III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
AGUILAR KODESKOA
2002rako karga-tasak
Aguilar Kodeskoko Udalak, 2001eko azaroaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2002ko ekitaldian indarra izanen duten zerga-tasak:
a) Hirilurraren gaineko kontribuzioa: ehuneko 0,30.
b) Landalurraren gaineko kontribuzioa: ehuneko 0,50.
c) Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1,4 indizea, tarifen gainean.
d) Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: ehuneko 5.
e) Lurren balio igoeraren gaineko zerga:
Aplikatu beharreko koefizientea: ehuneko 2,2.
Karga-tasa: ehuneko 8.
Erabaki honek 2002ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.
Erabaki honen aurka, eta aukeran, ondoko errekurtsoetatik bat jartzen ahal da:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza edo erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta hilabeteko epean.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Aguilar Kodeskoan, bi mila eta bateko azaroraren hogeita seian. Alkate udalburua, Carlos Pérez Díaz de Cerio.
Iragarkiaren kodea: A0112854