158. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 31

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R T I Z A R A N A

Bertizaranako hirigintzako arauen hasiera bateko aldaketaren onespena eta akatsen zuzenketa

Bertizaranako Udalak, 2001eko azaroaren 20an egin osoko bilkura arruntean, besteak beste honakoa erabaki zuen:

Zenbait akats antzeman dira Bertizaranako Udaleko araudiaren fitxetan. Udal Plana prestatu duen taldeak espediente honetan zuzendu ditu.

Ikusirik, Oieregiko industri lurzoru sendotuan arau subsidiarioak aldatzeko espedientea, Esperanza Urdanavia Lasaga andreak eskatu baitu,

Erabaki da:

1. Hirigintzako fitxa hauetako akatsak zuzendu eta horiek onestea:

1.-13. fitxak akatsa du, bai azalera zehazterakoan, bai bertan sartutako lurzatiei dagokionean.

2.-16. fitxak 8 eta 314. lurzatiak jasotzen ditu, baina soilik 314. jaso behar du.

3.-19. fitxan lurzatiaren zenbakia aldatu behar da: 5.a da, ez 7.a.

4.-22. fitxa ordezkatu egin behar da alegazioen txostenean onetsitakoarekin; izan ere, testu bateginean hasierako onespeneko fitxa mantendu baitzen.

5.-Oieregiko industriako lurzoru sendotuan (113 eta 114. lurzatiak) ondoko akatsa egin zen: 113. lurzatiaren zedulan ez dago inolako eraikin sendoturik, eraikin hori Oieregiko 114. lurzatian dago.

2. Hasiera batez onestea Bertizaranako arau subsidiarioak aldatzea Oieregiko industriako lurzoru sendotuan eta 113. lurzatia, osorik, lurzoru urbanizagarri gisa sailkatzea. Ondorioz, Oieregiko UAUO 7. unitatearen muga berriak ezarriko dira, lurzati hori bertan sartuta.

3. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/94 Legearen 115. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da Udaleko idazkaritzan, hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, bidezko juzgatzen diren alegazioak egin daitezen.

4. Akats zuzenketa hauen berri ematea zuzendutako fitxetako jabeei.

5. Erabakiaren berri ematea haraneko kontzejuei.

Bertizaranan, bi mila eta bateko azaroaren hogeita zazpian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0112758