158. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 31

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

F U S T I Ñ A N A

Prezio publiko, tasa eta tarifetako aldaketa hasiera batean onetsirik, 2002ko ekitaldirako

Fustiñanako Udalak indarra duten ordenantza fiskaletako tarifa, tasa eta prezio publikoetan aldaketa egiteko espedientea hasiera batean onestea erabaki zuen, bi mila eta bateko abenduaren 4an egin osoko bilkuran. 2002ko urtarrilaren 1etik aitzina hartuko dute indarra eta espedientean jasoak dira.

1. Karga-tasa hauek ezartzea 2002rako:

1.1. Hirilurreko ondasun higiezinen gaineko kontribuzioa: 0,20, hirilurraren balorazio ponentzia berria aplikatuz gero, betiere KPIaren gorakada aplikatuta 2001eko dirusarrera maila berak bermatzen badira gutienez, hirilurreko unitate berengatik. Gutiago bada, dirusarrera horietara ailegatzeko behar den karga- tasa aplikatuko da.

1.2. Landalurreko ondasun higiezinen gaineko kontribuzioa: 0.63.

1.3. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga, Trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zerga, Nafarroako Gobernuko tarifak.

1.4. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: exekuzio materialaren aurrekontuaren % 2.

1.5. Hirilurraren balio igoeraren gaineko zerga: 2.2 2.1 2 indizeak.

Karga-tasa: 15, 12, 8.

2.-2002rako tasa hauek ezartzea

2.1. Hornidura:

Kuota finkoa: 3.000 pezeta/astea = 18.03 euro/astea

Kuota aldakorra: etxebizitzakoa 70 pezeta/metro kubikoa 0.42 euro

Industriarakoa: 80 pezeta/metro kubikoa 0.49 euro

Abeltzaintzakoa: 35 pezeta/metro kubikoa 0.21 euro

Alta horniduran: 7.500 pezeta 45.08 euro

2.2. Sareak:

Kuota finkoa: 1.500 pezeta/astea 9.02 euro/astea

Alta sareetan: 7.500 pezeta 45.08 euro

2.3. Zaborbilketa: zerbitzuaren kostua jasanaraztea.

2.4. Hirigintzako lizentziak, lurzatiketa egiteko, jarduera sailkatuetarako, irekitzeko, eremu publikoa okupatzeko eta herrilurrak eskualdatzeko, 2001eko tarifak beren horretan geldituko dira.

Kiroldegia: norbanakoendako abonua: 6.500 pezeta urtean 39.07 euro

3.-Herritarrendako aprobetxamenduak:

3.1. Herrilurrak eta ehiza barrutia: Nekazaritza Ministerioko prezioen indizea.

3.2. Ureztatzeko lurzatiak:

Quebrado: 7.000 pezeta/erregua = 42.08 euro/erregua. Gainerakoa: 8.000 pezeta/erregua = 48.08 euro/erregua

Quebrado, kanpotarrendako: 9.500 pezeta/erregua = 57.10 euro/erregua

3.3. Lehorreko lurzatiak: 180 pezeta/erregua = 1.09 euro/erregua

3.4. Larreak: lehorrekoak: 195 pezeta/erregua = 1.18 euro/erregua

Ureztalurra: 640 pezeta/erregua = 3.84 euro/erregua

Quebrado: 500 pezeta/erregua = 3.00 euro/erregua

Espedientea, udal idazkaritzan baitago, jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, legezko interesa dutenek hura aztertu eta, behar izanez gero, egoki juzgatzen dituzten alegazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten epe horretan.

Fustiñanan, bi mila eta bateko abenduaren bortzean. Alkate udalburua, Juan Antonio Sola Pradilla

Iragarkiaren kodea: a0112792