156. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

HEZKUNTZA ETA KULTURA DEPARTAMENTUA. Jakinarazpen ediktua.

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatietan aurreikusiriko jakinarazpena ezin da egin. Horregatik, Lege horretako 59. artikuluko 4. idatz-zatian eta 61. artikuluan aurreikusirikoa betetzeko, eranskinean aipatzen direnei Ebazpen hau jakinarazten zaie:

"366/2001 FORU AGINDUA, urriaren 5ekoa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Moja Agustindar Errekoletoen Komentua (Iruñeko Errekoletoen plaza, 1. zk.), eta haren historiaren osagai diren ondasun higigarriak, interes kulturaleko ondasun deklaratzeko espedientea irekitzen duena.

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak txostena aurkeztu du, Moja Agustindar Errekoletoen Iruñeko Komentua, eta haren historiaren osagai diren ondasun higigarriak, interes kulturaleko ondasun deklaratzeko espedientea ireki dadin proposatzeko.

Horretarako ahalmena ematen didatenez Espainiako Ondare Historikoari buruzko ekainaren 25eko 16/1985 Legeak, lege hori hein batean garatzen duen urtarrilaren 10eko 111/1986 Errege Dekretuak (urtarrilaren 21eko 64/1994 Errege Dekretuaren bidez aldatuak) eta Interes Kulturaleko Ondasunen deklarazioa arautzen duen urriaren 3ko 217/1986 Foru Dekretuak (abenduaren 30eko 572/1991 Foru Dekretuaren bidez aldatuak).

AGINDU DUT:

1. Moja Agustindar Errekoletoen Komentua (Iruñeko Errekoletoen plaza, 1. zk.), eta haren historiaren osagai diren ondasun higigarriak, interes kulturaleko ondasun deklaratzeko espedientea irekitzea, erantsitako dokumentazioan adierazten diren mugei jarraikiz.

2. Espedientea tramitatzen jarraitzea indarrean dauden xedapenek ezarritako moduan.

3. Foru Agindu hau interesatuei eta Iruñeko Udalari jakinaraztea, eta ohartaraztea eten egin behar direla lurzatiketa, eraikitze eta eraispenerako udal lizentziak, bai eta jada emanik daudenen eraginak, hala ezartzen baitu ekainaren 25eko 16/1985 Legearen 16. artikuluak. Nolanahi ere, toki horretan berehalaxe egin behar bada lanen bat ezinbestean, beharrezkoa izanen da Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren baimena.

4. Foru Agindu honen berri ematea Kultura Ministerioko Arte Ederren Zuzendaritza Nagusiari atxikitako Interes Kulturaleko Ondasunen Erregistroari, aurretiaz idatzia gera dadin, bai eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Ondare Arkitektonikoaren Zerbitzuari.

5. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta jendaurrean egoteko 30 eguneko epea ematea, interesatuek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu ahal izateko.

Iruñean, bi mila eta bateko urriaren bostean.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña".

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hamaseian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

E R A N S K I N A

Aldave Elía, María Concepción. Errekoletak kalea, 6-AT (Iruña).

Alemán Equiza, Ana. Errekoletak kalea, 18-3. (Iruña).

Andueza Azcárate, Luis Miguel. Errekoletak kalea, 16-AT. D (Iruña).

Armendáriz Urbiola, Olinda. Errekoletak kalea, 16-2. C (Iruña).

Ciprián Ezpeleta, María Coro. Errekoletak kalea, 8-3. A (Iruña).

Corera Alecha, Patricia. Errekoletak kalea, 8-5. D (Iruña).

De Zarauz Sagüés, María Luisa. Errekoletak kalea, 16-1. I (Iruña).

Elvira Eguía, Sagrario. San Lorentzo kalea, 3-ST (Iruña).

Gamboa Andueza, María José. Errekoletak kalea, 8-1. A (Iruña).

García-Mateo Unzué, Francisco Javier. Errekoletak kalea, 16-1. C (Iruña).

Gómez Elvira, Sagrario. San Lorentzo kalea, 3-ST (Iruña).

Iriarte Elía haurrideak. Errekoletak kalea, 16-At. 1. (Iruña).

Martínez Amezketa, Izaskun. Errekoletak kalea, 8-3. E (Iruña).

Martínez, Joseba Koldo. Errekoletak kalea, 8-5. B (Iruña).

Mínguez Mínguez, María José. Errekoletak kalea, 8-2. A (Iruña).

Peña Baigorri, Francisco Jesús Errekoletak kalea, 16-1. D (Iruña).

Peña Baigorri, Ricardo. Errekoletak kalea, 16-2. D (Iruña).

Perera Torrado, Antonio. San Lorentzo kalea, 3-2. (Iruña).

Pérez Aristu, Pedro Ignacio. Errekoletak kalea, 8-3. E (Iruña).

Pérez Izquierdo haurrideak. Errekoletak kalea, 8-1. C (Iruña).

Rastrollo Vázquez, Eri. Errekoletak kalea, 8-2.E (Iruña).

Torrado González, María. San Lorentzo kalea, 3-2. (Iruña).

Unzué Saralegui, Ruperto. Errekoletak kalea, 18-behea (Iruña).

Iragarkiaren kodea: A0112152