III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
A R A S
Udal zergen karga-tasak, ordenantza fiskalak, tasak eta prezio publikoak, 2002rako
Arasko Udalak ondotik ematen den erabakia hartu zuen, 2001eko azaroaren 27an egin osoko bilkuran eta erregelamenduaren araberako quoruma zuela, Nafarroako Toki Ogasunak arautzen dituen martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 64. artikuluarekin bat, lege beraren 12. artikuluari dagokionez. Hona hemen:
I.-Ondoko karga, tasa eta prezio publiko hauek hasiera batean onestea, 2002ko ekitaldirako:
1. Hirilurraren gaineko kontribuziorako karga-tasa: ehuneko 0,45, katastroko balioaren gainean.
2. Landalurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasa: ehuneko 0,80, katastroko balioaren gainean.
3. Hirilurren balio igoeraren gaineko zergarako tasa ehuneko 8 izanen da; eta urte bakoitzeko aplikatu beharreko portzentajeak, berriz, ehuneko 2,2.
4. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko udal zergarako (EIOZ) karga-tasa ehuneko 5 izanen da, exekuzio materialaren aurrekontuaren gainean.
5. Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren indizea 1,4 izanen da.
6. Zirkulazioaren gaineko zergaren karga-tasa izanen da Foru Legeak onesten duen hori bera.
7. Honako tasa nahiz prezio publiko hauek aldatzea:
Ur banaketa zein saneamendu zerbitzuaren tarifak:
a) Zerbitzua erabilgarri izateagatik eta mantentze-lanengatik: 1.800 pezeta urtean.
b) Etxerako ur hornidura: kontsumitutako metro kubiko bakoitzeko, 46,14 pezeta.
c) Industriarako ur hornidura: kontsumitutako metro kubiko bakoitzeko, 71,46 pezeta.
d) Hornidurarako hartunea paratzeagatik edo estolderi sarerako hartunea baimentzeagatik: 10.000 pezeta.
e) Etxerako saneamendua: kontsumitutako metro kubiko bakoitzeko, 18,18 pezeta.
f) Industriarako saneamendua: kontsumitutako metro kubiko bakoitzeko, 26 pezeta.
8. Zirkulazioaren gaineko zergaren azpian ez dauden ibilgailuen errodaje eta herrestaze tasa:
a) Motokultoreak: 1.150 pezeta.
b) Traktoreak, 20tik 50 HP-ra bitarte: 3.150 pezeta.
b) Traktoreak, 51tik 80 HP-ra bitarte: 4.200 pezeta.
c) Traktoreak, 80 HP-tik goiti: 5.250 pezeta.
e) Uzta-makinak: 6.825 pezeta.
f) Atoiak:
-1.000 Kg-tik beheiti: 525 pezeta.
-1.000 Kg-tik 5.000 Kg bitarte: 800 pezeta.
-5.000 Kg-tik goiti: 1.050 pezeta.
g) Gainerako edozein nekazaritza-tresna matrikuladun: 525 pezeta.
9. Agiriak luzatu eta izapidatzeko tasak.
a) Ziurtagiriak: 200 pezeta/unitatea.
b) Konpultsak: 50 pezeta.
c) Lurzatien zedulak: 200 pezeta/unitatea
d) Fax-igorpenak: lehenbiziko orria, 100 pezeta; hurrengo orriak, 50 pezeta.
e) Ordainagirien bikoiztuak: (kontribuzioa, T.M.I.Z., etab.) 100 pezeta/unitatea
f) Katastroko kopia eta katastro-orria: 200 pezeta/unitatea
g) Hirigintzako txostenak: Lizarrako E.E.Z.O.ren fakturaren arabera.
h) Aurri egoeren espedientea: Lizarrako E.E.Z.O.ren fakturaren arabera.
i) Agiriak plastifikatzeko zerbitzua:
-txartel-tamainakoak: 100 pezeta.
-A5 tamainakoak: 150 pezeta.
-A4 tamainakoak: 200 pezeta.
-A3 tamainakoak: 500 pezeta.
10. Lizentziak eman eta hirigintzako bertze jarduketetaralp tasak.
a) Etxe berriak egiteko, etxeak zaharberritzeko, etxeak mantentzekoak eta obra eraikuntza tikietako obra lizentziak tramitatzea: exekuzio materialaren aurrekontuaren % 1, profesionalen lansariak barne eta BEZa kanpo.
b) Eraikinak eraisteko eta husteko lizentziak tramitatzea: exekuzio materialaren aurrekontuaren % 1, profesionalen lansariak barne eta BEZa kanpo.
c) Lurrak mugitu, zelaitu eta lurrerauzteko lizentziak tramitatzea: exekuzio materialaren aurrekontuaren % 1, profesionalen lansariak barne eta BEZa kanpo.
Aurrekoa ukatu gabe, lizentzia bakoitzaren tramitazioagatik, gutieneko tarifa: 2.000 pezeta.
d) Lurzatiketak eta lur bereizteak: espediente bakoitzaren lizentzia emateko tasak lurzatitzen, birzatitzen edo bateratzen den finkaren azaleraren ariora likidatuko dira, tarifa hauei jarraikiz:
-5.000 metro karratu bitarteko lurzatia: 5.000 pezeta.
-5.000 metro karratu baino gehiagoko lurzatia: 7.000 pezeta.
e) Etxebizitza partikularretako fatxadetan argien instalazioak desmuntatzea eta berriz muntatzea: 1.800 pezeta/metro lineala.
11. Gainerako tasa eta prezio publikoak beren horreltangelditu dira.
2002ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.
II.-Erabaki hau jendaurrean edukitzea, 30 egun balioduneko epean, dagokion iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluko aginduei eta Nafarroako Toki Ogasunak arautzen dituen 2/1995 Foru Legean horrekin bat heldu direnei jarraikiz, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
III.-Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.c) artikuluari jarraikiz, erabaki hau behin betikoa bilakatuko da, erabaki honen bigarren puntuan ezarritako epean inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu.
Arasen, bi mila eta bateko azaroaren hogeita zortzian. Udalburua, Jesús Jubera Rubio.
Iragarkiaren kodea: A0112791