158. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 31

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R A

Ur hornidura eta saneamenduaren tasa arautzen duen ordenantza fiskala behin betikoz onetsirik

Udalak, 2001eko irailaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ur hornidura eta saneamenduaren tasa arautzen duen ordenantza fiskala. Jendaurrean egon zen hogeita hamar eguneko epean inork ez baitzuen erreklamaziorik aurkeztu, aipaturiko bilkuran hartu zen erabakiko 4. puntuarekin bat, behin betikoz onetsitzat jotzen da.

Beran, bi mila eta bateko abenduaren lauan. Alkatea, J.J. Goya Echeverría.

I. ERANSKINA

ORDENANTZA FISKALA, BERAKO UDALAK UR BANAKETA ETA SANEAMENDUA EMATEKO ETA ZERBITZU EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

I. KAPITULUA

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza fiskal hau Nafarroako toki entitateei aplikagarri zaien araudi fiskalak ematen dizkien ahalmenen babesean eta beraiekin bat ezarri da.

II. KAPITULUA

Ordainarazpenaren izaera

2. art. Ordenantza honen xede diren tasak edateko uraren hornidura eta uren saneamenduaren zerbitzuan oinarritzen dira, bai eta horrekin zerikusia duten gainerako zerbitzuetan ere.

III. KAPITULUA

Aplikazio eremua

3. art. Ordenantza hau Berako herriaren udal mugape osoan aplikatuko da.

Aipatutako lur eremuaz gain, ordenantza hau aplikatuko zaie Berako Udalak egin eta ordenantza honek arautzen dituen zerbitzuak erabiltzen dituzten pertsona fisiko edo juridiko guztiei, zerbitzua non egiten den kontuan hartu gabe.

IV. KAPITULUA

Zergagaia

4. art. Zergagaia, ezartzen diren tasetarako, ondotik aipatzen diren inguruabarrek dakarte:

a) Edateko ur horniduraren zerbitzua izatea eta horren mantenimendua, hau da, hornidura kontratatu zen lekuan edateko ura berehala izateko aukera

b) Saneamenduaren zerbitzua izatea eta horren mantenimendua, hau da, hornitutako leku batean hondakin edo soberakin urak berehala husteko aukera, Udalaren saneamendu sarearen bitartez.

c) Udalak ematen duen edateko ura izatea eta erabiltzea. Tasa aldatzen ahalko da, emandako urak zer erabilpen edo xede duen kontuan harturik.

d) Saneamendu zerbitzua egiazki erabiltzea.

e) Edateko urez hornitzeko zerbitzuan alta ematea. Honen barrenean sartzen dira kontratu, administrazio-lan eta material guztiak, edateko ur horniduraren zerbitzua ematen hasteko beharrezkoak direnak, eskatzen den ur emaria hartzeko instalazio egokiak aldez aurretik prest dituen leku batean. Alta emate hau modu diferentetakoa izaten ahal da:

e-1: mugarik gabeko eperako eskatutako hornidura.

e-2: denbora zehatz baterako eskatutako hornidura.

e-3: arrazoi bereziren batengatik aldi labur baterako eskatutako hornidura (gehienez ere 15 egun).

f) Hornidurarako baldintzen aldaketa. Honen barrenean sartzen dira lehenagotik alta emana dagoen hornidura baten baldintzak aldatzeko behar diren kontratu, administrazio- lan eta material guztiak. Aldaketa hau modu diferentetakoa izaten ahal da:

f-1: eskatutako emariaren aldaketa. Horrek ekarriko du neurri handiagoko edo txikiagoko kontagailu bat paratu behar izatea.

f-2: horniduraren titularitatearen aldaketa, herentziagatik, edo jabekidetza nahiz irabazpide- elkartearen desegitea dela eta.

f-3: horniduraren titularitatearen aldaketa, erabiltzailearen Erregelamenduan aipatzen den beste edozein arrazoirengatik, aurreko atalean adierazten ez bada ere.

g) Edateko uraren eta saneamenduaren zerbitzuari hartune edo lotunea egitea.

Hartuneko obra egitea eta kostua ordaintzea eskatzailearen kontura izanen dira. Udalak ematen duen zerbitzua, tasa honen zergagaia sortzen duena, alegia, izanen da obra alderdi teknikotik gainbegiratzea eta dagokion konpentsazioa egitea, etxebizitza nahiz lokalentzako zerbitzua gauzatzeko egin behar dituen inbertsio orokorretan.

h) Erabiltzaileak eskatutako ikuskapen-lanak. Honen barrenean daude Udalak, abonatuak hala eskatuta, egin beharreko ikuskapen-lan guztiak, hala nola kontagailuen funtzionamendua egokia dela egiaztatzea, ustez oker egindako irakurketak berrikustea, eta antzeko beste lan batzuk, ikuskapena egin ondotik erabakitzen bada erabiltzaileak ez duela behar bezalako arrazoirik izan ikuskapena eskatzeko.

i) Mantentze lanetako taldeek edo administrazio nahiz obretako langileek egindako joan-etorriak, honako kasu hauetan:

i-1: joan-etorria egiten denean erabiltzaile batek hala eskatuta, partikularraren instalazioari dagozkion matxurak konpontzeko.

i-2: interesatuaren eskaerak sortua denean, sare orokorretik hornidura mozteko, instalazio partikularretan obrak edo konponketak egiteko xedez.

i-3: interesatuak eskatuta edo ofizioz egiten denean, erabiltzaile bati hornidura mozteko, Udalarekiko beharkizunak ez betetzeagatik.

j) Zerbitzuaren erregelamenduan eta ordenantza teknikoetan ezarritako arauak betetzen ote diren frogatzeko ikuskapen-lanak, arau-hausteren bat gertatzen denean.

V. KAPITULUA

Subjektu pasiboak

5. art. Ordenantza honetan ezarritako tasak ordaintzera beharturik dauden subjektu pasiboak izanen dira, zergadun gisa, pertsona fisiko edo juridikoak, edo nortasun juridikoa ez izanagatik zergapekotzat jo daitekeen unitate ekonomiko edo ondare banatua osatzen duten entitate juridikoak, ordenantza honen xede diren zerbitzu eta jarduketen onura egiazki hartzen dutenak edo hartzen ahal dutenak, edo zerbitzu-jarduketa horiek ukitzen dituztenak.

1. Zehazki, ordaintzera beharturiko subjektu pasiboak honakoak izanen dira:

a) Hasteko, a), b), c), d) eta i-3) ataletan ezarritako tasetarako, abonu polizaren edo lotunearen titular gisa agertzen den erabiltzailea.

b) Halaber, e), f), h), i-1 eta i-2) ataletan ezarritako tasetarako, subjektu pasiboa izanen da dagokion zerbitzuaren eskatzailea.

c) Azkenik, j) atalak aipatzen dituen jarduketetarako, arau-haustea egin edo horren onura ateratzen duen pertsona natural edo juridikoak izanen du ordaindu beharra.

2. 2/95 Foru Legeko 104. artikuluari jarraikiz, zergadunaren ordezkoak izanen dira zerbitzuaren xede diren finka edo higiezinen jabeak. Hauek, dagozkien onuradunei jasanarazten ahalko dizkiete kuotak.

Pertsona fisiko zein juridikoek aurrera eramandako ustiapen edo ekonomia-jarduerek sorturiko zorra, edozein kontzepturengatik haien titulartasun edo erabilpenean beren ondorengo direnei eskatzen ahalko zaie.

Behin borondatezko ordainketarako epea amaiturik, hartzaileak eta emaileak, bien artea egin beharko diote aurre zorrari.

Ustiapen edota ekonomia-jardueraren titulartasunaz jabetu nahi duenak, aldez aurretik titular denaren onespena izanik, eskubidea izanen du Udalari jarduera edo ustiapenetik etorritako tributu-zorren ziurtagiri zehaztua eskatzeko.

VI. KAPITULUA

Zerga oinarria

6. art. Lehenagoko 4. artikuluan aipatu zergagai bakoitzerako karga-oinarriak ondoko hauek dira:

a) 4. artikuluaren a) atalean ezarritako zergagairako: edateko uraren hodietan jarritako kontagailuaren diametroa.

b) 4. artikuluaren b) atalean ezarritako zergagairako: saneatutako lekuak Udalak emandako edateko uraren hornidura ere baduen kasuetan, zerga-oinarria izanen da edateko uraren hodietan jarritako kontagailuaren diametroa.

Saneatutako tokiak ez badu Udalak emandako edateko uraren hornidurarik, zerga-oinarria izanen da harrerako hodiaren diametroa.

c) 4. artikuluaren c) atalean ezarritako zergagairako: kontsumitutako uraren metro kubikoen kopurua, kontagailuaren bidez neurtua edo, halakorik falta edo matxuraturik dagoen kasuetan, estimazioa eginen da, aurreko urtean kontagailuan erregistratutako datuetan oinarrituz.

Estrapolaziorako behar diren datuak falta direlako aipatutako estimazio hori egiterik ez badago, kontsumitutako metro kubikoen ebaluazioa arlo horretan indarra duen legeriak ezarritako prozeduren bidez eginen da.

d) 4. artikuluaren d) atalean ezarritako zergagairako: artikulu honen aurreko atalean ezarritako oinarri bera erabiliko da.

Hornidura egiten bada putzu partikularren batetik, ponpatutako ura neurtuko da kontagailuaren bidez edo, halakorik ez bada, estimazioa eginen da, honako indize hauen arabera:

-Administrazio kontzesioa.

-Antzeko jardueretan izaten den batez besteko kontsumoa.

e) 4. artikuluaren e) atalean ezarritako zerga-gairako:

e-1: behin betiko altaren kuota, jarri beharreko kontagailuaren diametroaren araberakoa.

e-2: behin-behineko altaren kuota. Behin- behinekotasunezko lauhileko kuota.

e-3: kuota bakarra, alta eman eta denboragatik (hartunearen muga izanen da hiru hazbete laurdenekoa).

f) 4. artikuluaren f) atalean ezarritako zergagaietarako:

f-1: kontagailuaren aldaketa. Dagokion altaren kuotaren zenbatekoaren aldea.

f-2: egin behar diren lanen kostua.

f-3: zerbitzua betetzeko egin behar diren lanen kostua.

g) 4. artikuluaren g) atalean ezarritako zergagairako: hornidura edo saneamendu zerbitzuaren lotunearen kuota, etxebizitza edo lokal bakoitzeko, norbanakoak erabaili edo aprobetxatzen ahal duena.

h) 4. artikuluaren h) atalean ezarritako zergagairako: zerbitzua emateko behar diren lanen kostua.

i) 4. artikuluaren i) atalean ezarritako zergagairako: zerbitzua emateko behar diren lanen kostua.

VII. KAPITULUA

Tarifak

7. art. Tasa bakoitzari dagokion tributu kuotaren kalkulurako, aurreko artikuluan aipatzen diren zerga-oinarriei aplikatu beharreko tarifak ordenantza honen eranskinean ageri dira.

VIII. KAPITULUA

Tributu-kuotak

8. art. Tasa bakoitzari dagokion tributu-kuota, zerga-oinarriari bere tarifa aplikatzetik ateratzen den emaitza izanen da.

9. art. Tributu-kuota horri aplikatuko zaizkio legeek une bakoitzean finkatzen dituzten zeharkako zergak, haiek ezarri era eta baldintzetan.

IX. KAPITULUA

Fidantzak

10. art. Udalak ordenantza honetako 4. artikuluaren e) edo f) ataletan zehaztutako zerbitzuetako bat ematen badu, zerbitzua eskatu duenari fidantza bat eskatuko dio, horretaz baliatuz erantzun ahal izateko baja hartu aurreko denboran Udalarekin hartutako betebehar fiskalei.

Fidantza hori eskatuko da dagokion tasa ordainarazten den une eta agiri berean.

Fidantzaren zenbatekoa kontagailuaren neurriak ezarriko du, tarifen eranskinean aipatzen den bezala.

X. KAPITULUA

Salbuespenak

11. art. Tasa hauek ordaintzeko unean, bakar-bakarrik onartuko dira Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeko Bosgarren eta Seigarren xedapen gehigarrietan ezarritako salbuespenak, Foru Komunitateko Administrazioaren, mankomunitateen eta batasunen eta haiek sortzen dituzten entitate juridikoen alde, eta bertan aipatzen diren kasuetan ez besteetan.

XI. KAPITULUA

Kudeaketa arauak

12. art. Jarrita eta martxan dauden kontagailu guztiak Udalarenak direla ulertuko da, kontrakorik frogatzen ez den bitartean.

Erabiltzaileak Zuzenbideak onartzen dituen bide guztiak erabiltzen ahalko ditu kontagailua berea dela frogatzeko.

13. art. Ordenantza honek indarra hartu ondotik hornidura zerbitzuan ematen diren alta berrietan, Udalak doahinik emanen dio kontagailua hala eskatzen duenari, zeinak bere aldetik instalatuko baitu, non eta partikularrak ez duen esaten bere kontagailua instalatu nahi duela, baina halakoetan jartzen den aparatuak Industria Ministerioak homologatua izan beharko du.

XII. KAPITULUA

Tasen sortzapena

14. art. 1. Lehenagoko 4. artikuluko a) eta b) ataletan ezarritako tasak, erabiltzaile guztientzat, kuota finkoei dagokien lauhileko bakoitzeko lehenengo egunean sortuko dira. Kuota horiek ezin dira ez murriztu ezta hainbanatu ere.

2. Bestalde, 4. artikuluko c) eta d) ataletan ezarritako tasak ur kontsumoak egiten diren unetik sortuko dira.

3. Halaber, 4. artikuluaren e), f), g) eta i) ataletan ezarritako tasak sortuko dira zerbitzua emateko eskabide ofiziala egiten den unetik.

4. Azkenik, 4. artikuluaren h) eta j) ataletan ezarritako tasak sortuko dira zerbitzu hori egiten den unean.

XIII. KAPITULUA

Ordainarazpena

15. art. Ordenantza honetan ezartzen diren tasak arau hauei jarraikiz ordainaraziko dira:

1. Lehenagoko 4. artikuluko a) eta b) ataletan ezarritako tasak, lauhileka sortzen baitira, berdin ordainaraziko dira.

2. Bestalde, 4. artikuluko c) eta d) ataletan ezarritako tasak, lauhileka ordainaraziko dira.

3. Bestalde, 4. artikuluko e), f), g), h) eta i) ataletan ezarritako tasak, sortzen diren momentuan ordainaraziko dira.

Esandakoa batere ukatu gabe, ez da ordainaraziko e), f), g) eta h) ataletan ezarritako tasa, Udalak ez baditu ematen eskatzen zaizkion zerbitzuak, eskabidea egiten denetik hasi eta 7 eguneko epean, baldin eta atzerapenaren errua hornitzaileari egozten ahal bazaio eta ez eskatzaileari.

XIV. KAPITULUA

Dirubilketa

16. art. 1. Nafarroako Toki Ogasunen Erregelamenduko 86. artikuluan ezartzen denaren arabera, ordenantza honetako 4. artikuluaren a), b), c) eta d) ataletan ezarritako tasak aplikatzeagatik ateratzen diren tributu-zorrak "jakinarazpen gabekotzat" hartuko dira.

2. Ordenantza honetako 4. artikuluaren a) eta b) ataletan ezarritako tasei dagozkien tributu zorrak, besterik gabe jakinarazitakotzat hartuko dira:

-Lauhileko bakoitzari dagozkionak, urteko lauhileko natural bakoitzeko 1. egunean.

3. Ordenantza honetako 4. artikuluaren c) eta d) ataletan ezarritako tasei dagozkien tributu zorrak, besterik gabe jakinarazitakotzat hartuko dira:

Urteko lauhileko natural bakoitzean sortutakoak: urteko hurrengo lauhileko natural bakoitzeko lehenbiziko egunean.

4. Artikulu honetako 2 eta 3. ataletan xedatutakoa gorabehera, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 88. artikuluan xedatzen denaren arabera, subjektu pasiboek borondatezko aldian eta errekargurik gabe ordaintzeko duten 30 egun balioduneko epea ziurtatzeko, ordainagiriak ematean administrazioaren atzerapenen bat gertatzen bada, arestian aipatutako epea hasiko da Udalak, bere iragarki oholean azalduko den iragarkiaren bitartez, ordainagiriak eman dituela jende guztiari jakinarazi eta biharamunean.

5. Arestiko e), f), g) eta i) ataletan ezarritako tasek sortutako tributu-zorrak jakinaraziko dira zerbitzua eskatu duenari tasaren likidazioa agertzen duen agiri bat emanez.

Hortik aurrera, ordenantza hauetan aipatzen diren "jakinarazpenik gabeko" tasetan bezala, 30 egun balioduneko epea hasiko da, borondatezko aldian eta errekargurik gabe ordaintzeko.

4. artikuluko e), f), g) eta i) ataletan aipatzen diren tasen kasuan, jakinarazpena eginen da zerbitzua eskatzen den unean.

4. artikuluko h) eta j) ataletan aipatzen diren tasen kasuan, jakinarazpena eginen da zerbitzua eman ondotik, posta bidez.

6. Borondatezko aldian eta errekargurik gabe ordaintzeko aurreko atalean adierazitako epea kendu gabe, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Legearen 84. artikuluan xedatutakoaren arabera, ordenantza honetako 4. artikuluaren e), f) eta g) ataletan aipatutako tasek sortutako tributu-zorrak, behin zerbitzua eskatu duenari behar bezala jakinarazita, Lege horren 89. artikuluan aurreikusitako moduan utzi beharko ditu eskatzaileak Udalak horretarako gaitzen dituen banku edo aurrezki bulegoetan, baldintza hori bete gabe ez baita emanen eskatutako zerbitzua.

17. art. Aurreko artikuluan ezarri bezala, borondatezko ordainaldian pagatu gabe gelditzen diren tributu-zorrak, luzapeneko epean ordaintzen ahalko dira, Tributuei buruzko Foru Lege Orokorreko 52. artikuluan zehazten diren errekarguak gehituta.

Epe hori iragaten bada zorrak ordaindu gabe, premiamendu-bideari ekinen zaio, non eta ez duen Udalak haiek atzeratzeko edo zatika ordaintzeko baimena eman.

18. art. Tributu-zorren ordainketa honela egiten ahalko da:

a) Zorren ordainketa helbideratu duten subjektu pasiboentzat, beraiek seinalatutako banku edo aurrezki entitatean eta kontuan kargatuz.

b) Zorren ordainketa helbideratu ez duten subjektu pasiboentzat, kobrantzarako gaitzen diren banku edo aurrezki bulegoetan.

XV. KAPITULUA

Arau-hausteak eta zehapenak

19. art. Legeri orokorrean aurreikusitakoaz gain, aplikagarri dira Berako Udalaren Ur Zerbitzuaren Erregelamenduan ezarritako arau-hauste eta zehapenen erregimenari buruzko xedapenak.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Indarrik gabe gelditzen dira, inongo balio eta ondoriorik ez dutela, ordenantza honek indarra hartzen duen unetik aurrera, bere aurka egin eta ezarrita dauden maila bereko edo txikiagoko xedapen, erregelamendu eta ordenantza guztiak.

ERANSKINA

A) Ordenantzako 6. artikuluaren a) atalean ezarritako zerga oinarriarena, Hornidurako kuota finkoa sortuko duena:

Kontagailuaren diametroa: 13 mm. bitarte: 5,32 euro/lauhileko.

Kontagailuaren diametroa: 15 mm.: 6,13 euro/lauhileko.

Kontagailuaren diametroa: 20 mm.: 7,31 euro/lauhileko.

Kontagailuaren diametroa: 25 mm.: 13,11 euro/lauhileko.

Kontagailuaren diametroa: 30 mm.: 13,70 euro/lauhileko.

Kontagailuaren diametroa: 40 mm.: 19,38 euro/lauhileko.

Kontagailuaren diametroa: 50 mm.: 66,09 euro/lauhileko.

Kontagailuaren diametroa: 65 mm.: 76,67 euro/lauhileko.

Kontagailuaren diametroa: 80 mm.: 84,00 euro/lauhileko.

B) Ordenantzako 6. artikuluaren b) atalean ezarritako zerga oinarriarena, Saneamenduko kuota finkoa sortuko duena:

2,16 euro/lauhileko.

Kontuan hartu gabe hustutako ura zertan erabili den.

C) Ordenantzako 6. artikuluaren c) atalean ezarritako zerga oinarriarena, Hornidurako kuota aldakorra sortuko duena:

A-1 tarifa: etxeko beharretarako kontratatzen diren hornidurak:

51 metro kubiko bitarte: 0,26 euro/metro kubiko.

51 metro kubikotik goiti: 0,32 euro/metro kubiko.

A-2 tarifa: industria eta merkataritzako erabilpenak direnean, kontzeptu honetan sartzen dira industria, bulego eta lantokiak, aisialdi-finketako ureztapen eta apainketarako hornidura, militarren egoitzak, obra, abeltegi eta bizigarritasun agiririk ez duten eraikinetarako hornidurak, eta, oro har, jarduera ekonomikoen zergari loturiko jarduera oro: 0,32 euro/metro kubiko.

D) Ordenantzako 6. artikuluaren d) atalean ezarritako zerga oinarriarena, Saneamenduko kuota aldakorra sortuko duena:

S-1 tarifa: A-1 eta A-2 tarifek hartzen dituzten erabilera berberak hartzen ditu: 0,05 euro/metro kubiko.

E) Ordenantzako 6. artikuluaren e) atalean ezarritako zerga oinarriarena, Alta emateko tasa sortuko duena:

e-1:

Kontagailuaren diametroa, 13 mm. bitarte: behin betiko altaren kuota, 55,85 euro.

Kontagailuaren diametroa, 15 mm.: behin betiko altaren kuota, 83,78 euro.

Kontagailuaren diametroa, 20 mm.: behin betiko altaren kuota, 93,81 euro.

Kontagailuaren diametroa, 25 mm.: behin betiko altaren kuota, 125,08 euro.

Kontagailuaren diametroa 30 mm.: behin betiko altaren kuota, 166,58 euro.

Kontagailuaren diametroa 40 mm.: behin betiko altaren kuota, 262,38 euro.

Kontagailuaren diametroa 50 mm.: behin betiko altaren kuota, 398,68 euro.

Kontagailuaren diametroa 65 mm.: behin betiko altaren kuota, 711,16 euro.

Kontagailuaren diametroa 80 mm.: behin betiko altaren kuota, 1.046,67 euro.

Zerbitzuaren xede bakarra suhiltzaile zerbitzua baldin bada, tarifa orokorra ehuneko 50 murriztuko da.

e-2:

Kontagailuaren diametroa, 13 mm.-50 mm.: behin betiko altaren kuota, 39,88 euro.

Kontagailuaren diametroa, 65 mm.-80 mm.: behin betiko altaren kuota, 76,78 euro.

Behin-behinekotasunaren lauhileko kuota finkoa, 27,89 eurokoa izanen da, kontagailu mota guztietarako.

e-3:

Etxeko beharretarako, kuota finkoa 22,77 eurokoa izanen da, eta aste bakoitzeko 6 euro gehiago handituko da, eskatzen den denboraren arabera.

Industriarako, kuota finkoa 22,77 eurokoa izanen da, eta aste bakoitzeko 30 euro gehiago handituko da, eskatzen den denboraren arabera.

Hartune bakar bat eskatzen denean onuradun bat baino gehiagorentzat, 22,77 euroko tasa bakar bat sortuko da haientzat guztientzat. Kontsumoko tasa haietako bakoitzari aplikatuko zaio.

F) Ordenantzako 6. artikuluaren f) atalean ezarritako zerga oinarriarena, Hornidura baldintzak aldatzeko tasa sortuko duena:

f-1: kuota finkoa: 62,04 euro.

Aurreko zenbatekoa handituko da kuota aldakor bat gehituta, kontagailu zaharraren eta jarritako berriaren artean dagoen aldearen araberakoa, behin betiko altaren kuotari eta fidantzari dagokiena, beti ere positiboa bada.

f-2: tarifaren prezioa 0 eurokoa izanen da.

f-3: Zerbitzu hau egiteko administrazio lanen kostua 18,03 eurokoa izanen da.

G) Zerbitzuko hartune edo lotunea egitearen tasa sortuko duen 6. artikuluaren g) atalean ezarritako zerga oinarriari:

g-1) Hartune soiletarako (hornidura edo saneamendua): 110,61 euro.

g-2) Hartune bikoitzetarako (hornidura eta saneamendua):

Etxebizitza blokeak:

1) Eraikinari lotzeko, banaketa sareari lotzeko baimenagatik eta etxebizitza bakoitzeko: 123,83 euro.

2) Etxebizitza bakoitzeko lotunea, obra bukatu ondoren: 30,96 euro.

Etxebizitza edo negoziorako lokal bakar baten sustapena eta eraikuntza baldin bada, g-2 tarifa ere bakarra izanen da, 154,79 eurokoa.

Halaber, g-2 tarifa bakarra izanen da etxebizitza ez bada zerbitzuan altan egon azkeneko hamar urteetan.

g-3) Negozio-lokal bakoitzaren lotune bakoitza: 154,79 euro.

H) Erabiltzaileak hala eskatu ondotik egiten diren alferrikako ikuskapenen tasa sortuko duen 6. artikuluaren h) atalean ezarritako zerga oinarria; jarduketa hauetan guztietan 30,05 euro kobratuko dira, kontagailuen irakurketak berrikusten diren kasuetan salbu, horien tarifa 7,21 eurokoa izanen baita

J) Ur zerbitzuaren erregelamenduan ezarritako zehapen orokorrak aplikatuko dira.

Iragarkiaren kodea: A0112667