III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
S A R T A G U D A
Ordenantza fiskaletako aldaketak behin betiko onetsita
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluan ezarritakoari jarraituz, ordenantza fiskal hauetako aldaketen testu osoa argitaratzen da:
-Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
-Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordentza fiskala.
-Hilerriko zerbitzu eta jarduerak eta Udalari dagozkion beste hileta zerbitzuak emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
-Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
-Estolderia tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
-Ur horniduraren tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
Aldaketa horiek 2001eko irailaren 27ko osoko bilkuran onetsi ziren hasiera batez eta iragarkia jarri zen iragarki oholean eta 2001eko 133. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, azaroaren 2an. Legez ezarritako epearen barruan ez da haien aurkako erreklamaziorik aurkeztu, eta, beraz, behin betiko onetsitzat jo dira.
EREMU PUBLIKOKO ETA HERRILURRETAKO ZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEKO APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA
Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren zenbatekoen eranskina
I. epigrafea.-Aprobetxamendu bereziak zoru gainean.
I.1. Mahaiak, kadirak, mahaitxoak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko: 6,01 euro metro karratua urteko.
I.2. Merkatu ttikiak metro lineal edo zatiki bakoitzeko.
Herriz herriko saltzaile bakoitzeko: 0,60 euro eguneko.
I.3. Erabilera publikoko lurretan kokatutako postuak, barrakak, saltokiak, ikuskizunak eta jolaskizunak.
Postuak, barrakak eta abarrek duten metro karratu bakoitzeko: 0,45 euro eguneko.
I.4. Erabilera publikoko lurrak salgai, eraikuntzako material, obra hondakin, hesi eta eraikuntzako beste hainbat gauzarekin okupatzea.
Metro karratu bakoitzeko: 0,15 euro eguneko.
Garabiak:
Metro karratu bakoitzeko, paratu denetik lau hilabete pasatu direnetik aurrera: 0,601 euro.
I.5. Kioskoak.
Zenbateko finkoa: 36,07 euro urteko.
II. epigrafea.-Aprobetxamendu bereziak hegalkinean.
II.1. Eraikuntzako elementu itxiak, bide publikoari zuzendutako behatokiak, edo fatxadako lerrotik ateratzen direnak.
Eraikitako metro karratu bakoitzeko: 1,803 euro urteko.
UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENTZA FISKALA
5. art. Ordenantza honetako tarifak honako hauek dira:
Tarifak
a) Udalak kudeatutako igerileku estaligabeetako takilla publikoa.
Abonuak:
Haurrentzakoak (6 eta 15 urte bitartean): 18,04 euro.
Helduentzakoak (16 urtetik gora): 30,06 euro.
Hiru seme-alaba edo gehiago duen familiak % 25eko beherapena edukiko du abonuaren prezioan.
Hilabeteko abonoek denboraldiko abonoen prezioaren erdia balioko dute.
Sarrerak:
Haurrentzakoak (6 eta 15 urte bitartean): 1,81 euro eguneko.
Helduentzakoak (16 urtetik gora): 2,41 euro eguneko.
HILERRIKO ZERBITZU ETA JARDUEREN TASAK ETA UDALAREN
beste hileta zerbitzuenak arautzen dituen ordenantza fiskala
Tarifak
4. art. Zerbitzua egiteko tarifak kontzeptu hauengatik kobratuko dira:
a) Nitxoak hamar urtetarako alokatzea: zenbateko finkoa eta behin ordaintzekoa, 180,31 euro.
b) Nitxoen alokairuaren luzapena eta hilerria garbitu eta zaintzeko zerbitzua, lehen ehorzketatik hamar urte iragan direlarik, 5 urtetarako, gehienez ere hogeita hamar urte bitarte luza daitezkeenak ehorzketatik: urtero 18,03 euro, nitxoan ehortzirik segitzen duen bitartean.
AGIRIAK LUZATU ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA
Tarifak
5. art. Ordenantza hau arautuko duten tarifak honako hauek dira:
1.-Ziurtagiriak:
a) Udal bulegoek ematen dituzten ziurtagiriak: 1,81 euro.
2.-Eskabideak eta agiriak:
a) Alkatetzari edo Udalari zuzentzen zaizkien eskabideak eta eskaerak, interesatuek hala eskatuta edo beren eskubideen edo interesen alde egiteko: 1,21 euro.
b) Agiriak konpultsatzea: 1,81 euro.
3.-Hirigintzako ziurtagiriak eta txostenak.
a) Finken hirigintza egoeraren nolakoa baieztatzen duten ziurtagiriak: 3 euro.
b) Hirigintza txostena, alde batek eskatuta, ziurtagiriarekin edo gabe: 3 euro.
ESTOLDERIAREN TASA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA FISKALA:
7. art. 1. Estolderiaren sarera lotzeko lizentzia edo baimenari dagokion tributu kuota behin baizik ez da eskatuko eta 30,052 eurokoa izanen da.
7.2. Estolderia eta arazketa zerbitzuagatik eskatzen den tributu kuota finkan erabilitako ur kantitatearen arabera erabakiko da, metro kubikotan neurturik.
7.3. Tarifa:
a) Etxebizitzak:
-Estolderia:
Kuota finkoa: 2,41 euro, hiru hilabetetik behin, estolderiako hartune bakoitzeko.
b) Erabilera bakarra etxebizitza izatea ez duten finka eta lokalak:
-Estolderia:
Kuota finkoa: 2,41 euro, hiru hilabetetik behin, estolderiako hartune bakoitzeko.
UR HORNIDURAREN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA.
Tarifak
6. art.
a) Ur horniduraren zerbitzua eskura izan eta mantentzeagatik: 3,01 euro hiru hilabetetik behin, hartune bakoitzeko.
b) Etxean erabiltzeko hornidura:
Kuota finkoa: 3,01 euro hiru hilabetetik behin 6 metro kubiko bitarte gutxieneko kontsumo gisa.
6 metro kubikotik goiti kontsumituz gero: 0,39 euro, hiru hilabetetik behin metro kubiko bakoitza.
c) Industrian erabiltzeko edo ureztatzeko:
Kuota finkoa: 3,01 euro hiru hilabetetik behin 6 metro kubiko bitarte gutxieneko kontsumo gisa.
6 metro kubikotik goiti kontsumituz gero: 0,39 euro hiru hilabetetik behin metro kubiko bakoitza.
d) Horniduraren hartunea jartzeagatik: 30,052 euro.
e) Kontagailuen instalazioa: kontagailuaren prezioa gehi 6,01 euro instalazioagatik.
Aldaketa hauen behin betiko onespenaren kontra errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, hautara:
1.-Hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen udal organo berari zuzendua (azaroaren 26ko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuena).
Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, errekurtso hori ebatzi edo ustez ezetsi arte, ezin izanen da ez gora jotzekorik ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik paratu.
Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izanen da errekurtso hori bera berriz paratu.
2.-Hilabeteko epean, jakinarazpenetik aitzina, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).
Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, ebatzi edo ustez ezetsi bitartean, ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik paratu.
3.-Bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua (uztailaren 13ko 29/1998 Legea).
Sartagudan, bi mila eta bateko abenduaren hamabian. Alkatea, José Ignacio Ruiz Martínez.
Iragarkiaren kodea: A0112981