158. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 31

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A L T S A S U

2002ko urtarrilaren 1etik aurrera eragina izango duten ordainarazpenen ordenantzetako aldaketa hasiera batez onestea

Udalbatzak, 2001eko azaroaren 30ean egin bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen hurrengo ordenantzen aldaketa:

1.-1. ordenantza

Ordenantza fiskala, ur hornidura eta hustuketaren tasak arautzen dituena.

2.-2. ordenantza

Ordenantza, estolderia zerbitzuak emateko tasak arautzen dituena.

3.-3. ordenantza

Ordenantza, agiriak luzatu eta izapidatzeko tasak arautzen dituena.

4.-4. ordenantza

Ordenantza fiskala, herri larreen aprobetxamendu ordainduen tasak arautzen dituena.

5.-5. ordenantza

Ordenantza, Udalaren makineria, ibilgailu, lanabes eta elementuak uzteko prezio publikoak arautzen dituena.

6.-6. ordenantza

Ordenantza, ordezko exekuzioak eta exekuzio aginduen tasak arautzen dituena.

7.-7. ordenantza

Ordenantza, erabilera publikoko lurretan zangak ireki eta eremu publikoan zoladuran edo espaloietan edozein obra egiteko prezio publikoak arautzen dituena.

8.-8. ordenantza

Ordenantza, zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek eremu publiko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupean egindako aprobetxamendu bereziengatiko prezio publikoak arautzen dituena.

9.-9. ordenantza

Ordenantza, eremu publiko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien prezio publikoak arautzen dituena.

10.-10. ordenantza

Ordenantza fiskala, jarduera sailkatu eta kalterik gabekoak burutu eta jarduerak eskuz aldatzeko lizentziaren tasak arautzen dituena.

11.-11. ordenantza

Ordenantza fiskala, espaloietan barna ibilgailuak sartzeko prezio publikoak eta aparkatzeko lekua nahiz edozein motako salgaien zamalanak egiteko eremu publikoa gordetzekoak arautzen dituena.

12.-12. ordenantza

Ordenantza fiskala, lizentziak emateko eta hirigintza arloko bestelako jarduketetarako tasak arautzen dituena.

13.-13. ordenantza

Ordenantza fiskala, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga arautzen duena.

14.-14. ordenantza

Ordenantza fiskala, hilerria erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituena.

15.-15. ordenantza

Ordenantza fiskala, haurtzaindegi zerbitzua erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituena.

16.-16. ordenantza

Ordenantza, udal ludoteka zerbitzua erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituena.

17.-18. ordenantza

Ordenantza fiskala, hirilurren balio igoeraren gaineko zerga arautzen duena.

18.-19. ordenantza

Ordenantza fiskala, udal lokalak erabiltzeko tasak arautzen dituena.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedienteak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesatuek aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

Altsasun, bi mila eta bateko abenduaren bostean. Alkatea, Camino Mendiluze.

Iragarkiaren kodea: A0113074