158. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 31

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O I T Z

Udal ordenantzetako aldaketak behin betiko onetsita

Udal ordenantzetako aldaketak hasiera batez onetsi zirelako iragarkia 2001eko 116. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, irailaren 24an, argitaratu ondotik, jendaurreko epea alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe iragan denez, aldaketa horiek behin betiko onetsi dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 325 1.b) artikuluan ezarritakoari jarraituz. Hona hemen aldaketen testu osoa:

Oitzen, bi mila eta bateko abenduaren hamaikan. Alkatea, sinadura ulertezina.

a) Ur hornidura arautzen duen ordenantza.

-Urteko kuota finkoa: 12 euro edo 2.000 pezeta.

-Kontsumitutako metro kubiko bakoitzeko: 0,11 euro edo 18 pezeta.

-Sareetara egindako hartune bakoitzeko: 60 euro edo 10.000 pezeta.

b) Auzolana arautzen duen ordenantza.

-Auzolanetik salbuesteagatik ordaindu beharreko kopurua: 60 euro edo 10.000 pezeta.

c) Oizko herri aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.

-Larreen aprobetxamenduan, hektarea bakoitzeko ordaindu beharreko kanona (P.A.C. delakoa betetzeko): 3 euro edo 500 pezeta.

-Larretokiaren aprobetxamenduan, hektarea bakoitzeko ordaindu beharreko kanona: 60 euro edo 10.000 pezeta.

Iragarkiaren kodea: A0112900