III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
F A L T Z E S
Ordenantza fiskalak eta prezio publikoak hasiera batez onetsita
Faltzesko Udalak, 2000ko abenduaren 4an egin osoko bilkuran, ordenantza fiskal hauen tarifetan 2002.ko ekitaldirako egindako aldaketak hasiera batez onetsi zituen. Hona hemen:
-Agiriak luzatu eta izapidatzeko tasak arautzen dituen ordenantza eta tarifen eranskina.
-Estolderiaren eta hondakin uren arazketaren tasa arautzen duen ordenantza eta tarifen eranskina.
-Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasa arautzen duen ordenantza fiskala eta tarifen eranskina.
-Ur horniduraren tasa publikoak arautzen dituen ordenantza eta tarifen eranskina.
-Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasa publikoak arautzen dituen ordenantza eta tarifen eranskina.
-Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako edo edozein motatako salgaien zamalanetarako erreserbatzeko tasa publikoak arautzen dituen ordenantza eta tarifen eranskina
-Legarra, harea, lurra, harria eta bestelako materialak ateratzeko herrilurren eskubide eta kanonak arautzen dituen ordenantza.
-Etxeko animaliak, batez ere zakurrak, edukitzea arautzen duen ordenantza.
Faltzesko udal mugapeko bide publikoen erabilera eta trafikoa arautzen dituen udal ordenantza.
-Ibilgailuak eremu publikotik kendu eta ondotik altxatzeko zerbitzua emateko eskubideak eta tasak arautzen dituen ordenantza fiskala eta tarifen eranskina.
-Hilerriko zerbitzuak emateko tasak arautzen dituen ordenantza eta tarifen eranskina.
-Merkataritza ez egonkorra arautzen duen udal ordenantza.
-Partikularren kontura egiten diren obra eta instalazioen prezio publikoak.
Espedientea jendaurrean egonen da 30 egunetan, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek Udaleko idazkaritzan aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.
Faltzesen, bi mila eta bateko abenduaren hamarrean. Alkate udalburua, Clemente Amátriain Azcona.
Iragarkiaren kodea: A0112857