158. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 31

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R T I Z A R A N A

Udal ordenantzen hasiera bateko aldaketa

Bertizaranako Udalak, 2001eko azaroaren 20an egin osoko bilkura arruntean, besteak beste honakoa erabaki zuen:

1. Hasiera batez onestea indarra duten ordenantza fiskaletan sartu beharreko aldaketak eta aldi berean eurora egokitzea. Horien testu osoa espedientean jasota dago eta 2002ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra. Hona hemen ordenantza horiek:

a) Jarduera sailkatuetan eta kaltegabeetan aritzeko eta jarduera eskualdatzeko lizentzien tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

b) Agiriak luzatu eta izapidatzeko tasak arautzen dituen ordenantza.

c) Lizentziak emateko eta hirigintzan bertzelako jarduketak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

d) Udal ordenantzetan aurreikusitako ikuskapenen tasak arautzen dituen ordenantza.

2. Iragarkia jartzea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean 30 egun baliodunetarako, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek Udaleko idazkaritzan espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Epe hori erreklamaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, aldaketa horiek behin betiko onetsitzat joko dira.

Bertizaranan, bi mila eta bateko azaroaren hogeita zazpian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0112756