158. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 31

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Nafarroako Erriberako Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitatea

Lehiaketa, bilketa arrunta egiteko edukiontziak, 1.000 litrokoak, erosteko

Nafarroako Erriberako Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitateak (Tutera) lehiaketa publikoa eginen du, bilketa arrunta egiteko 1.000 litroko edukiontzien erosketa kontratatzeko.

-Prozedura: lehiaketa irekia.

-Lizitazioaren aurrekontua: 42.070,84 euro, BEZa barne (7.000.000 pezeta, BEZa barne).

-Behin-behineko bermea, enkantean parte hartzeko: 841,41 euro (140.000 pezeta).

-Edukiontziak emateko gehieneko epea: hiru hilabete.

-Erosketa hori ordaintzeko epea: jasotzearen aktatik hasita, bi hilabeteren barnean.

-Proposamenen aurkezpena: Mankomunitateko bulegoetan (Tuterako Capuchinos kaleko 6.ean), iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den eguna kontuan hartuta, hurrengo hileko egun bereko eguerdiko ordu bata baino lehen. Azken eguna larunbata, igandea edo jaieguna bada, epea hurrengo egun baliodunera luzatuko da.

-Aurkeztu beharreko agiriak: klausula teknikoen eta ekonomiko-administratibo partikularren pleguan zehazten direnak. Plegua espedientean dago.

-Proposamen ekonomikoak irekitzea: eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta bosgarren egun baliodunean, eguerdiko ordu batean. Azken eguna larunbata, igandea edo jaieguna bada, epea hurrengo egun baliodunera luzatuko da.

Baldintzen plegua, aurkeztu beharreko proposamen eredua barne, interesatuen eskura dago Mankomunitateko bulegoetan (Tuterako Capuchinos kaleko 6-1.ean).

Tuteran, bi mila eta bateko abenduaren lauan. Mankomunitateko burua, Ignacio Pérez Garde.

Iragarkiaren kodea: A0112795