158. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 31

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T A F A L L A

2001eko aurrekontuko 14/2001 aldaketa hasiera batez onetsita

Udalak, 2001eko azaroaren 16an egin osoko bilkura berezian, besteak beste, honako hau erabaki zuen:

Ikusirik Udaleko kontu-hartzaileak luzatutako txostena, "Jaiotzazaleen Elkarteko SENPAren egokitzapenerako kreditu gehikuntzaren espedientea"ri buruzkoa (14/01 espedientea),

Erabaki da:

Lehenik.-Aipatu espedientea onestea, alegia, Jaiotzazaleen Elkarteko SENPAren egokitzapenerako espedientea, 1.131.000 pezetakoa baita.

Bigarren.-Erabakia idazkaritza orokorrean ikusgai jartzea 15 egun baliodunetarako, aldez aurretik Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarki oholean iragarkia paratuta, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Hirugarren.-Erabaki hau Kontu-hartzailetzari igortzea, ondorioak izan ditzan.

Tafallan, bi mila eta bateko azaroaren hogeita hiruan. Alkatea, Luis Valero Erro.

Iragarkiaren kodea: A0112749