III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
B E R T I Z A R A N A
2002ko ekitaldiko udal zergetarako karga-tasak onetsita
Bertizaranako Udalak, 2001eko azaroaren 20an egin osoko bilkura arruntean, besteak beste honakoa erabaki zuen:
1. 2002. urtean ondoko karga-tasa hauek mantentzea, udal zerga guztiak ordainarazteko:
-Hirilurraren gaineko kontribuzioa: katastroko balioaren % 0,3000.
-Landalurraren gaineko kontribuzioa: katastroko balioaren % 0,6225.
-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: obra gauzatzeko aurrekontuaren % 3.
-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: maiatzaren 28ko 7/96 Foru Legeak onetsi eta eskatutako gutxieneko kuoten gainean 1,2 indizea aplikatuko du Udalak.
-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: % 2,75eko portzentajea, tarte guztietan balioaren igoera zehazteko, eta % 14ko karga-tasa, kuota zehazteko.
2. Iragarkia argitaratzea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean, behar diren ondorioak izan ditzan eta haren aurka indarra duen legedian ezarritako errekurtsoak jar daitezen.
Bertizaranan, bi mila eta bateko azaroaren hogeita zazpian. Alkatea, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: A0112755