III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
Azkoiengo Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatea
E D I K T U A
Azkoiengo Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko Batzarrak erabaki hau hartu zuen, besteak beste, 2001eko urriaren 21ean:
1.-Hasiera batez onestea Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren (ELZ) tasak eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza fiskaleko aldaketa.
2.-Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunetan, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta beren eskubidearendako egokiak diren erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Martzillan, bi mila eta bateko abenduaren hamahiruan. Mankomunitateburua, Inmaculada Díez Senosiain.
Iragarkiaren kodea: A0113075