158. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 31

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R B I Z U

2002rako karga-tasak, prezio publikoak eta tasak

Arbizuko Udalak, 2001eko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, 2002. urterako honako zerga, tasa eta prezio publikoak ezartzea erabaki zuen:

-Hirilurraren gaineko kontribuzioaren ordainarazpena: 0,30.

-Landalurraren gaineko kontribuzioaren ordainarazpena: 0,70.

-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: % 3.

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1,20.

-Ur hornidura, etxean erabiltzeko: 0,25 euro, metro kubikoa.

-Ur hornidura, industrian erabiltzeko: 0,34 euro, metro kubikoa.

-Ur lotunerako lizentzia, etxerako: 228,39 euro.

-Ur lotunerako lizentzia, industriarako: 516,87 euro.

-Fotokopiagailua, faxa eta Udalaren makinak erabiltzeko tasak:

A4, alde bakarretik: 0,06 euro.

A4, bi aldeetatik: 0,09 euro.

A3, alde bakarretik: 0,15 euro.

A3, alde bakarretik, planoak: 0,60 euro.

Faxa, lehenengo orria: 1,20 euro; hurrengoak: 0,60 euro.

Traktorea erabiltzea: 30 euro orduko.

-Kirol instalazioak erabiltzeko tasak:

a) Pilotalekua eta igerileku estalia:

Hasierako sarrera (matrikula):

Haurrak, aita-amak abonatuak izanda: 0 pezeta.

Haurrak, aita edo ama abonatua izanda: 15 euro.

Haurrak (0-13 urte): 28 euro.

Gazteak (14-17 urte): 36 euro.

Helduak (18-65 urte): 85 euro.

65 urtetik gorakoak: 21 euro.

-Hileko tasak eta abonatuak:

Haurrak, aita-amak abonatuak izanda: 0 pezeta.

Haurrak, aita edo ama abonatua izanda: 3,25 euro.

Haurrak (0-13 urte): 6,50 euro.

Gazteak (14-17 urte): 8 euro.

Helduak (18-65 urte): 12,25 euro.

65 urtetik gorakoak: 6 euro.

-15 eguneko abonuak:

Haurrak (0-13 urte): 22 euro.

Gazteak (14-17 urte): 30 euro.

Helduak (18-65 urte): 40 euro.

65 urtetik gorakoak: 22 euro.

-Eguneko sarrera:

Haurrak (0-13 urte): 2,4 euro.

Gazteak (14-17 urte): 3,3 euro.

Helduak (18-65 urte): 4,5 euro.

65 urtetik gorakoak: 2,4 euro.

b) Jarduerak:

Ikastaroak (aerobic, yoga etab.): 46 euro.

Igeriketa: 20 euro.

Solariuma, saioa: 3 euro.

Solariumerako abonua: 24 euro.

-Herriko jabari publikoko lurzoru, hegalkin eta zorupearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezietako tasak:

1.1. Merkatu txikiak, metro lineal edo zatiki bakoitzeko:

Egunean: 2,55 euro. Denboraldi osoa: 180,30 euro.

1.2. Kaleko salmenta: ekaineko Sanjuanetan eta herrian antolaturiko gainerako festetan jarduera horrengatik ordaindu beharreko tasa 15,03 euro izanen da pertsona bakoitzeko, eta festen lehenbiziko egunetik bukatu arte.

Era berean, salmenta postu finkoak jartzeko baimenak enkantez besteko prozeduraz emanen balira tasa 60,10 eurokoa izanen litzateke saltokiak hartzen duen metro lineal bakoitzeko. Esleipena enkante bidez egiten bada zenbateko hori hasierako prezioa izanen da.

Aipatu prezio publikoez gain, fidantza pausatzeko eskatzen ahal da: 150,25 euro.

1.3. Karabana, atoi eta automobilak ez diren gainerako ibilgailuak, bereziki baimentzen direnean, tasa ordaintzeak baimena dagoela esan nahi ez badu ere.

Egun edo zatiki bakoitzeko: 1,50 euro.

1.4. Jarduera ez-ekonomikoetako bestelako erabilera edo aprobetxamenduak, edukiontziak, hesiturak eta jarduera ekonomikoa ez den okupazioa. Metro karratu edo zatiki bakoitzeko: 0,06 euro egunean.

1.5. Zorupearen aprobetxamendu bereziak:

Erregai-biltontziak. Biltontzi bakoitzeko urtean 1.202,02 euro.

Gas sareak. Gasa banatzeko sare orokorrak jarri eta aprobetxatzeko gutxieneko kuota: 4,81 euro urtean, metro lineal bakoitzeko.

-Eremu publikoan terraza eta mahaitxoak jartzeko tasak:

Mahaiak, aulkiak, mahaitxoak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko, urtean: 21,04 euro.

Erabaki honen aurka ondoko errekurtsoetako bat jar daiteke:

Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo,

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau jakinarazi eta hilabeteko epean.

Arbizun, bi mila eta bateko azaroaren hogeita hamarrean. Alkate udalburua, Francisco Javier Razkin Flores.

Iragarkiaren kodea: A0113493