III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
F U S T I Ñ A N A
Lurzatien enkantea, ahozko posturen bidezkoa, UDE 2 ARI-SI unitatean etxebizitza libreak eta babes ofizialekoak egiteko
Fustiñanako Udalak, 2001eko abenduaren 4an egin osoko bilkuran, erabaki zuen ahozko posturen bidezko enkante publikoa egitea honako ondasun hauek saltzeko:
Etxebizitzak egiteko lurzatiak UDE 2 ARI-SI unitatean
10 lurzati, 201 metro karratukoak, babes ofizialeko etxebizitzak egiteko.
18 lurzati, 196 metro karratukoak, babes ofizialeko etxebizitzak egiteko.
-Hasierako prezioa: 6.000 pezeta/metro karratua = 36,07 euro.
-Fidantza: 400.000 pezeta = 2.404,05 euro.
42 lurzati, 236 metro karratukoak, etxebizitza libreak egiteko.
-Hasierako prezioa: 8.000 pezeta/metro karratua = 48,09 euro.
-Fidantza: 400.000 pezeta = 2.404,05 euro.
-Baldintzen plegua: Udaleko idazkaritzan dago interesatuen eskura.
Enkantea Udaletxean eginen da, goizeko hamabietan, 2002ko urtarrilaren 21ean.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak sor ditzan.
Fustiñanan, bi mila eta bateko abenduaren bostean. Alkate udalburua, Juan Antonio Sola Pradilla.
Iragarkiaren kodea: A0112793