158. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 31

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Ur-hornidura eta saneamendua zerbitzuaren finantzabidea arautzen duen ordenantza 2002. urtea

Iruñerriko Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2001eko abenduaren 19an egindako bileran, "Ur-hornidura, estolderia eta uraren ziklo integralari dagozkion beste jarduera eta emandako zerbitzuengatiko 2002. urteko diru-sariak arautzeko Ordenantzaren" behin betiko onespen erabakia hartu zuen, zeinaren testuak honela dion:

I. TITULUA

Iruñerriko Zerbitzuak, E.A.ren diru-sariak, uraren ziklo integralari dagokionean

I. KAPITULUA

Aplikazio eremua

1. artikulua. Ordenantza hau, Iruñerriko Mankomunitatea osatzen duten Udalen eremuetan izanen da aplikagarria, non arau-testu honek hartzen eta arautzen dituen zerbitzuak ematen diren, bai eta, halakotan, integraturik egon gabe ere, ur-hornidura edota ur-isurpenak egiten diren beste haietan ere.

Estatutuen 9. artikuluaren araberakoan, Mankomunitateak bere zerbitzuak udal eremuaren zati batean -Kontzeju batean edo zenbaitetan- ematen ditueneko kasuetan, honako Ordenantza zerbitzu-prestazioa egiten deneko Kontzejuen eremuetan soilik izanen da aplikagarria.

II. KAPITULUA

Emandako zerbitzuak

2. art. Emandako zerbitzuak, ordenantza honetan arautzen diren zerbitzu eta jardueren gertatzezko edo ahalbidezko erabilpena egin edo egin ahal izatearen kariaz zehazten dira. Direlako zerbitzu eta jarduerak, dagozkien diru-sariak sorrarazten dituztenak, ondoan zerrendatzen diren hauek dira:

a) Edateko ur horniduraren zerbitzuaren eskuragarritasuna eta mantenimendua.

b) Saneamendu eta estolderia sare lokalen eskuragarritasuna eta mantenimendua.

c) Edateko ur horniduraren zerbitzuaren erabilpena. Ezarriko den diru-saria uraren erabilera edo zertarakoaren arabera aldakor gertatu ahal izango da, horniduran emandako urari erabilpen ezberdinak eman eta neurketa ekipo bakarra dagoenean tarifa konbinatuak ezarriko direlarik.

d) Edateko ur hornidura edota hondar-uren hustuketaren aldi baterako edo behin-betiko kontratazioa egiteko beharrezko jarduketei dagozkien zerbitzu tekniko eta administratiboen prestazioa.

Ez da ordaintzekoa izanen erabilera aldaketagatiko kontratuen izapidaketa eta burutzapena, hala nola Uraren Ziklo Integrala arautzen duen Ordenantzaren 77. artikuluak arauturikoarekin bat, beste kontrato baten subrogazioan, betiere dagokion bajaren ondorengo 30 eguneko epean egiten badira.

e) Edateko uren distribuzio sare edota hondar-ur hustuketa sareetara lotzeko eskubidea. Hornidura edota saneamendu zerbitzuak egitez eskura izatearen gertakariaz zehazten da.

f) Horniketa ebentualak egiteko kontratuak.

g) Ikuskapen-lana, enpresaren pertsonalak burututakoa, Uraren Ziklo Integrala arautzen duen Ordenantzan eta Isurpenei buruzko Ordenantzan ezarritako arauen betetze osoa egiaztatzeko bideratua, beroietan arauturikoaren infrakzioa gertatzen den kasuetan.

3. art. S.C.P.S.A.-ko Administrazio Kontseiluak bidezko diru-sariak erabakiko ditu ur-loturen burutzapenak finantzatzeko, hala edateko uren distribuzio sareetarako, nola hondar-uren hustuketa sareetarako, bai eta prezintaketetan, eta kontadoreen egiaztapen, ezarpen eta ordezkapenetan ere, aipatu Sozietateak burutzen dituen kasuetan.

III. KAPITULUA

Ordaintzera behartuak

4. art. Ordaintzera beharturik daude:

a) Ordenantza honetako 2. artikuluaren a), b), c), d), eta f) ataletan zehazten diren zerbitzuen kasuan, dagokien hornidura-kontratuaren titularra.

b) Ordenantza honetako 2. artikuluaren e) atalean zehazten diren zerbitzuak direnean:

b.1) Etxebizitzetako ur-loturak: Etxebizitzen eragilea izanen da ordaintzera beharturik, halakotzat joko delarik eraikitzen edo eraikuntza kontratatzen duen eraikinaren jabea, nahiz salmenta, alokairu edo berak erabiltzeko xedea izan.

Nolanahi ere, eragileak eraikuntza proiektua burutzea agin lezakeeneko eraikitzaileak delako tarifa ordaindu ahal izanen du, halakotan, zenbatekoa eragilearengana bihur daitekeelarik.

b.2) Bestelako ur-loturak: lanak, ureztatzea, e.a. Ur- lotura eskatu duenak izanen du ordaindu beharra.

c) 2. artikuluaren g) atalean zehazten diren jardueren kasuan, arau-haustea eragin duten pertsona natural edo juridikoak.

Hornidura-kontraturik ez dagoen kasuetan, ordaintzera beharturik egonen dira ikuskapena dagokieneko lursail, eraikin, establezimendu, zentro, lokal eta bestelako higiezinen jabeak, errentariak, edo edonolako erabiltzaileak, betiere zehaturiko gertakaria dela eta onuradun suertatu izan direnean.

IV. KAPITULUA

Kuotaren oinarria

5. art. 2. artikuluan zerrendaturiko zerbitzuetako bakoitzari dagokion kuota kalkulatzeko oinarriak ondorengoak dira:

a) 2. artikuluaren a) atalean aipatutako zerbitzurako: kontagailuaren diametroaren araberako kuota finkoa. Kuota honi neurketa aparailu edo ekipoen alokairu kostua gehituko zaio, Mankomunitatearen edo I.Z.E.A.-ren jabetzakoak direnetan.

b) 2. artikuluaren b) atalean aipatutako zerbitzurako: hornidura kontadorearen diametroaren araberako kuota finkoa. Kuota honi neurketa aparailu edo ekipoen alokairu kostua gehituko zaio, Mankomunitatearen edo I.Z.E.A.-ren jabetzakoak direnetan.

c) 2. artikuluaren c) atalean aipatutako zerbitzurako: Kontadoreak seinalatzen duenaz, edo teknikoki onargarri diren beste prozeduraren bitartez zenbatutakoaz, kontsumitu diren ur metro kubikoen kopurua.

d) 2. artikuluaren d) atalean aipatutako zerbitzurako: kuota finkoa.

e) 2. artikuluaren e) atalean aipatutako zerbitzurako: ur-loturaren diametroaren araberako kuota finkoa, edo diferentzia handiagotze kasuan. Kuota honi koefiziente zuzentzaileak aplikatuko zaizkio, eranskinean ezartzen diren erabilpen ezberdinen arabera.

f) 2. artikuluaren f) atalean aipatutako zerbitzurako: kontadoreak seinalatzen duenaz, edo teknikoki onargarri diren beste prozeduraren bitartez zenbatutakoaz, kontsumitu diren ur metro kubikoen kopurua.

g) 2. artikuluaren g) atalean ezarritako jardueretarako: egindako ikuskapenen kopurua.

V. KAPITULUA

Tarifak

6. art. Kuotaren kalkulurako oinarriei aplikagarri zaizkien tarifak, eranskinean ageri direnak dira, zerbitzu bakoitzerako.

VI. KAPITULUA

Kuotak

7. art. Zerbitzu bakoitzari egokituko zaion kuota, bere oinarriari dagokion tarifa aplikatzearen emaitza izanen da.

8. art. Aterako den kuotari legeek une bakoitzean finkatzen dituzten zeharkako zergak aplikatuko zaizkio, haiek ezartzen dituzten era eta baldintzetan.

VII. KAPITULUA

Sortzapena

9. art. 1. 2. artikuluaren a) eta b) ataletan ezartzen diren diru-sariak lauhilabete natural bakoitzeko lehenengo egunean sortuko dira, sareetara lotura eginik duten erabiltzaile guztiendako.

Zerbitzuari atxikitzen diren erabiltzaileendako ere, diru-sariak -halako kasuan, 5. artikuluak ezarritakoaren arabera, neurketa ekipoaren alokairua barne izanen dutelarik-, atxikipena egiten den hilabete naturaleko lehenengo egunean sortuko dira, nolaz eta, ordaintzera behartutakoak, hilabete horri dagokion proportzio-zatia eta lauhilabete horretako ondorengo hilabeteei dagokiena ordain dezan.

2. 2. artikuluaren c) eta f) ataletan ezartzen diren diru-sariak ur erabilpena egiten deneko momentuan bertan sortuko dira.

3. 2. artikuluaren d) atalean ezartzen diren diru-sariak edateko ur hornidura edota hondar-uren hustuketa-kontratua egiten denean sortuko dira.

4. 2. artikuluaren e) atalean ezartzen diren diru-sariak sortuko dira:

a) Eraikinetako ur-loturetan, eraikuntza lanerako hornidura kontratua gauzatzen den momentuan, nahiz eta ur-loturak lehenago eginak izan daitezkeen, poligono baten urbanizatze aldian.

b) Bestelako ur-loturetan, delako lotura egiteko baimena ematen den momentuan.

5. 2. artikuluaren g) atalean ezartzen diren diru-sariak, ordenantzen infrakzioa gertatu izan den kasuetan, enpresak baimendutako langileek ikuskapen edo egiaztapen bisitaldia egiten duten momentuan sortuko dira.

VIII. KAPITULUA

Ordainarazpena

10. art. Ordenantza honen bidez erregulatzen diren diru-sariak ondoko arauei jarraituz ordainaraziko dira:

1. 2. artikuluaren a), b), c) eta f) ataletan aurreikusten diren diru-sariak honela ordainaraziko dira:

a) 25 mm baino diametro txikiagoko kontsumoen kontrolerako kontadoreak jarriak dituzten erabiltzaileen kasuan, lauhilabeteko alditan.

b) 25 mm-ko diametro edo 25 mm baino diametro handiagoko kontsumoen kontrolerako kontadoreak jarriak dituzten erabiltzaileen kasuan, hilabeteko alditan, honek sortzapen data aldaraziko ez duelarik, 9. artikuluan ezartzen dena izanen baita.

2. 2. artikuluaren d) eta e) ataletan aurreikusitako diru-sariak sortzapena egiten den momentuan ordainaraziko dira.

3. 2. artikuluaren g) atalean aurreikusitako diru-sariak subjektu pasiboari jakinarazten zaion momentuan ordainaraziko dira.

IX. KAPITULUA

Diru-bilketa

11. art. 1. Ordenantza honetan zehazten diren zerbitzuak ematetik sortzen diren zorrak "jakinarazpen gabeko" kontsideratuak izanen dira, 2. g) artikuluan aipatzen diren jardueretatik sortzen direnak izan ezik.

2. 2. artikuluaren a), b), c) eta f) ataletan aurreikusten diren diru-sariek sortzen dituzten zorrak, behin eta 10. artikuluak aurreikusitakoaren arabera ordainaraziak, I.Z.E.A.-ren iragarki oholean dagokion iragarkia argitara emanez publikoari jakinaraziko zaizkio. Diru-sari horiek sortzapena izan eta ondorengo hilabeteko epean ordaindu beharko dira.

3. 2. artikuluaren d) atalean aurreikusten diren diru-sariak beren sortzapenean bertan ordaindu beharko dira, baldin eta 12. a) artikuluan aurreikusten den ordaintzeko era eskatu ez bada, halakotan 30 laneguneko epean ordaindu beharko baitira.

4. 2. artikuluaren e) atalean aurrikusten diren diru-sariak, Uraren Ziklo Integrala arautzen duen Ordenantzaren araberakoan behin lotura egiteko eskubidea ezagutua izan eta gero, sortzapena egiten denean ordaindu beharko dira. 9.4 artikuluaren b) lerroaldean zehazten den kasuan, kontratua sinatzen denean ordaindu beharko dira.

5. 2. artikuluaren g) atalean aurrikusten diren diru-sariak, ordaintzaileari jakinarazten zaion egunetik aintzina kontaturik, hilabeteko epean ordaindu beharko dira.

6. Ezarritako epean ordainduak ez diren diru-sariei dagozkien zenbatekoak legezko interes-tasa aplikatzetik sortzen den kopuruan gehituak izanen dira.

Korrituei dagokien zenbatekoaren sortzapena borondatezko ordainketa epea amaitzen den egunean gertatuko da, eta borondatezko ordainketa epea amaitzen den hilabetearen ondokoaren azken egunetik aitzina ordainaraziko dira.

Berandutze-korrituak ez zaizkie aplikatuko beren jarduerak lege-ordenamendu pribatuari egokitu behar duten Administrazio Publiko, Erakunde Autonomo eta zuzenbide publikoko Entitateen zorrei.

12. art. Zorren ordainketa ondoko eran bete ahal izanen da:

a) Zorren ordainketa helbideratu duten ordaintzaileendako, beraiek seinalatutako banku edo aurrezki entitatean eta kontuan zordunketa bidez.

b) Zorren ordainketa helbideratu ez duten ordaintzaileendako, edota helbideratua izan arren edozein arrazoirengatik zorrak bete gabe gera litezkeen kasuetan, Iruñeko Zerbitzuak-en Kutxa Bulegoetan.

II. TITULUA

Saneamendu kanonari buruz

13. art. Saneamendu kanona 10/1988 Nafarroako hondar-uren saneamenduari buruzko Foru Legean, abenduaren 29koa, eta 82/1990 Foru Dekretuaren bitartez onartutako Araudi garatzailean, apirilaren 5ekoa, arauturik dago.

14. art. Kanonaren zenbatekoa, zein 10/1988 Foru Legearen Hirugarren Xedapen Iragankorrari jarraiki ezartzen den, aurrekontu-urtealdi bakoitzerako dagokion Nafarroako Aurrekontuei buruzko Foru Legean finkaturik geratzen da.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Ordenantza honek 2002eko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

1. ERANSKINA

Tarifak

1. 2.a) artikuluan aurreikusitako zerbitzuak.

1.1. Kuota finkoak -hornidura- ezarritako kontadorearen diametroaren arabera:

LAUHILABETEKO

KONTADOREAREN DIAMETROA KUOTA

(Euro)

13 mm artekoa 5,83

15 mm-koa 6,97

20 mm-koa 16,50

HILABETEKO

KONTADOREAREN DIAMETROA KUOTA

(Euro)

25 mm-koa 15,04

30 mm-koa 21,48

40 mm-koa 32,11

50 mm-koa 64,46

65 mm-koa 85,93

80 mm-koa 161,31

100 mm-koa 225,82

125 mm-koa 354,86

150 mm-koa 871,02

200 mm-koa 1.031,23

250 mm-koa 1.611,29

1.2. Kontadore alokairuaren kuotak

Aplikatuko den tarifa kontadorearen batez besteko diru-sariaren ("E.A.O." 230 zk. 84-9-25ekoa) %1,25 izanen da hilabeteko. Konponketa eta kontserbazio gastuak barnean sartzen dira.

1.3. Sutetarako iturri mutuengatiko kuotak.

Kuota finkoak, loturaren diametroaren arabera:

LAUHILABETEKO

UR-LOTURAREN DIAMETROA KUOTA

(Euro)

30 mm-koa 8,00

40 mm-koa 15,38

50 mm-koa 24,01

65 mm-koa 32,01

80 mm-koa 60,09

100 mm-koa 84,13

125 mm-koa 132,20

150 mm-koa 324,51

200 mm-koa 384,17

250 mm-koa 600,29

Kontadorea ezarririk dagoen kasuetan, ordaindu beharreko tasa atal honetan finkatzen dena izanen da, hala nola 13 mm-tako kontadoreari dagokiona (eranskin honetako 1 eta 2. ataletan ezarririko tasen arabera).

2. 2. b) artikuluan aurreikusitako gertakari zergagarriak.

2.1. Kuota finkoak -estolderia saneamendua-.

Ezarritako kontagailuaren diametroaren arabera

LAUHILABETEKO

KONTADOREAREN DIAMETROA KUOTA

(Euro)

13 mm artekoa 5,83

15 mm-koa 6,97

20 mm-koa 16,50

HILABETEKO

KONTADOREAREN DIAMETROA KUOTA

(Euro)

25 mm-koa 15,04

30 mm-koa 21,48

40 mm-koa 32,11

50 mm-koa 64,46

65 mm-koa 85,93

80 mm-koa 161,31

100 mm-koa 225,82

125 mm-koa 354,86

150 mm-koa 871,02

200 mm-koa 1.031,23

250 mm-koa 1.611,29

3. 2. c) artikuluan aurreikusitako zerbitzua. Kontsumoa.

Kuota aldakorra: kontsumitutako m3-ko prezioa.

Tarifa 1. Etxebizitzako erabilpena. Barnean sartzen dira Zentru Ongileak eta ofizialki errekonozituriko eskolaurre, DBH eta unibertsitate alorreko Irakaskuntza Zentruak eta Administrazio Publikoak: 0,2069 euro.

Tarifa 2. Industriako eta merkataritzako erabilpenak. Tarifa honek industria, merkataritza, bulegoak eta zerbitzuguneak hartzen ditu barnean. Sartzen dira, halaber, erabilera kolektiboko kirol instalakuntzetako erabilpenak, ureztapena izan ezik: 0,3144 euro.

Tarifa 3. Finka partikularreko ureztapen eta atseden erabilpena: 0,5375 euro.

Tarifa 4. Erabilpen konbinatuen tarifa.

4.1. Etxekoa-Merkataritza-Ureztapena.

14 metro kubiko arte hilabetean: 0,2069 euro.

14 - 25 metro kubiko hilabetean: 0,3144 euro.

Gainerako kontsumoa: 0,5375 euro.

4.2. Etxekoa-Merkataritza.

14 metro kubiko arte hilabetean: 0,2069 euro.

Gainerako kontsumoa: 0,3144 euro.

4.3. Etxekoa-Ureztapena.

14 metro kubiko arte hilabetean: 0,2069 euro.

Gainerako kontsumoa: 0,3144 euro.

4.4. Merkataritza-Ureztapena.

12 metro kubiko arte hilabetean: 0,3144 euro.

Gainerako kontsumoa: 0,5375 euro.

Tarifa 5.1. Iruñerriko Udal Zerbitzuak, lakuak: 0,2069 euro.

Tarifa 5.2. Udaleko ureztapen erabilpena eta erabilera publikoko jabego pribatua: 0,2263 euro.

Tarifa 6. Mankomunatu gabeko entitateri zisternakako ur hornidura: 0,5457 euro.

Tarifa 7. Obretarako hornidura: 0,5457 euro.

Tarifa 8. Izkutuko ur-ihesagatik gertaturiko kontsumoak: 0,2069 euro.

Tarifa hau aplikatzea ondorengo zirkunstantzia guztiak gertatzen direla egin ahal izanen da, izan ere egokiro egiaztaturik direnean:

1.-Izkutuko ur-ihesa izan beharko du, subjektu pasiboak aldez aurretik tutuerian edo neurgailuetan matxuraren berririk ez duelako moduan.

2.-Egiaztatu beharko da ez dela inolako utzikeria egon, ihesa gertatzeko unean, halakotan, ez eta gertatutako unearen ondoren ere.

3.-Ur-ihesa eragin zuen hautsi edo matxuratutako instalakuntzaren konponketa hura bazela jakin eta ondorengo 7 eguneko gehienezko epean egina beharko du.

4. 2. d) artikuluan aurreikusitako zerbitzuak. Kontratazioa: 97,23 euro.

5. 2. e) artikuluan aurreikusitako zerbitzuak. Ur-lotura eskubidea.

5.1. Hornidura eta saneamendu sareetara ur-hartze lotura egiteko eskubideak: loturaren diametroaren araberako tarifa estandarra, zeinari seinalatzen diren koefiziente zuzentzaileak aplikatuko baitzaizkio:

(1") 25mm arte 511,21

(1'1/4) 30mm 967,35

(1'1/2) 40mm 1.935,74

(2") 50mm 2.971,15

65mm 3.957,91

80mm 4.945,19

100mm 6.928,08

125mm 13.001,08

150mm 26.485,15

200mm 47.488,25

250mm 74.198,54

Etxebizitza libreak (*) 0,45

B.O.E. eta birregokitutakoak (*) 0,3

Tasaturiko etxebizitza libreak (*) 0,35

Etxekoa/100 m2-tik gorako lurzatiren ureztapena 0,8

Industria, merkataritza 1

Zerbitzu edo erabilpen publikoari atxikiriko

jabego publikoko ondasunak 0,2

Ureztapen publiko edo pribatua erabilpen publikorako 0,2

Ureztapen pribatua 2

Aldibaterako erabilpena, behinekoa

-gehienez 2 urteko eperako- 0,2

(*) Ateratzen den zenbatekoa %40 igoko da ur-lotura bulego edo etxazpiak dituen etxebizitzarako denean.

5.2. Suteen aurkako jarduneko kontsumorako ur-lotura egiteko eskubideak: loturaren diametroaren araberako tarifa estandarrak:

80 mm arte 280,77

100 mm 509,88

125 mm 800,09

150 mm 1.964,63

Ur-lotura eraikin baten barneko saretik egiten bada tarifa zenbateko txikiena izanen da (80 mm artekoa).

5.3. Bi edo erabilpen gehiagorako deribazioak dituen halako diametroko lotura egiten den kasuetan, deribazio bakoitza lotura ezberdina bailitzan tramitatuko da, bakoitzari erabileraren kariaz dagokion koefizientea aplikatuz. Hala ere, eskatzaileak bakarrik lotura nagusia tramita dadin bere nahia adierazi ahal du, deribazioak alde batera utziz, eta halakotan 1 koefizientea aplikatuko delarik.

5.4. Erregistroaren giltza diametro txikiagokoa bada, tarifa delako diametroaren gainean ezarriko da.

5.5. Uraren ziklo integrala arautzen duen Ordenantzarekin bat, soilik hornidura sarera ur-hartze lotura egiteko eskubidea, edo soilik saneamendu sarera lotura egiteko eskubidea eskatzen deneko salbuespen kasuetan, ondoko arauak ezartzen dira:

a) Hornidura sarera ur-hartze lotura egiteko eskubideak: tarifaren zenbatekoa globalaren ehuneko 50ari dagokiona izanen da. Kasu honetakotzat hartzen dira ureztapenerako lotura-eskariak.

b) Saneamendu sarera lotura batua (hondar-ur eta euri- urak aldi berean) egiteko eskubideak: loturaren diametroaren araberako tarifa estandarrak:

160 mm-koa 260,72

200 mm-koa 726,05

250 mm-koa 1.153,96

315 mm-koa 1.789,46

400 mm-koa 2.904,20

500 mm-koa 4.536,66

Oinarriei 5.1 atalean ezarritako koefiziente zuzentzaileak aplikatuko zaizkie.

c) Hondar-ur edo euri-uretako lotura egiteko eskubideak: tarifaren zenbatekoa b) atalean aurreikusten denaren %50ari dagokiona izanen da.

6. 2. g) artikuluan aurreikusitako jarduerak. Egindako ikuskapen bakoitzarengatik: 45,09 euro.

7. Lanbidearteko gutxieneko soldata edo zenbateko txikiagoko pentsioa jasotzen dutenendako kuota berezia:

Ordenantza honetan arautzen den edozein diru-sariri dagokion kuota osoa, era orokorrean aplikagarria den kuotaren %10 aplikatzetik sortzen den kantitatea bezainbestekoa izanen da, ordaintzailea gizarte segurantzako edo Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren prestazio baten onuraduna denean, zenbatekoa lanbidearteko gutxienezko soldata gainditzen ez duela.

Ezin izanen dira tarifa honetaz baliatu, aurreko baldintza bete izanik ere, urteko kopurua L.G.S. baino handiagoa batzen duten beste diru sarrera gehigarriak jasotzen dituztenak, eskatzailearen eskutik zein etxebizitza berean bizi direnen eskutik. Halaber, eskatzailearen edo bizikideen ondare higigarri zein higiezina ez da hiru milioi pezeta baino handiagoa, ohizko etxebizitzaren balioa kenduta.

Aurreko baldintzak betetzen direla egiaztatzeko eskatzaileek ondokoak ekarri beharko dituzte:

1) Eskabidea.

2) Jasotako prestazioaren egiaztagiria

3) Errenta edo Ondare Aitorpena, edo horrelakorik egin behar ez izateko Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren agiria, hala nola eskatzailearen edo bizikideen diru sarrerak egiaztatzen dituzten beste agiriak.

4) Udal Erroldatik eratorritako Elkarbizitze Egiaztagiria.

Edonola ere, tarifa honen erabiltzailea ur-hornidura eta saneamendu kontratuko titularra edo bere ezkontidea izanen da.

Iruñerriko Zerbitzuak, E.A.-k, edozein unetan, tarifa hau emateko eskatzen diren betebeharrak mantentzen direlako egiaztapena egin ahal izanen du, baldintzok betetzeari utzi edo egiaztapenean eskaturiko agiriak ekartzen ez dituzten onuradun guztiei tarifa osoa aplikatuko dielarik.

8. Irabazteko asmorik gabeko jardueran, hirugarren munduarentzako laguntzak biltzen aritzen diren gobernuz kanpoko erakundeendako kuota berezia:

Ordenantza honetan arautzen diren prezioetarik edozeini dagokion kuota osoa, era orokorrean aplikagarri den kuotari %10 aplikatuz ateratzen dena bezainbestekoa izanen da, ordaindu behar duena Gobernuz kanpoko erakundea denean, eta zerbitzua zuzenki egintza publikorakoa denean, irabazteko asmorik gabea, eta horren xedea bere asmoetarako laguntzak biltzea denean.

Iruñean, bi mila eta bateko abenduaren hogeian. Mankomunitateburua, Javier Iturbe Ecay.

Iragarkiaren kodea: A0113290