156. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INDUSTRIA ETA TEKNOLOGIA, MERKATARITZA, TURISMO ETA LAN DEPARTAMENTUA. Iragarkia.

Apirilaren 22ko 873/1977 Errege Dekretuaren laugarren artikuluan xedatutakoa betez eta bertan aurreikusitako ondorioetarako, aditzera ematen da, Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuan, 2001eko abenduaren 5eko 09:00etan, aurkeztu direla "Asociación de Jóvenes Empresarios de Navarra" ("A.J.E. Navarra") izeneko lanbide erakundearen estatutuak. Erakunde horren lurralde eremua Nafarroako Foru Komunitatea da eta dagokion lanbide eremuak hartzen ditu aipatu eginkizunetan jardun eta libreki eta beren borondatez elkartzea erabakitzen duten 40 urte bitarteko enpresaburuak.

Eraketa aktaren lehenbiziko bi sinatzaileak Fermín Elizalde Urmeneta jauna (Integración de Servicios Navarros, S.L.) eta Javier Iribarren Goñi jauna dira.

Hori guztia aditzera ematen da interesatuek jakin dezaten; zeinek honi buruz bidezko juzkatzen dutena alegatzen ahal baitute idatziz, honako hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta zortzi eguneko epean.

Iruñean, bi mila eta bateko abenduaren zazpian.-Lan Zerbitzuko zuzendaria, José María Andueza Azcona.

Iragarkiaren kodea: a0112880