III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
T A F A L L A
AR-7A unitateko plan partziala. Behin-behineko eta behin betiko onespena
Tafallako Udalak, 2001eko azaroaren 16an egin osoko bilkura berezian, ondoko erabaki hau hartu zuen besteak beste:
2001eko maiatzaren 29ko osoko bilkuran hasiera batez onetsi zen AR-7a unitateko plan partziala, Tafallako Udalak sustatua.
Espedientea jendaurrean jarri zen 2001eko abuztuaren 1ean, 93. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, agertu iragarkiaren bidez, eta epe horretan ez da alegaziorik aurkeztu.
Plan partzialaren oinarria den plan orokorra behin betikoz onetsi zen Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak 2001eko abuztuaren 17an emandako 0929 Ebazpenaren bidez (2001eko irailaren 19an argitaratu baitzen 114. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean), eta bertan egindako aldaketak testu bateginean bildu ziren.
Horiek horrela eta Hirigintzako Informazio Batzordeak auziaren gaineko irizpena eman eta behar diren txosten teknikoak egin ondotik, ondokoa erabaki da, aplikatzekoa den araudia betez:
Lehenbizikoa.-AR-7a unitateko plan partziala behin- behinekoz eta behin betikoz onestea, udal arkitektoaren txostenean aipatu aldaketak gehituz, plan partzialaren behin betiko testuan agertu beharko direnak.
Bigarrena.-Behin-behineko eta behin betiko onespenaren erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
Hirugarrena.-Erabaki hau plan partzialaren prestatzaileari helaraztea, behin betiko testua presta dezan.
Laugarrena.-Testu bategina, behar bezala eginbidetua, Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea.
Bosgarrena.-Erabakia Kontu-hartzailetzari, zerbitzu teknikoei eta interesatuei jakinaraztea, behar diren ondorioak sor ditzan.
Jakinarazten dizut jakin dezazun eta ondorioak sor ditzan, ohartaraziz erabakiaren kontra bide hauek baliatu daitezkeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
b) Administrazioarekiko auzi errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean; edo bestela,
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi ondoko hilabetean.
Tafallan, bi mila eta bateko azaroaren hogeita zazpian. Alkatea, sinadura ulertezina. Idazkaria, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: A0112861