III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
T A F A L L A
Udalaren eta Inceisa nahiz Chunlan España, S.A. enpresen arteko hitzarmena. Behin betiko onespena
Tafallako Udalak, 2001eko azaroaren 16an egin osoko bilkura berezian, ondoko erabaki hau hartu zuen besteak beste:
2001eko otsailaren 23ko osoko bilkuran hasiera batez onetsi zen Tafallako Udalaren eta Inceisa nahiz Unitec Chunlan, S.A. enpresen arteko hitzarmena.
Espedientea jendaurrean jarri zen 2001eko apirilaren 27an, 52. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, agertu iragarkiaren bidez, eta epe horretan ez da alegaziorik aurkeztu.
Hitzarmena zuzendu egin da, txosten teknikoek hasierako onespenari buruz emandako aholkuen ondorioz.
Horiek horrela eta Hirigintzako Informazio Batzordeak auziaren gaineko irizpena eman eta behar diren txosten teknikoak egin ondotik, ondokoa erabaki da, aplikatzekoa den araudia betez:
Lehenbizikoa.-Proposaturiko hitzarmenaren testua behin betikoz onestea. Erabaki hau interesatuei jakinarazi eta hamabost eguneko epean sinatu beharko da hitzarmena.
Bigarrena.-Behin betiko onespenaren erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
Hirugarrena.-Alkateari ahalmena ematea behin betiko testua sinatzeko.
Laugarrena.-Erabakia Kontu-hartzailetzari eta Zerbitzu Teknikoei jakinaraztea, sinaturiko testuaren kopia igorriz.
Jakinarazten dizut jakin dezazun eta ondorioak izan ditzan, ohartaraziz erabakiaren kontra bide hauek baliatu daitezkeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
b) Administrazioarekiko auzi errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean; edo bestela,
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi ondoko hilabetean.
Tafallan, bi mila eta bateko azaroaren hogeita zazpian. Alkatea, sinadura ulertezina. Idazkaria, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: A0112859