158. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 31

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

FORU AGINDUA, 2001eko azaroaren 26koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, Nekazaritzako Ikerketarako Batzordea aldatzen duena.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak, 1997ko uztailaren 21eko Foru Aginduaren bidez, Nekazaritzako Ikerketarako Batzordea sortu zuen.

Nekazaritzako Ikerketarako Batzordearen lau urteko esperientzia ikusirik, haren garrantzia sustatu egin behar da, ikerketan eta teknologiaren transferentzian jarduten iraun dezan, gehienbat Nafarroako nekazaritzan eta abeltzaintzan.

Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 36. artikuluaren arabera,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.-1997ko uztailaren 21eko Foru Aginduko 2. artikulua aldatzen da, idazketa hau izanen duena:

"Batzordeak kide hauek izanen ditu:

-Batzordeburua: Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusia.

-Buruordea: idazkari teknikoa.

-Idazkaria: Plangintza atalburua.

-Batzordekideak: Nekazaritza eta Nekazaritzaren Finantzaketaren Zerbitzuko zuzendaria; Abeltzaintza Zerbitzuko zuzendaria; Nafarroako Mahastizaintza eta Enologi Zentroko zuzendaria; Nekazaritzako Elikagai Industrien eta Elikaduraren Zerbitzuko zuzendaria; Abeltzaintzako Institutu Teknikoa eta Kudeaketarena, S.A.ko zuzendaria; Nekazaritzako Institutu Teknikoa eta Kudeaketarena S.A.ko zuzendaria; eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuko zuzendaria".

AZKEN XEDAPENA

Foru Agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hogeita seian.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

Iragarkiaren kodea: A0112514