158. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 31

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A M E S K O A B A R R E N

Ordenantza fiskalen aldaketa. Hasierako onespena

Udalak, 2001eko azaroaren 23ko osoko bilkuran, ondoko erabakia hartu zuen erregelamenduaren araberako quoruma izanik:

1. Hasiera batez onestea ondoko ordenantzetako aldaketa, 2002ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra hartzeko edo aplikatzeko:

A) "Ordenantza Fiskal Orokorreko 36. artikuluko 1 eta 2. puntuak", testua honela gelditu baita:

1) Arau-hauste arin bakoitzak 6 eurotik (998,32 pezeta) 900 eurora (149.747,40 pezeta) bitarteko zehapena izanen du.

2) Ikuskatzaileen jardunari, beren eskumenak erabiltzen ari direlarik, kontra, uko edo traba egiten bazaio, 300 eurotik (49.915,80 pezeta) 6.000 eurora (998.316 pezeta) bitarteko isuna ezarriko da.

B) "Uraren zerbitzu integrala egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskaleko 8. artikulua", testua honela gelditu baita:

Tributu-kuota kalkulatzeko, tasen zerga-oinarriei honako tarifa hauek aplikatuko zaizkie:

a) 4. artikuluko a) atalean ezarritako zerga-oinarrirako:

-Urteko kuota finkoa, kontagailu bakoitzeko: 60 euro (9.983,16 pezeta).

b) 4. artikuluko b) atalean ezarritako zerga- oinarrirako:

-Kontsumitutako ur metro kubiko bakoitzeko kuota, ondotik aipatzen diren erabilera eta helburuen arabera aldatzen dena:

-Etxeko beharretarako: 0,13 euro (21,63 pezeta).

-Ureztaketarako: 0,16 euro (26,62 pezeta).

-Piszinarako: 0,19 euro (31,61 pezeta).

c) 4. artikuluko c) ataleko zergagairako:

-Lotzeko kuota: 60 euro (9.983,16 pezeta).

Alta emateak batera gertatzen badira, hornidura eta/edo saneamendu sareen berritze orokorrarengatik, erabiltzaileak zuzenean ordainduko dizkio kontratistari lotzeko lanak, Udalak lotzeko kuotarik kargatu gabe.

d) 4. artikuluko d) ataleko zergagairako:

-Kuota finkoa kontagailu bakoitzeko: 90 euro (14.974,74 pezeta).

-Bakar-bakarrik sareari lotzeko eskubidea (hornidura nahiz saneamendu) eskatzen den kasuetan: 60 euro (9.983,16 pezeta).

e) 4. artikuluko e) ataleko zergagairako:

-Kontsumituriko metro kubiko bakoitzeko: 0,25 euro (41,60 pezeta).

Instalazio partikularretan edo matxuraturiko kontagailuetan gertatzen diren ur-ihes ezkutuak.

1. Instalazio partikular batean frogatzen bada badela ur-ihesa, kontagailuan erregistratua, eta interesatuaren axolagabekeria larriagatik edota nahita egina ez bada, ondoko tarifak aplikatuko dira:

a) Ur-ihesa, gehienez 100 m3-koa bada, ez da inolako murriztapenik eginen.

b) Ur-ihesa handiagoa bada, tarifatuko dira lehenbiziko 100 metro kubikoak, erabilera edo helburuarengatik ezarritako prezioan, eta ihes egindako gainerako metro kubikoen % 25.

2. Kontagailua matxuraturik baldin badago, tarifatuko da aurreko urteko kontsumoaren batez bestekoa aplikatuz, edo, alta eman berrikoen kasuan, aurreko hilabetekoaren batez bestekoa.

C) "Agiriak luzatu eta izapidatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskaleko 6. artikulua", testua honela gelditu baita:

Tarifa hauek ordaindu beharko dira:

a) Edozein agiriren fotokopiak:

-DINA4 orri bakoitzarengatik: 0,06 euro (10 pezeta).

-DIN A3 orri bakoitzarengatik: 0,09 euro (15 pezeta).

b) Fax bidezko igorpena:

-Orri bakoitzarengatik: 0,60 euro (100 pezeta).

c) Ziurtagiriak:

-Edozein ziurtagiri: 0,60 euro (100 pezeta).

d) Lerrokaduren agiria, urbanizazio proiektuak eta hirigintzako antolamendu edo planeamenduko bestelako tresnak, bai eta haien aldaketak ere, izapidatzeagatik: 181 euro (30.115,87 pezeta).

e) Langileak hartzeko deialdiak:

-A eta B mailetako lanpostuak: 12 euro (1.996,63 pezeta).

-C, D eta E mailetako lanpostuak: 6 euro (998,32 pezeta).

f) Txostenak eta kontsultei buruzko erantzunak:

-Txostenak luzatu eta kontsultei erantzuteagatik: 6 euro (998,32 pezeta) eta/edo Udalak ordaindu behar izan duen kopurua, baldin eta Udaletik kanpoko profesionalek parte hartu behar izan badute.

D) "Udalaren baskula publikoa erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzaren 7. artikulua", testua honela geleditu baita:

Aplikatu beharreko tarifak hauek dira:

-Pisatze unitate bakoitzagatik: 2 euro (332,77 pezeta).

Tarifaren barnean dago, hala behar badu, balio erantsiaren gaineko zergaren kuota.

2. Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean iragarkia agertu ondotik, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioetarako. Ameskoabarrenen, bi mila eta bateko azaroaren hogeita hiruan. Alkatea, José Javier Sáez de Jáuregui.

Iragarkiaren kodea: A0113040