158. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 31

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R T I Z A R A N A

Aurrekontuko lehenengo aldaketa behin betiko onetsita

Udalak, 2001eko irailaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2001eko aurrekontuan egin beharreko aldaketak. Iragarkia 2001eko 127. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, urriaren 19an, argitaratu zen eta jendaurreko epean ez zen alegaziorik aurkeztu.

Hona hemen aurrekontuan egindako aldaketen laburpena:

1.-Alta. Kreditu berezia, 75507 "Legasan harri-lubeta egiteko dirulaguntza" kontusailean: 2.050.000 pezeta. 143260106 "Legasako harri-lubetaren obrak" kontusaila finantzatuko du, 2.050.000 pezetarekin.

2.-Dirusarrera handiagoak 114 "Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga" kontusailean: 1.763.168 pezeta. Kontusail hauetako kreditu gehikuntza hauek finantzatuko ditu:

111200 kontusaila. Gastuak. Higiezinen zainketa: 85.726 pezeta.

112122602 kontusaila. Publizitate eta propaganda gastuak: 500.000 pezeta.

112122604 kontusaila. Bankuko zerbitzuen gastuak: 10.000 pezeta.

112122608 kontusaila. Gastuak, Geserlocal: 20.000 pezeta.

112121625 kontusaila. Altzarien gastuak: 126.000 pezeta.

1121649 kontusaila. Kontabilitateko gastuak: 60.000 pezeta.

14212260501 kontusaila. Hirigintzako txostenen gastuak: 300.000 pezeta.

145222606 kontusaila. Bilera eta hitzaldietako gastuak: 100.000 pezeta.

1613270301 kontusaila. Katastroaren mantentze lanetako gastuak: 471.442 pezeta.

3.-Dirusarrera handiagoak 456 kontusailean. Nafarroako Ogasun Publikoaren tributuetako partaidetza: 551.795 pezeta. Kontusail hauetako kreditu gehikuntza hauek finantzatuko ditu:

101131002 kontusaila. Herriko Etxearen interesen gastuak: 50.000 pezeta.

143260103 kontusaila. Legasako zubia egiteko gastuak: 265.473 pezeta.

1771487 kontusaila. Cederna Garalur: 236.322 pezeta.

4.-Dirusarrera handiagoak 113 kontusailean. Zirkulazioaren gaineko zerga: 296.920 pezeta. Kreditu gehikuntza hauek finantzatuko ditu:

95646601 kontusaila. Dirulaguntza, eskuordetutako eskumenak (Oieregiko Kontzejua): 33.849 pezeta.

95646602 kontusaila. Dirulaguntza, eskuordetutako eskumenak (Narbarteko Kontzejua): 108.420 pezeta.

95646603 kontusaila. Dirulaguntza, eskuordetutako eskumenak (Legasako Kontzejua): 154.651 pezeta.

5.-Diruzaintzako gerakina sartzea gastu orokorretarako: 117.880 pezeta. 121649 "Kontabilitatearen mantentze lanak" kontusaileko kreditu gehikuntza finantzatuko du.

Bertizaranan, bi mila eta bateko azaroaren hogeita zazpian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0112757