I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak
159/2001 FORU AGINDUA, abenduaren 13koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak emana, Iruñerriko hiri garraioaren tarifak 2002rako onesten dituena.
Iruñerriko Mankomunitateak Iruñerriko hiri garraioaren 2002ko tarifak onesteko eskaera aurkeztu du. Zerbitzu hori presako neurri fiskalei eta jarduera ekonomikoa sustatu eta liberalizatzekoei buruzko 7/96 Errege Lege-Dekretuan sailkaturik dago: 2. eranskinean (eremu autonomikoko prezio baimenduak), 2. tokian. 139. "EAOn" argitaratu zen.
2001eko abenduaren 11n egindako bilkuran, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarteen iritziak entzun ondoren, eta Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsari buruzko uztailaren 19ko 26/1984 Lege Orokorraren 22. artikuluko 2.d) idatz-zatian xedatutakoari jarraikiz.
Ikusirik Merkataritza eta Kontsumo Zerbitzuak egindako txostena.
Hori horrela,
AGINDU DUT:
1.-Iruñerriko hiri garraiorako ondoko tarifak onestea 2002. urterako, 8/1998 Foru Legeko 3. artikuluan zehazturiko esparruan:
Tarifa mota. Bidaiaren prezioa (euroak)
Tarifa arrunta: 0,70.
Bono-buseko tarifa (10 bidaia gutxienez): 0,39.
Autobus aldaketaren tarifa berezia: 0,16.
Tarifa bereziak (10 bidaia gutxienez)
-A tarifa soziala: 0,07.
-B tarifa soziala: 0,20.
A eta B tarifa sozialak arautuko dira Iruñerriko Hiri Garraio Publikoko tarifa sozialak arautzen dituen Ordenantzan xedaturikoaren arabera. Iruñerriko Mankomunitateko Batzar Nagusiak 1999ko uztailaren 1ean behin betikoz onetsi zuen ordenantza hori.
Bono-buseko tarifaren, autobus-aldaketaren tarifa bereziaren eta tarifa sozial berezien onuradun izateko "Garraiorako txanpon-txartel bereziaren" bidez ordaindu beharko da.
Autobus-aldaketaren tarifa bereziaren onuradun izateko, bi aldiz erabili beharko da autobusa, garraio linea ezberdinetan, bi ordainketen artean berrogeita bost minutuko tartea dela gehienez.
2.-Tarifa hauek begibistan egon beharko dute ibilgailuetan eta pareta estalietan, irailaren 15eko 2807/1972 Errege Dekretuko 6. artikuluan xedaturikoaren arabera. Gainera, adierazi beharko da non eskura daitezkeen bono-bus txartela eta A eta B txartel sozialak.
3.-Tarifa hauek 2002ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.
Foru Agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Nafarroako Gobernuari zuzenduta, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
Foru Agindu hau jakinaraztea Merkataritza eta Kontsumo Zerbitzuari, Iruñerriko Mankomunitateari, Cooperativa de Transporte Urbano de Pamplonari, La Montañesa S.A.L.i eta Nafarroan dauden Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarteei, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, bi mila eta bateko abenduaren hamahiruan.-Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilaria, Nuria Iturriagagoitia Ripoll.
Iragarkiaren kodea: a0113134