158. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 31

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E R I N

2002. urterako zerga-tasen onespena

Leringo Udalak, 2001eko azaroaren 22an eginiko osoko bilkuran, hirilurraren eta landalurraren gaineko kontribuzioko zerga-tasak eta Ordenantzen eta onetsitako erabakien bidez araututako gainerako udal zerga, tasa, prezio, eta prezio publikoak onetsi ditu.

-Landalurraren gaineko kontribuzioa, % 0,833.

-Hirilurraren gaineko kontribuzioa, % 0,380.

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: indizea, % 1,25.

-Lurren balioaren igoeraren gaineko zerga: % 2,2ko portzentajea epe guzietarako.

Aurreko lerroaldean xedatutakoa ezartzetik sortzen den zerga oinarriari aplikatuko zaion karga tasa % 8 izanen da.

Onetsitako gainerako zerga-tasa eta prezioak dagozkien ordainarazpenetarako tarifetan agertzen dira.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta bidezko interesa dutenek aztertu eta, hala badagokio, egoki juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Epe hori iraganik, ez bada erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu, behin betikoz onetsitzat hartuko da.

Lerinen, bi mila eta bateko abenduaren zazpian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0113485