158. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 31

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

D O N A M A R I A

Udal ordenantzen aldaketa behin betiko onetsita

Udal ordenantzen aldaketaren hasiera bateko onespena 135/2001 Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, azaroaren 7an, argitaratu ondotik jendaurreko epea alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe iragan denez, horren gainean Nafarroako Toki Administraziori buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 325 1.b) artikuluan ezarritakoari jarraituz, behin betiko onetsi dira ordenantzetako aldaketak. Jarraian, aldaketen testu osoa ematen da.

Donamarian, bi mila eta bateko abenduaren hamarrean. Alkatea, sinadura ulertezina.

UR HORNIDURAREN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

Ur horniduragatik, erabilera edozein delarik ere, kontsumitutako metro kubiko bakoitzeko: 0,13 euro edo 22 pezeta.

Sareetara egindako hartuneagatik 90,15 euro edo 15.000 pezetako tarifa ezarri da, bai landalurrei bai hirilurrei dagokienez.

Iragarkiaren kodea: A0112855