III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
T A F A L L A
La Nava industrialdeko UC-93 unitateko xehetasun azterlana, D3 eta D4 lurzatietan. Behin betiko onespena
Tafallako Udalak, 2001eko azaroaren 16an egin osoko bilkura berezian, besteak beste, honakoa erabaki zuen:
Gobernu Batzordeak, 2001eko abuztuaren 7ko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen La Nava industrialdeko D3 eta D4 lurzatietako xehetasun azterlana, Lys Alimentación, S.A.k sustatua.
Espedientea jendaurrean egon da 124. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 2001eko urriaren 12koan, iragarkia paratuta eta epe horretan ez da alegaziorik aurkeztu.
Horiek horrela, eta ikusirik Udaleko zerbitzu teknikoek egindako txostenak eta Hirigintzako Batzordearen irizpena, 2001eko azaroaren 5ekoa, ondoko hau erabaki da Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/94 Foru Legearen 119. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraituz:
Lehenbizikoa.-Behin betikoz onestea La Nava industrialdeko D3 eta D4 lurzatietako xehetasun azterlana, Lys Alimentación, S.A.k sustatua.
Bigarrena.-Behin betiko onespenaren iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, eta espedientea, behar bezala eginbidetuta, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Departamentura igortzea.
Hirugarren.-Erabakia interesatuei, zerbitzu teknikoei eta Kontu-hartzailetzari jakinaraztea, behar diren ondorioak sor ditzan.
Jakinarazten dizut jakin dezazun eta ondorioak sor ditzan, ohartaraziz erabakiaren kontra bide hauek baliatu daitezkeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
b) Administrazioarekiko auzi errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean; edo bestela,
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi ondoko hilabetean.
Tafallan, bi mila eta bateko azaroaren hogeita bederatzian. Alkatea, idazkaria, sinadura ulertezinak.
Iragarkiaren kodea: A0112860