158. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 31

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A R C A R

2002. urterako karga-tasak

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa betetzeko, Carcarko Udalak, 2001eko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, honakoa erabaki zuen:

1. 2002. urterako, lurraren gaineko kontribuziorako karga-tasa hauek onestea:

-Hirilurreko ondasunetarako, katastroko balioaren % 0,3.

-Herrilurreko ondasunetarako, katastroko balioaren % 0,7.

2. Instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zerga: % 3.

3. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga, aplikatu beharreko indizea: % 1.

4. Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga. Sortzapenaren unean lurrek duten balioaren gainean ondoren aipatzen den portzentajea:

-Urte 1etik 5 urte arteko epea, % 2,8.

-10 urte arteko epea, % 2,7.

-15 urte arteko epea, % 2,6.

-20 urte arteko epea, % 2,6.

Karga tasa: % 14.

Erabaki honek 2002ko urtarrilaren batean hartuko du indarra, eta bere aurka ondoren aipatzen diren errekurtsoetako bat paratzen ahal da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, hau argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, hau argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, hau argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Carcarren, bi mila eta bateko abenduaren hemezortzian. Alkate udalburua, Máximo Agreda.

Iragarkiaren kodea: A0113506