I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Agintariak eta Langileak
2484/2001 EBAZPENA, abenduaren 20koa, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak urriaren 31n eman zuen 2199/2001 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez zenbait Kidego eta espezialitatetan aldi baterako kontratatuak izateko izangai berriak onartzeko deialdia onetsi zen.
Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak, urriaren 31ko 2199/2001 Ebazpenaren bidez, zenbait Kidego eta espezialitateri dagozkien zerrendetan izangai berriak sartzeko deialdiak onetsi, Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuarekin irakasle lanpostuetan aritzeko, eta espezialitate eta hizkuntza bakoitzari dagozkion zerrendetan azaltzen diren izangaiak berrantolatu zituen.
Langileri Atalaren txostena ikusirik, bidezko da deialdi hori aldatzea izangai batzuk jakite probetatik salbuesteko. Aldaketa horretarako beste epe bat ireki behar da ukituriko izangaiek eskabideak aurkez ditzaten.
Horrenbestez, apirilaren 1eko 165/1996 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskurantzen arabera eta Hezkuntza eta Kultura kontseilariak irailaren 30eko 343/1999 Foru Aginduaren bidez eman dizkidanak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak urriaren 31n eman zuen 2199/2001 Ebazpenaren bidez onetsi zuen deialdiko laugarren oinarria aldatu eta idazketa hau izanen duten bi lerroalde gaineratzea:
"Espezialitate eta hizkuntza bati dagokion zerrendan sartu nahi duten eskatzaileak jakite proba honetatik salbuetsiko dira, espezialitate horretako beste hizkuntza bati dagokion zerrendan badaude.
"Merkataritzako Antolamendua eta Kudeaketa", "Osasun Prozesuak", "Osasun eta Laguntza Prozedurak" eta "Merkataritzako Prozesuak" izeneko espezialitateak aukeratzen dituzten izangaiak ere salbuetsiko dira oinarri honetan aipatzen den jakite probatik Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren menpeko ikastetxeetan aukeratu nahi duten espezialitatean 1999ko irailaren 1etik aurrera esperientzia dutela frogatzen badute".
Giza Baliabideen Zerbitzuak ofizioz egiaztatuko du gorabehera hori.
2. Ebazpen honetan aipatzen den aldaketak ukitzen dituenei bost eguneko epea ematea zenbait Kidego eta espezialitatetan aldi baterako kontratatuak izateko izangai berrien deialdian parte hartzeko eskabideak aurkez ditzaten.
3. Ebazpen honen aurka bidezko da gora jotzeko errekurtsoa paratzea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
5. Ebazpen hau igortzea Idazkaritza Teknikora, Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileri Atalera eta Argibide Bulegora, behar diren ondorioak sor ditzan.
Iruñean, bi mila eta bateko abenduaren hogeian.-Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, José María Gracia Galilea.
Iragarkiaren kodea: A0113391