III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
MURILLO EL FRUTO
2002rako karga-tasak, tasak eta prezio publikoak
Udalak, 2001eko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, honakoa erabaki zuen:
"2001erako udal ordainarazpenen karga-tasak eta tarifak. Ikusirik Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 12 eta 64. artikuluetan ezarritakoa, erabaki da ordainarazpenen tributu kuotak zehazteko honako hauek finkatzea (jakite aldera, pezetatan):
1. Lurraren gaineko kontribuzioari dagokionez, 0,31212ko karga-tasa ezarri da hirilurreko ondasunentzat eta 0,8koa landalurrekoentzat (139. artikulua).
2. 1,3ko indizea ezarri da jarduera ekonomikoen gaineko zergarako (154. artikulua).
3. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergarako, ehuneko hiruko karga-tasa ezarri da, 48.080 euro (7.999.839 pezeta) bitarteko zerga-oinarrirako; eta ehuneko bostekoa, hortik gorako zerga-oinarrirako (170. artikulua).
4. Lurren balioaren % 2,5eko portzentajea finkatzea Hirilurren balio igoeraren gaineko zergarako (175. artikulua) eta % 14ko tasa orokorra (176. artikulua).
5. Ur horniduraren tasak. Aurrerantzean, lehen 40 metro kubikoak etxeko kontsumokotzat hartuko dira erabilera konbinatuetan, eta gainerakoak beste erabileretarakotzat.
Tarifak:
a) Zerbitzua eskura izan eta mantentzeagatik: 3,50 euro (582 pezeta) hiruhilekotik behin, kontagailu bakoitzeko.
b) Ur hornidura:
-Etxeko erabilera: 0,25 euro (42 pezeta) metro kubikoa.
-Industrian, merkataritzan edo abeltzaintzako erabilera: 0,30 euro (50 pezeta) metro kubikoa.
-Ureztaketa, aisia eta apaindura finka partikularretan: 0,75 euro (125 pezeta) metro kubikoa.
-Zisternak betetzea: 0,45 euro (75 pezeta) metro kubikoa.
-Aldi baterako obra eta hornidurak: 0,30 euro (50 pezeta) metro kubikoa.
c) Hartunerako eskubidea, diametroaren arabera: 25 milimetro arte, 72 euro (11.980 pezeta); 30 milimetro arte, 110 euro (18.302 pezeta); 40 milimetro arte, 145 euro (24.126 pezeta); 50 milimetro arte, 180 euro (29.949 pezeta); 65 milimetro arte, 216 euro (35.939 pezeta); 80 milimetro arte, 290 euro (48.252 pezeta); 80 milimetrotik gora, 720 euro (119.798 pezeta).
6. Estolderia zerbitzuaren tasa eta hondakin-uren arazketarena. Tarifa: 13 euro (2.163 pezeta), urtean, ur kontagailu bakoitzeko.
7. Erabilera publikoko lurretan terrazak, aulkiak eta mahaiak paratzeagatik, 75 euro (12.479 pezeta) denboraldi bakoitzeko. Saltokiak, barrakak edo jolaskizunak jartzeagatik, 6 euro (998 pezeta) eguneko.
8. Igerilekuak eta Udalaren pilotalekua erabiltzeko tasak:
Tarifak:
a) Udalaren igerilekuak:
-Egun bateko sarrera: 5-14 urte, 1,20 euro (200 pezeta); helduak: 3 euro (499 pezeta); 65 urtetik gorakoak: 1,20 euro (200 pezeta).
-Hamabostaldiko abonua, erroldatuentzat: 5-14 urte, 9 euro (1.497 pezeta); helduak: 13 euro (2.163 pezeta); 65 urtetik gorakoak: 3 euro (499 pezeta).
-Hamabostaldiko abonua, erroldatu gabeentzat: 5-14 urte, 12 euro (1.997 pezeta); helduak: 16 euro (2.662 pezeta); 65 urtetik gorakoak: 6 euro (998 pezeta).
-Hileko abonua, erroldatuentzat: 5-14 urte: 10 euro (1.664 pezeta); helduak: 16 euro (2.662 pezeta); 65 urtetik gorakoak: 5 euro (832 pezeta).
-Hileko abonua, erroldatu gabeentzat: 5-14 urte: 15 euro (2.496 pezeta); helduak: 21 euro (3.494 pezeta); 65 urtetik gorakoak: 8 euro (1.331 pezeta).
-Denboraldiko abonua, erroldatuentzat: 5-14 urte: 15 euro (2.496 pezeta); helduak: 33 euro (5.491 pezeta); 65 urtetik gorakoak: 6 euro (998 pezeta).
-Denboraldiko abonua, erroldatu gabeentzat: 5-14 urte: 18 euro (2.995 pezeta); helduak: 40 euro (6.655 pezeta); 65 urtetik gorakoak: 9 euro (1.497 pezeta).
b) Udalaren pilotalekua:
-Argiengatik: 6 euro (998 pezeta), ordu beteko fitxa.
-Dutxak erabiltzeagatik: 3 euro (499 pezeta), hamar minutuko fitxa.
9. Hilerriko jardueren eta hileta zerbitzuen tasak.
Tarifak:
a) Ehorzteko zerbitzuak: lur ematea: 60 euro (9.983 pezeta); atera eta eramateagatik: 90 euro (14.975 pezeta).
b) Mantentze lanak eta zerbitzu orokorrak (urteko kuota): nitxoa, 3 euro (499 pezeta); hilobi soila eta 3. mailako panteoia: 3 euro (499 pezeta); 2. mailako panteoia: 9 euro (1.497 pezeta); 1. mailako panteoia: 18 euro (2.995 pezeta).
10. Nekazarien prezioetan zer aldaketa den, horren arabera eguneratuko da herrilurretako alorren aprobetxamenduaren kanona, eta erakunde ofizial eskudunak zehaztuko du (27. artikulua). 2001ean aplikatutako kanonak hauek izan ziren:
-Lehorreko lurra, herritarren artean adjudikatua: 741 pezeta/erregua; lehorreko lurra, lehentasuna dutenei adjudikatua: 412 pezeta/erregua; behin-behineko ureztalurra: 3.082 pezeta/erregua; ureztalurrak, ureztatzeko ohiko sistema dutenak: 5.000 pezeta/erregua; ureztalur berriak, aspertsio sistema bidezkoak, 6.500 pezeta/erregua, uraren eta energiaren gastuak kanpo; Ganazo alderdiko mahastiak: 2.000 pezeta/erregua; etxeko baratzea: 2.500 pezeta/erregua; jubilatuak: 1.000 pezeta/erregua.
Legarra ateratzea: 0,90 euro/metro kubikoa (150 pezeta).
11. Ureztaketa Sindikatuak oro har finkatuko du herrilurretako ureztalurren ureztaketa kanona.
12. Aragoi Ibarreko Mankomunitateak ezarriko ditu hondakin solidoak biltzeko zerbitzuaren tasak.
13. Agiriak luzatu eta izapidatzeko tasak eta udal bulegoetako zerbitzuak eta jarduerak egiteko prezio publikoak:
1.-Eskabideak eta agiriak: fotokopiak konpultsatzea: 0,60 euro (100 pezeta).
2.-Ziurtagiriak: P.A.C. izenekoarendako udal bulegoetan luzatutako ziurtagiriak: 3 euro (499 pezeta) ziurtagiri bakoitza.
3.-Lizentziak, kontzesioak eta baimenak:
a) Hirigintzako espedienteak, partikularrek eskatuak: prentsako eta aldizkari ofizialeko iragarkien kostua gehi 60 euro (9.983 pezeta).
b) Establezimenduak irekitzearekin zerikusia duten jardueretarako lizentziak: 60 euro (9.983 pezeta) espediente bakoitza.
c) Iragarkiak, megafonia bidez: 1,80 euro (299 pezeta).
d) Lurzatien zedulak erdietsi eta luzatzea: 1,80 euro (299 pezeta).
4.-Prezio publikoak:
Fotokopiak: Din A4 tamainakoak: 0,10 euro (17 pezeta); Din A3 tamainakoak: 0,20 euro (33 pezeta), kopia.
Faxez igortzea: 1,80 euro (299 pezeta).
14. Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren pean ez diren ibilgailuak ibili edo arrastatzeko tasa:
-Motokultoreak: 6,60 euro (1.098 pezeta).
-Traktoreak, 20tik 50 HP-ra bitarte: 18 euro (2.995 pezeta).
-Traktoreak, 51tik 80 HP-ra bitarte: 24 euro (3.993 pezeta).
-Traktoreak, 80 HP-tik gora: 30 euro (4.992 pezeta).
-Uzta-makinak: 39 euro (6.489 pezeta).
-Atoiak: 1000 Kg baino gutxiagokoak: 3 euro (499 pezeta); 1.000 Kg eta 5.000 Kg bitartekoak: 4,50 euro (749 pezeta); 5.000 Kg-tik gorakoak: 6 euro (998 pezeta).
-Edozein nekazaritza-tresna matrikuladun: 3 euro (499 pezeta).
Karga-tasak, portzentajeak edo indizeak finkatzeko erabakiak inpugnatu ahalko dira Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen IX. tituluko II. kapituluan ezarri bezala.
Ordenantza fiskalen aldaketa jendaurrean egonen da, aipatu Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoa betetzeko.
Murillo el Fruton, bi mila eta bateko abenduaren hogeita batean. Alkate udalburua, Javier Gárriz Gabari.
Iragarkiaren kodea: A0113494