III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
B E R A
Oihan enkantea
Berako Udalak plegu itxiaren bidezko enkante irekian salgai jarriko du oihan aprobetxamendu hau:
1.-5.231 intsinis pinu, 9.032 metro kubiko zur egiten dutenak. Mozketa: matarrasa. Hasierako prezioa: 81.288.000 pezeta / 488.550,72 euro.
Alderdia: Lizanabar.
Proposamenak aurkeztea:
Proposamenak, ondoren doan eredu ofizialaren araberakoak, baldintzen pleguko 2. oinarrian eskatzen diren agiriekin batera, Udalaren idazkaritzan aurkeztuko dira, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita hamabosgarren egun balioduneko eguerdiko ordu bata baino lehen. Azken egun hau larunbatarekin suertatzen bada, astelehena arte luzatuko da aipatutako epea.
Proposamen ekonomikoak jendeaurrean noiz irekiko:
Epea bukatu eta hurrengo egunean, 14:30etan. Egun hau larunbatarekin suertatzen bada, hurrengo astelehenean irekiko dira.
Baldintza teknikoak eta klausula administratiboen plegua Udal idazkaritzan egonen dira ikusgai.
Beran, bi mila eta bateko abenduaren hamarrean. Alkatea, J. Goya Echeverría.
PROPOSAMEN EREDUA
Izena: ..................., helbidea: ............., telefonoa: ..............., N.A.N: ................
Enpresaren Kalifikazio Agiria: ....................
Salgai dagoela iragarri den oihan lotea (adierazi Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALzenbakia: ...... eguna: ......) esleitu dakidan eskatzen dut, eta horretarako balorazio teknikoa eta gaineko baldintzak onartu eta .......... (zenbakiz eta letraz) .......... pezeta ordaintzea eskaintzen baitut.
Iragarkiaren kodea: A0112896