158. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 31

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O L O R I T Z

E D I K T U A

Olorizko Barrutiko Udalak, 2001eko abenduaren 4an egin osoko bilkuran, indarrean dauden zerga-tasak eguneratzea erabaki du, 2002. urtean aplika daitezen.

Erabakitakoari jarraituz, hauek dira 2002ko ekitaldi ekonomikoan indarrean egonen diren zerga-tasak:

Hirilurraren gaineko kontribuzioa: ehuneko 0,2362, hirilurreko ondasunen katastroko balioaren gainean.

Landalurraren gaineko kontribuzioa: ehuneko 0,2562, landalurreko ondasunen katastroko balioaren gainean.

Gainerako zerga-tasen portzentajeak 2001ean indarrean zeuden berberak izanen dira.

Oloritzen, bi mila eta bateko abenduaren hamarrean. Alkatea, Jesús Javier Elorz Amátriain.

Iragarkiaren kodea: A0112901