III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
B E R T I Z A R A N A
Hasierako onespena Planeamenduko arau subsidiarioetan lurzoru urbanizaezinaren sailkapenari dagokionez egindako aldaketa puntualari
Bertizaranako Udalak, 2001eko urriaren 19an egin osoko bilkura berezian, besteak beste honakoa erabaki zuen:
Hasiera batez onestea Planeamenduko arau subsidiarioetan lurzoru urbanizaezinaren sailkapenari dagokionez egindako aldaketa puntuala.
Gaur egun, indarrean dagoen Udal Planari jarraituz, lurzoru urbanizaezinean etxebizitzak eraiki daitezke, betiere, erabileren araberako arautegi partikularraren 3. ataleko 2. idatz-zatian ezarritako baldintzei jarraituz eta lurzatiak, gutxienez, 1.500 metro karratuko azalera baldin badu. Bestalde, 205/96 Foru Dekretuaren arabera, landalurrak zatika daitezke, horren ondorioz laborantzako gutxieneko azalera duten lurzatiak sortzen badira eta bereizitako puska hurrengo urtean edozein motatako eraikina egiteko erabiltzen bada.
Aldaketa puntual honen bitartez, landalurren zatiketa arautu nahi da eta egun dauden hiru hiriguneetatik landa (Oieregi, Narbarte eta Legasa) hirigune berriak sortzeko aukera saihestu. Izan ere, halakorik gerta baitaiteke behin eta berriz aplikatzen bada aukera hori, alegia, zatiketen ondorioz lurzoru urbanizaezinean 1.500 metro karratuko lurzatiak sortzea, eraikin iraunkor bat egiteko edo edozein motatako erakina egiteko.
Erabaki da:
1. Hasiera batez onestea Bertizaranako arau subsidiarioetako aldaketa puntuala, Udalak berak eskatua, lurzoru urbanizaezinaren erabileren araberako arautegi partikularrean arauak gehituz, zehazki 3. ataleko 2. idatz- zatian.
2. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/94 Legearen 115. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat, jendaurrean egonen da Udaleko idazkaritzan hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, eta hantxe aztertu ahalko da espedientea eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkeztu.
Bertizaranan, bi mila eta bateko azaroaren hogeita zazpian. Alkatea, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: A0112754