III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
B E R T I Z A R A N A
Hiltegiaren kalifikazioa aldaturik
Bertizaranako Udalak, 2001eko azaroaren 20an egin osoko bilkura arruntean, honakoa erabaki zuen:
1. Hasiera batez onestea jabari publikoko ondasun gisa sailkatutako udal hiltegiaren kalifikazio juridikoaren aldaketa, ondoren Narbarteko Kontzejuari saltzeko.
2. Iragarkia jartzea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean hilabeterako, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarkia argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek Udaleko idazkaritzan espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.
Bertizaranan, bi mila eta bateko azaroaren hogeita zazpian. Alkatea, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: A0112759