158. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 31

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

F A L T Z E S

2002rako karga-tasak

Faltzesko Udalak, 2001eko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, arauz ezarritako gehiengoarekin, honako erabakiak hartu zituen:

1. Hirilurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa: ehuneko 0,321.

2. Landalurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa: ehuneko 0,800.

3. Eraikuntza, obra eta instalazioen gaineko zergaren karga-tasa: eraikuntzaren egiazko kostuaren ehuneko 3,50.

4. 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan denbora tarte bakoitzerako eta populazio eskubidedunari begira (5.000 biztanle bitarte) ezarri gutxieneko portzentajeak ezarriko dira.

5. Erabaki honek 2002ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

6. Erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Erabaki honen aurka errekurtso hauetako bat jar daiteke, aukeran:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien epaitegiari zuzendua, jakinarazpen honen biharamunetik bi hilabeteko epean. Hala ere, aldez aurretik eta aukeran, berraztertzeko errekurtsoa paratu ahalko da erabakia hartu zuen organoari berari zuzendua, erabakiaren jakinarazpenaren biharamunetik hilabeteko epean; edo bestela

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, jakinarazpen honen biharamunetik hilabeteko epearen barnean.

Faltzesen, bi mila eta bateko abenduaren hamarrean. Alkate udalburua, Clemente Amátriain Azcona.

Iragarkiaren kodea: A0112856