III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
T A F A L L A
2001eko aurrekontuko 13/2001 aldaketa hasiera batez onetsita
Udalak, 2001eko azaroaren 16an egin osoko bilkura berezian, besteak beste, honako hau erabaki zuen:
Ikusirik Udaleko kontu-hartzaileak luzatutako txostena, "Obra Talderako konpresore bat erosteko kreditu gehikuntzaren espedientea"ri buruzkoa (13/01 espedientea),
Erabaki da:
Lehenik.-Aipatu espedientea onestea, alegia, Obra Talderako konpresore bat erosteko kreditu gehikuntzaren espedientea, 437.000 pezetakoa baita.
Bigarren.-Erabakia idazkaritza orokorrean ikusgai jartzea 15 egun baliodunetarako, aldez aurretik Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarki oholean iragarkia paratuta, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.
Hirugarren.-Erabaki hau Kontu-hartzailetzari igortzea, ondorioak izan ditzan.
Tafallan, bi mila eta bateko azaroaren hogeita hiruan. Alkatea, Luis Valero Erro.
Iragarkiaren kodea: A0112748