako ordenantzetako aldaketa. Hasierako aldaketa 130. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean argitaratu zen, aurtengo urriaren 26an. Inork ez du erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu eta, horren ondorioz, aldaketari buruzko erabaki hau argitaratzen da, behin betiko onetsita geratu baita.

"Honako udal ordenantza hauek jarraian adieraziko diren puntuetan aldatzea erabaki da, aho batez; espedienteko testu bateginetan duten edukia izanen dute.

1.-Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza.

a) Udalak kudeatutako igerileku estaligabeetako lehiatila:

Sarrerak:

Haurrak: lanegunetan, 1,80; jaiegunetan, 2,40.

Helduak: lanegunetan, 2,40; jaiegunetan, 3,60.

b) Udalak kudeatutako igerileku estaligabeetako abonuak:

Abonuak:

Haurrak: denboraldi osoa, 30; hilabetea, 18.

Helduak: denboraldi osoa, 42; hilabetea, 30.

2.-Ur hornidurako tasak arautzen dituen ordenantza:

a) Etxean erabiltzekoa den edateko urez hornitzeko zerbitzua eskura izan eta mantentzeagatik, 0,15 euro metro kubikoa, gutxieneko kuota 20 metro kubiko/hiruhilabetea izanik. 0,18 euro metro kubikoa, gutxieneko 20 horietatik igotzen den metro kubiko bakoitzeko.

b) Industrian erabiltzeko eta ureztatzekoa den edateko urez hornitzeko zerbitzua eskura izan eta mantentzeagatik, 0,18 euro metro kubikoa, gutxieneko kuota 5 metro kubiko/hiruhilabetea izanik. 0,29 euro metro kubikoa, gutxienekotik igotzen den metro kubiko bakoitzeko.

c) Ur zerbitzuan lotunea egiteagatik 6 euroko kuota finkoa ordainduko da.

d) Hiri unitateko obretarako ura, kontagailurik ez dagoenean, obra aurrekontuaren % 1 ordainduko da.

3.-Estolderiaren eta hondakin uraren arazketaren gaineko tasen ordenantza fiskala.

a) 7.1 zerga-kuota: 6 euro.

b) 7.2 zerga-kuota: 5,71 euro.

4.-Hilerriko zerbitzu eta jardueren tasa eta Udalaren bestelako hileta zerbitzuenak arautzen dituen ordenantza fiskala.

a) Nitxoen alokairua, hilobiaren hamar urteko erreserbarako eskubidearekin: 240,40 euro, zenbateko finkoa.

b) Hilobi erreserba eta garbiketa nahiz zainketa zerbitzua, lehen hamar urteak iragandakoan, 5,41 euro urtean nitxoan segitzen duen bitartean.

5.-Herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.

a) Lehentasunezko aprobetxamenduak:

-Ureztatzeko lurrak: 10,69 euro erreguko eta urteko.

-Lehorreko lurrak: 1,67 euro erreguko eta urteko.

b) Herritarrendako esleipena:

-Monte eta Sotos alderdietako ureztatzeko lurrak: 18,03 euro erreguko eta urteko.

-Lehorreko lurrak: 3,01 euro erreguko eta urteko.

c) Huerta, 28. artikulua:

-18,03 euro erreguko eta urteko."

Melidan, bi mila eta bateko abenduaren hamalauan. Alkatea, Apolonio Jaso Alonso.

Iragarkiaren kodea: A0113076