156. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U R T Z U N

Ordenantza fiskalen behin betiko onespena

2001eko 128. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, urriaren 22an, ondotik agertzen diren ordenantza fiskalen hasierako onespenari buruzko iragarkia eman zen argitara.

Jendaurreko epea iraganik eta epe horretan erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu ez denez, behin betikoz onetsita gelditu dira, hala ezartzen baitu Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluak. Ondotik ematen dira testu osoak.

Irurtzunen, bi mila eta bateko azaroaren hogeita bederatzian. Alkatea, Eduardo Murugarren Francés.

ORDENANTZA FISKALA, LIZENTZIAK EMATEKO ETA HIRIGINTZAKO BERTZE JARDUKETETARAKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Martxoaren 3ko 4/1999 Foru Legeak aldatu duen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 12. artikuluan agertzen den baimenaren babesean ezarri da ordainarazpen hau.

Zergagaia

2. art. Zergagaia hirigintza jarduketei dagozkien zerbitzu tekniko eta administratiboak ematean datza, etxegintzari eta lurzoruaren erabilerari buruzko egintzak indarra duten hirigintza eta eraikuntza arauei egokitu ahal izateko.

3. art. Tasa hauei loturiko udal ekintza hirigintzako jarduketa hauetan gauzatzen da:

-Partikularrek aurkeztutako antolamendurako plan partzial edo bereziak eta horien aldaketak, xehetasun azterlanak, aurrerapen azterlanak, antolamendurako planen aurreproiektuak eta birzatiketak izapidatzea.

-Partikularrek aurkeztutako urbanizazio proiektuak izapidatzea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/94 Foru Legearen 221. artikuluan zehaztutakoak.

Zergak ordaindu beharra

4. art. 1. Orokorrean, zergak ordaindu beharra lizentzia ematen den unean hasten da. Uko egiten bazaio, ordaindu beharra lizentzia eskatzen den unean hasten da.

2. Plan partzialak edo bereziak eta horien aldaketak, xehetasun azterlanak, birzatiketak eta urbanizazio proiektuak izapidatzerakoan, haiek ebatzi edo behin betikoz onesten diren unean sortuko da zerga ordaindu beharra.

Subjektu pasiboa

5. art. Tasa hauek ordaintzera beharturik daude pertsona natural edo juridikoak, herentzia banatugabeak, ondasun komunitateak eta gainerako entitateak, Tributuei buruzko Lege Orokorraren 33. artikuluan aipatzen direnak, betiere zerbitzuak eta lizentziak eskatu edo eragiten baldin badituzte edota haien onuradunak badira.

Tarifak eta karga tasak

6. art. Aplikatu beharreko tarifa, tasa eta karga- oinarriak Ordenantza honen eranskinean azaltzen direnak dira.

Lizentzien izapidaketa eta horien ondorioak

7. art. Hirigintza arloan jarduteko edozein eskabide Hirigintzako prozeduraren ordenantzan eta aplikagarri diren bertzelako araudian ezarritako moduan bete beharko da.

8. art. Lizentzien iraungipenaren inguruko orotan Hirigintzako prozeduraren ordenantzan xedatutakoari jarraituko zaio.

9. art. Lizentziaren titularrek eskatutako obrak egiteari utzi ahalko diote beren ukoa idazkiz Udalean aurkeztuta, aipatu lizentziak indarra galdurik ez badu behinik behin. Udalak lizentzia emateko erabakia hartu baino lehen egiten bada uko eta obrak hasi gabe badaude, lizentzia emandakoan egokitzen den tasak baino % 20 gutxiago ordaindu beharko da. Lizentzia eman eta gero egiten bada uko, tasak % 30 baino ez dira gutxituko, lizentzia borondatezko aldian baldin badago, eta % 20, berriz, derrigorrezko aldian badago.

Kudeaketa arauak

10. art. Planeamendurako espedienteak eta lizentziak izapidatzeko ardura duten egoitzatik, udal teknikariek adostasun txostena eman eta gero, zergak likidatuko dituen bulegora igorriko dira espedienteak. Bulego horrek likidazioari ekinen dio eta bertan subjektu pasiboaren izen-deiturak, tasaren kontzeptua, tarifa eta zenbatekoa zehaztuko ditu.

11. art. Urbanizazio proiektuak izapidatzeko, proiektua onesterakoan likidatuko dira tasak.

12. art. Lizentziak emateko tasak likidatuko dira behin- behinekoz obraren aurrekontuaren kostu osoaren arabera.

Obra bukatu edo behin-behinekoz hartu eta hurrengo hilabetean, hori eman dela ziurtatzen duen aitorpena aurkeztuko da, obraren zuzendariak luzatu ziurtagiriarekin batera, bideragarria denean, behar den lanbide elkargoak oniritzitakoa, obren kostu osoa ziurtatuko duena.

Aipatu kostua nola eman den udal teknikariek frogatuko dute eta errealitateari ez zaiola egokitzen ikusten badute hala egokitzen saiatuko dira. Behin betiko likidazioa eginen da eta onesteko aurkeztu.

Partikularraren aldekorik gertatuko balitz, itzuliko litzaioke; Udalaren aldekoa bada, berriz, hura ordaintzeko hilabeteko epea emanen zaio. Ordaintzen ez badu premiamendu bidez kobratuko da, bertzerik gabe.

13. art. Ezarpen oinarrian altzariak eta obra proiektuan funtsezkoak ez diren gaiak ez dira sartuko.

Ordenantza honen eranskinean jarritakoaz gain, tasaren ezarpen oinarriaren zatitzat hartuko da barne urbanizazioaren proiektuaren zenbatekoa. Horretarako interesatuek barne urbanizazioaren proiektuaren zenbatekoa aurkeztu beharko dute, aurrekontua eguneratua duela.

14. art. Tasen likidazioa onetsi eta gero, interesatuari emanen zaio horren berri, erregelamenduzko epean tasak ordain ditzan.

Arau-hausteak eta zehapenak

15. art. Arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan, Ordenantza Fiskal Orokorrean xedatutakoari jarraikiko zaio.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza fiskal honek, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz behin betikoz onetsitakoan, indarra hartu eta erabateko eragin juridikoa sortuko du bere testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denean, 2002ko urtarrilaren 1etik aitzina.

Bigarrena.-Ordenantza hau aldatzeko, onesteko bete ziren izapide berdinak bete beharko dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen IX. tituluko lehen kapituluko hirugarren atalean xedatutakoari jarraikiz.

Hirugarrena.-Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, aplikagarri izanen dira Ordenantza Fiskal Orokorra, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea eta udal erabakiak baino goragoko xedapen guztiak, araututako arloei aplikatzeko modukoak diren heinean.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Antolamendurako plan partzial edo berezien eta xehetasun azterlanen izapidaketa

Espedienteak izapidatu eta ebazteko tasak plan bakoitzean hartutako lurzoruaren azaleraren arabera likidatuko dira, 0,13 euro metro karratuko hain zuzen ere.

II. epigrafea.-Plan partzial edo berezien aldaketak eta xehetasun azterlanak izapidatzea

Aplikatzeko tarifak I. epigrafekoen % 50 izanen dira.

III. epigrafea.-Birzatiketak izapidatzea.

III-A) Birzatiketa espedienteak izapidatu eta ebazteko tasak guztira erabiltzen den azalera edo bolumen eraikigarriaren arabera likidatuko dira, tarifa hauei jarraikiz:

-Esleipenaren ondorioz sortzen den lurzatiaren metro karratuko: 0,32 euro.

III-B) Birzatiketak aldatzeko izapidaketa:

Tarifak, III-A epigrafean ezarritakoen % 50 izanen dira.

IV. epigrafea.-Eskatzaileak egindako urbanizazio proiektuak izapidatzea

Tasak proiektuaren kostuaren arabera likidatuko dira eta karga tasa exekuzio materialaren aurrekontuaren % 2 izanen da.

V. epigrafea.-Lurzatiketa edo banaketa lizentziak

Lurzatiketa edo banaketa lizentzia bakoitza izapidatu eta ebazteko tasak banatzen den hiri azalera osoaren arabera likidatuko dira: 0,16 euro metro karratuko.

ORDENANTZA FISKALA, JARDUERA SAILKATUETAN ETA KALTEGABEKOETAN ARITZEKO ETA JARDUERA ESKUALDATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluaren 7. atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 12. artikuluan agertzen den baimenaren babesean ezarri da ordainarazpen hau.

Ordainarazpenaren xedea

2. art. Ordainarazpenaren xede dira hurrengo kasuetan ematen diren lizentziak:

a) Jarduera berritik paratzea lokal batean.

b) Jarduera lokal batetik bertzera aldatzea.

c) Jardueran aldaketak egitea, haren izena, jabea eta egoitza aldatu gabe ere.

d) Jarduera handitzea, eta hori gertatutzat emanen da jarduera sailkatuen gaineko kontribuzioa handitzen den aldiro, non ez den araudi fiskalaren aldaketak sortua.

e) Eskualdaketak eta titular aldaketak, bertan garatzen den jarduera aldatu edo handitu gabe.

f) Lizentzia berrikustea, titularraren jarduketek edo Administrazioak bultzaturik.

g) Jarduera lizentzia.

Zergagaia

3. art. Zergagaia establezimenduak ireki, eskuz aldatu edo titularra aldatzeko lizentziak eman aurretik eskuratu beharreko zerbitzu tekniko eta administratiboen ondorioa da, nahitaez eduki behar baitituzte ingurugiroaren kontrolerako edo jarduera kaltegabeetarako jarduera sailkatuen titularrek.

Zerga ordaindu beharra

4. art. Zergak ordaintzeko betebeharra sortzen da:

a) Aginduzko lizentzia ematen den unean berean.

b) Ordenantza honen 2. artikuluan ezarritako inguruabarren bat gertatzen denean.

Subjektu pasiboa

5. art. Pertsona natural edo juridikoak daude beharturik ordenantza honetan ezarritako tasak ordaintzera, lizentzia ematen bazaie jarduera batean aritzeko, eskualdaketa egiten bazaie edo titulartasuna ematen.

Tarifak

6. art. Aplikatuko diren tarifak ordenantza honen eranskinean agertzen dira.

7. art. Interesatuak eskatutako lizentziari espreski uko egiten badio, tasa % 80 murriztuko da.

Kudeaketa arauak

8. art. Establezimendua irekitzeko lizentzia erdiesteko interesa duenak behar den eskabidea aurkeztuko du Irurtzungo Udaletxean, lokalean egin beharreko jarduera(k) eta tokia zehazten dituela, udal ordenantzetan eskatutako dokumentazioarekin batera.

9. art. Lizentzia eman eta tasaren likidazioa onetsi dela, interesatuak ordaindu egin beharko du, jakinarazpena jasotzen duenetik aitzina borondatezko kobrantza aldiaren barrenean, bertzelakoan, inolako gaztigurik gabe, premiamendu bidez kobratuko bailitzateke.

10. art. Emandako lizentziek balioa galduko dute dagokien ordenantzan ezarritako epe eta arauen arabera, eta hori gertatuz gero, jardueran aritu nahi duten interesatuek lizentzia berria eskatu beharko dute eta tasa oso-osorik berriz ordaindu.

11. art. Titulartasuna aldatu edo eskualdaketa gertatzen denean, lizentziaren titular berriak Udalari jakinaraziko dio egiaztagiriak aurkeztuz.

Arau-hausteak

12. art. Arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan, Ordenantza Fiskal Orokorrean xedatutakoari jarraikiko zaio.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza fiskal honek, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz behin betikoz onetsitakoan, indarra hartu eta erabateko eragin juridikoa sortuko du bere testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denean, 2002ko urtarrilaren 1etik aitzina.

Bigarrena.-Ordenantza hau aldatzeko, onesteko bete ziren izapide berdinak bete beharko dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen IX. tituluko lehen kapituluko hirugarren atalean xedatutakoari jarraikiz.

Hirugarrena.-Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, aplikagarri izanen dira Ordenantza Fiskal Orokorra, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea eta udal erabakiak baino goragoko xedapen guztiak, araututako arloei aplikatzeko modukoak diren heinean.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Establezimendua berritik paratu, negozioa eskualdatu edo hartan aldaketak egitea

-Azaleraren lehenbiziko 50 metro karratuak: metro karratu bakoitzeko 3,09 euro.

-51tik 100 metro karratura bitarte: 2,91 euro.

-101etik 400 metro karratura bitarte: 2,38 euro.

-401etik 1.000 metro karratura bitarte: 2,22 euro.

-1.000tik goiti: 1,78 euro.

II. epigrafea.-Jarduera handitu, negozioa eskuz aldatu, izena edo elkartearen egoitza aldatu eta titularra aldatzea.

-I. epigrafean ezarritako tarifen % 50 aplikatuko da.

ORDENANTZA FISKALA, ERABILERA PUBLIKOKO LURRETAN ZANGAK IREKITZEKO ETA EREMU PUBLIKOAN ZORUA EDO ESPALOIAK NOLA EDO HALA MUGITZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Kontzeptua

1. artikulua. Martxoaren 3ko 4/199 Foru Legeak aldatu duen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, honako ordenantza honetan ezarri dira baimendutako denboran egindako aprobetxamendu bereziaren tasak. Aprobetxamendu berezi hori dagokie erabilera publikoko lurretan zangak ireki eta eremu publikoan zorua edo espaloiak nola edo hala mugituz eta horien ondorioz egindako udal jarduerei.

2. art. Tasa hau ordaintzea ez da eskatuko ondoko kasu hauetan:

1. Jabetza eta erabilera pribatuko lurretan zangak ireki eta zoladura mugitzea, nahiz eta obra lizentzia eskatu beharra dagoen eta era berean obra den aldetik dagokion tasa ordaindu.

2. Partikularrek irekitako zangak, Lurzoruari buruzko Legearen arabera onetsitako urbanizazio proiektuan jasota daudenean, obra lizentziagatiko tasa soilik sortuko dutelarik.

3. Zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek egindako aaprobetxamenduak, zeinekin aprobetxamendu guztien ordainketa ituntzen den; horrela bada, aipatu enpresen aaprobetxamenduak zehazki arautzen dituen arauak eta aplikagarri diren udal erabakiek gobernatuko dute.

Noiz ordaindu behar

3. art. Tasa hauek ordaindu beharra sortzen da zangak irekitzeko baimena eman, lizentzia eman edo zoladura edo espaloiak nola edo hala mugitu eta behar den baimena izan gabe aprobetxamendua egiten hasten denean.

Ordaintzera beharturik daudenak

4. art. Baimena hartzen duen pertsona natural edo juridikoa dago ordaintzera beharturik. Aaprobetxamenduak aginduzko baimenik gabe egin badira, haien onuradun direnak eta haiek egiten dituztenak solidarioki ordaintzera beharturik daude.

Oinarria, tasa eta tarifak

5. art. Karga oinarritzat hartuko da egin beharreko aprobetxamendua burutu ahal izateko mugitu edo ireki beharreko Udal erabilera publikoko zoladura, galtzada, espaloi edo ondasunen azalera.

Zangak irekitzen direnean, jabari publikoaren aprobetxamenduagatik ordaindu behar den tasaz gain, ordaintzeko obligazioa dutenek ordaindu beharko dute lanaren ondorioz eremu publikoan eragiten den kalteari dagokion zenbatekoa, tarifen eranskinean agertzen denaren arabera. t12 Ondasunak eta instalazioak birreraiki, birrezarri edo konpontzea

6. art. Ordaintzeko obligazioa duenak aprobetxamendua egin den tokietako ondasun eta instalazioak berreraiki, berrezarri eta konpondu beharko ditu.

7. art. Kalte konponezinak egiten badira, interesatuak ordaindu beharko ditu. Udal teknikariek zehaztuko dute kalte-ordainaren zenbatekoa, desegindako gaiek balio dutenaren edo kaltetutakoaren baliogaleraren arabera, aplikagarri den legeriari jarraikiz.

8 art. Aurreko artikuluetan ezarritakoari dagokionez, ordaintzeko obligazioa duenak gordailu bat egin beharko du, lehenik eta behin, zanga behar bezala betetzeko erabiliko dena eta, behar izanez gero, zoladura emateko, eta pasabideen kasuan, hurrengo batean berreraikitzeko, hala nola konponezinak gerta daitezkeen kalteak ordaintzeko.

Gordailu hori indarra duen araudiak edo lizentzia jasotzeko baldintzak ez betetzeagatik paratu litezkeeen zehapenak ordaintzeko erabiltzen ahalko da. Gordailua berreskuratu ahal izateko adostasun txostena beharko da, indarra duen araudiak eta lizentzia hartzeko baldintzak hertsiki bete ete lurzorua behar bezala konpondu dela egiaztatzen duena.

9. art. 1. Pasabideak egiterakoan gordailuak eratu, handitu eta itzultzeko gaietan, Eremu publikoetako espaloietan eta erreserbatutako lekuetan barna ibilgailuak pasatzeko lizentzia arautzen duten arauek xedatutakoari jarraituko zaio

2. Arau honen xede diren aprobetxamenduetan, aipatu gordailu horien zenbatekoak aprobetxamendurako baimendutako azaleraren arabera zehaztuko dira, betiere tarifen eranskinean agertzen denari jarraikiz.

Kudeaketa arauak

10. art. Edozein arrazoi dela medio, zangak ireki edo zoladura edo espaloiak nola edo hala mugitu nahi dituen pertsona natural edo juridikoak, behar den baimena eskatuko dio Udalari, eta horretarako eskatutako baldintzak bete beharko ditu.

11. art. Behar diren prezio publikoak lizentziak ematearekin ordaindu beharko dira. Pasabideak egiten direnean, lizentziaren eraginkortasuna lotua geldituko da espaloian barna pasatzeko baimenari.

12. art. Baimenak indarra galduko du hura eman eta sei hilabetetan ez badira obrak hasi edo ezarri epean ez badira bukatu.

13. art. Lizentzia eskatu dutenek, behin lizentzia emanik eta iraungipen epea bukatu baino lehenago, obra egiteari uko egiten ahal diote. Idatziz egin beharko dute eskaera eta obrak hasi ez badira bakarrik onartuko da. Kasu horretan prezio publikoaren % 90 itzuliko da; ez bada ordaindu, haren % 10 gehi premiamenduko errekargua eskatuko dira borondatezko epean, eta prezio publikoaren % 20 eskatuko da zorra derrigorrezko dirubilketarako epean baldin bada.

Arau-hausteak eta zehapenak

14. art. Arau-haustetzat hartuko da baimendu baino azalera edo luzera handiagoko aprobetxamendua egitea eta obrak egiteko emandako denbora baino gehiago luzatzea.

Halaber, arau-haustetzat hartuko da behar den lizentziarik gabe aprobetxamendua edo obrak hastea.

15. art. Bertzelako arau-hausteei dagokienean eta zehapenekin ikusteko duten afera orotan, Ordenantza Fiskal Orokorrak xedatutakoari jarraituko zaio.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, ordenantza fiskal orokorra eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aplikatuko dira.

Bigarrena.-Ordenantza honek indarra hartu eta erabateko eragin juridikoa sortuko du bere testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denean, eta Estatuko edo Foru Komunitateko administrazioek toki entitateei haien egitate edo erabakiak deuseztatzeko errekerimendu egiteko ahalmena erabiltzeko ezarrita dagoen epea iragaten denean, 2002ko urtarrilaren 1etik aitzina.

TARIFEN ERANSKINA

Arau honetan aplikatuko diren tarifak hauek dira:

I. epigrafea.-Zangak irekitzea

I.1. Zangaren zabalera metro lineala baino ttikiagokoa bada, metro luze bakoitzeko ordaindu beharko da: 13 euro.

I.2. Zangaren zabalera metro linealekoa edo handiagoa bada, metro luze bakoitzeko ordaindu beharko da: 14,31 euro.

I.3. Zanga bat irekitzeko beharrezkoa bada ibilgailuei pasabidea galaraztea, bai osorik bai norabide bat edota gune zabal samarra ixten denean, aurreko epigrafeetako tarifak % 20 igoko dira.

II. epigrafea: Ibilgailuen pasabideak, karga-ahoak,

aireztapenak, lukanak, kalapatxak egin edo deuseztea eta zoladura edo espaloiak nola edo hala mugitzea:

-Metro lineal bakoitzeko, alderik handienean: 13 euro.

Fidantzak, zangak irekitzeagatik

Zangak irekitzeagatik 32,5 euroko fidantza utzi beharko da metro lineal bakoitzeko.

ORDENANTZA FISKALA, EREMU PUBLIKOKO ETA HERRILURRETAKO LURZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEAREN APROBETXAMENDU BEREZIETAKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

1. artikulua. Ordenantza hau hurrengo artikulu hauetan xedatutakoaren babesean ezarri da: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 122. artikulua; Nafarroako Entitateen Ondasunei buruz urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduko 93. eta ondoko artikuluak; eta martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legeak aldatu duen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 28. eta ondoko artikuluak.

2. art. Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupean ondoko aprobetxamendu berezi edo erabilera pribatiboetarik edozein egitea da zergagaia:

1. Erabilera publikoko lurren zorupea okupatzea.

2. Erabilera publikoko lurrak salgai, material edo gisako muntaduren bidez okupatzea.

3. Soto edo sotoarteei argia, aireztapena, pertsonen sarbidea edo gaien sarrera eman ahal izateko eremu publikoko zoladura edo espaloietan kokatutako lukana, arnasbide, ate, karga-aho edo gisako elementuak, baita argi-sare publikotik egindako hartunea ere.

4. Eremu publikoaren gainean edo fatxadaren lerrotik ateratzen diren markesina, olana edo gisako instalazioak, eraikinaren berezko egituraren elementuak ez direnean.

5. Eremu publikoaren gainean edo haren hegalkinean kokatuta dauden burdina-barra, aldamio eta gisakoak, kableak, horma-besoak, lotura, banaketa edo erregistrorako kaxak, baskulak, salmenta automatikorako tresnak eta gisakoak.

6. Irabazteko xedearekin mahaiak eta kadirak paratuz erabilera publikoko lurrak okupatzea.

7. Eremu publikoan kioskoak paratzea.

8. Erabilera publikoko lurretan kokatutako postu, barraka, saltoki, ikuskizun eta jolaskizunak, kalez kaleko industriak eta zinema filmaketa.

9. Erakusleiho eta beirarasak.

3. art. Ondoko hauek daude beharturik ordenantza honetan ezarritako tasak ordaintzera:

a) Udal lizentzien edo kontzesioen titularrak eta aprobetxamenduaren mozkinak jasotzen dituzten pertsona natural edo juridikoak.

b) Lizentziarik edo kontzesiorik gabe, ordenantza honen xede diren aaprobetxamenduak egiten dituztenak.

c) Aprobetxamenduaz gehiago baliatu gabe toki entitatean haren baja aurkezten ez dutenak.

d) Eremu publikoan ezartzen diren edukiontzien kasuan, lizentziaren titularrak edo aprobetxamenduaz baliatzen direnak. Zergadunaren ordezkotzat edukiontzien jabeak eta etxegileak hartuko dira.

4. art. Ordenantza honetako tasaren zenbatekoa finkatzeko, aprobetxamenduaren iraupena eta ordenantza honetako xede diren aprobetxamendu bereziek okupatutako eremu publikoaren azalera hartuko dira kontuan, eranskinean xedatzen denari jarraikiz.

5. art. Toki mailako zerbitzu publikoak ematen dituzten enpresak salbuetsirik egonen dira tasen ordainarazpenetik.

6. art. 1. Erabilera pribatiboak edo aprobetxamendu bereziak udal ondasun edo instalazioen suntsiketa edo narriadura ekartzen badute, onuraduna aipatu horiek berreraiki edo konpontzeko gastuen kostu osoa ordaintzera beharturik dago, dagokion prezio publikoa ordaindu beharra ukatu gabe, baita aurretik zenbateko hori gordailutako uztera ere.

2. Kalteak konponezinak badira, desegindako gaiek zenbat balio duten edo kaltetutakoen baliogalera norainokoa den, horrenbeste emanen zaio ordainetan Udalari.

Toki entitateak ez ditu inolaz ere barkatuko artikulu honek aipatzen dituen kalte-ordainak eta diru itzulerak.

7. art. Tasa ordaindu beharra aprobetxamendua onartzen denean sortzen da, edo aprobetxamendua hasten denetik, baimenik gabe hasi bada.

8. art. Udalak behar den lizentziarik edo kontzesiorik eman gabe aprobetxamendua hasten bada, behar den tasa pagatzeak ez ditu egindako aaprobetxamenduak legeztatuko eta, beraz, kalte-ordainik eman gabe instalazioak kentzeko agindu daiteke.

9. art. 1. Ordenantza honetan araututako tasei lotutako aaprobetxamenduak behar den errolda edo zentsua izanen dute ohikoak eta etengabeak badira.

2. Erabilera publikoko lurrak, irabazi asmoz, mahai eta kadirekin okupatzeari dagokionez, toki entitateak baimena bere osotasunean balio gabe utzi edo aldi baterako ken dezake arrazoi bidezko, obra, konponketa, etabarrik badago, eta kobratutako tasaren zati proportzionala itzultzera behartuta dago.

10. art. 1. Iruzurtzat hartuko da behar den lizentziarik gabe aprobetxamendua edo erabilera hastea.

2. Bertzelako arau-hausteei dagokienez eta zehapenekin ikusteko duten afera orotan, Ordenantza fiskal orokorrak xedatutakoari jarraituko zaio. Toki entitateak, agindu bidez, lizentzia edo baimenik gabeko muntadurak eremu publikotik ken ditzake udal biltegietara eramateko, eta muntadura hori desmuntatu, garraiatu, biltegira eraman eta egin behar den beste edozergatik sortutako gastuak jabearen kargu geldituko dira.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, ordenantza fiskal orokorra eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aplikatuko dira.

Bigarrena.-Ordenantza honek indarra hartu eta erabateko eragin juridikoa sortuko du bere testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denean, eta Estatuko edo Foru Komunitateko administrazioek toki entitateei haien egitate edo erabakiak deuseztatzeko errekerimendu egiteko ahalmena erabiltzeko ezarrita dagoen epea iragaten denean, 2002ko urtarrilaren 1etik aitzina.

ZENBATEKOEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Zoruaren aprobetxamendu bereziak.

I.1. Mahaiak, kadirak, mahaitxoak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko: 26 euro (urtean).

1.2. Bestelako aaprobetxamenduak

a) Jarduera ekonomikoak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko:

-Egunean: 0,33 euro.

-Hilabetean: 6,5 euro.

-Urtean: 65,01 euro.

b) Edukiontziak eta jarduera ekonomikoa ez den beste edozein okupazio, metro edo zatiki bakoitzeko:

-Egunean: 0,13 euro.

-Hilabetean: 3,25 euro.

-Urtean: 32,5 euro.

I.3. Aldamioak: aurreko epigrafean (1.2.b atalean) aipaturiko zenbatekoen % 50.

Urbanizazioa egiten ari den eremuetan, zenbateko horiek % 75 txikituko dira.

I.4. Karabana, atoi eta automobilak ez diren gainerako ibilgailuak, espreski baimentzen direnean, tasa ordaintzeak baimena dagoela erran nahi ez duelarik. Egun edo zatiki bakoitzeko: 0,97 euro.

IV. epigrafea.-Guttieneko eskubideak.

Aitzineko epigrafeengatik likidatu beharreko zenbatekoak ondotik zehazten diren guttieneko diru-kopuru hauetara ailegatzen ez badira, ondotik aipatzen direnak ordainduko dira:

-Aldamioak: 32,5 euro.

-Hesiak 32,5 euro.

-Bertzelako aaprobetxamenduak 32,5 euro.

ORDENANTZA FISKALA, HILERRIKO ZERBITZUAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 12. artikuluan agertzen den baimenaren babesean ezarri da ordainarazpen hau.

Zergagaia

2. art. Zergagaia Irurtzungo hilerriko ondoko zerbitzuek osatzen dute: horma-hobiak eta hilobietarako lurrak; horma- hobiak eta panteoietarako lurrak alokatu nahiz lagatzea; gorpuzkiak lurperatu eta hobitik ateratzea eta Irurtzungo hilerrian egiten diren gainerako hileta zerbitzuak.

Zergaren sortzapena

3. art. Zerga ordaindu beharra sortzen da zerbitzua egiten denean edo horma-hobiak edo panteoietarako lurrak alokatu nahiz lagatzen direnean.

Subjektu pasiboa

4. art. Tasa ordaintzeari begira, subjektu pasiboak dira beren familiako edo hurbileko batendako Irurtzungo hilerrian zerbitzua egiteko eskatzen dutenak.

Tarifak

Lurperatzeak

a) Lurrean: 66,88 euro.

b) Horma-hobian. 20 euro.

Panteoiak

Panteoiak eraikitzeko lurrak lagatzea:

-Lurraren metro karratu bakoitzeko: 142,51 euro.

-Horma-hobiak eta hilobiak.

a) Horma-hobiak:

1.-Betirako lagapenak: 493,79 euro.

2.-Hamar urteko lagapenak, luzatzeko aukera barne:

-Hamar urteko lagapenak: 178,77 euro.

-Hamar urteko luzapena: 178,77 euro.

b) Lurreko hilobiak:

-Hamar urteko lagapenak: 142,51 euro.

-Hamar urteko luzapena: 142,51 euro.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza fiskal honek, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 324. artikuluan ezarritakoari jarraikiz behin betikoz onetsitakoan, indarra hartu eta erabateko eragin juridikoa sortuko du bere testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denean, 2002ko urtarrilaren 1etik aitzina.

Bigarrena.-Ordenantza hau aldatzeko, onesteko bete ziren izapide berdinak bete beharko dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen IX. tituluko lehen kapituluko hirugarren atalean xedatutakoari jarraikiz.

Hirugarrena.-Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, aplikagarri izanen dira Ordenantza Fiskal Orokorra, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea eta udal erabakiak baino goragoko xedapen guztiak, araututako arloei aplikatzeko modukoak diren heinean.

ORDENANTZA FISKALA, UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

1. artikulua. Ordenantza honen tasa martxoaren 2ko 5/1999 Foru Legeak aldatu duen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babesean ezarri da.

2. art. Igerilekuen eta gainerako kirol instalazioak erabiltzen dituzten pertsona naturalak daude behartuak zerga hauek ordaintzera.

3. art. Kirol instalazioen barrutira sartzean sortzen da tasa ordaindu beharra.

4. art. Ordainarazpen honen oinarritzat hartuko dira pertsona naturalak edo zerbitzuen onuradun diren pertsona juridikoentzat gordetako plazak.

5. art. Udalaren kirol instalazioetan ondoko tarifak aplikatuko dira:

Tarifa

a) Igerilekuak eta instalazio osagarriak:

-14 urte bitarte, urteko kuota: 24,69 euro.

-14 urtetik 18 urte bitarte, urteko kuota: 30,63 euro.

-18 urtetik gora, urteko kuota: 40,63 euro.

-Sarrera, 14 urte bitarte: 1,9 euro (astegun eta jaiegunetan).

-Sarrera, 14 urtetik gora: 2,8 euro (astegun eta jaiegunetan).

-Abonua, 14 urte bitartekoendako, 15 egunetakoa: 13,75 euro.

-Abonua, 14 urtetik gorakoendako, 15 egunetakoa: 21 euro.

b) Kiroldegia:

-Tarifa bakarra: 13,3 euro/ordua argiarekin eta 10 euro argirik gabe.

c) Pilotaleku estalia:

-Tarifa bakarra: 6,25 euro/ordua 17 argirekin.

-Tarifa bakarra: 3,15 euro/ordua argirik gabe.

d) Eskolako lokal eta instalazioak:

-Ikasgela erabiltzeko tarifa: 3,2 euro/ordua.

-Jangela erabiltzeko tarifa: 7,9 euro/ordua.

Irabazi asmorik gabeko kultur ekintzak badira, tarifa izanen da 2,15 eurokoa ikasgelako eta eguneko. Ikasgela astean 5 egunetan erabiltzen bada, ehuneko 20ko murrizketa eginen da; 15 egunez erabiltzen bada, murrizketa ehuneko 30ekoa izanen da; 30 egunez erabiltzen bada, ehuneko 50koa izanen da eta, azkenik, urte osoan erabiltzen bada, ehuneko 60koa.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, ordenantza fiskal orokorra eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aplikatuko dira.

Bigarrena.-Ordenantza honek indarra hartu eta erabateko eragin juridikoa sortuko du bere testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denean, eta Estatuko edo Foru Komunitateko administrazioek toki entitateei haien egitate edo erabakiak deuseztatzeko errekerimendu egiteko ahalmena erabiltzeko ezarrita dagoen epea iragaten denean, 2002ko urtarrilaren 1etik aitzina.

ORDENANTZA FISKALA, KULTUR ETXEKO AUDITORIOAN EGITEN DIREN KULTUR JARDUERETAN PARTE HARTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza honen tasa martxoaren 2ko 5/1999 Foru Legeak aldatu duen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babesean ezarri da.

2. art. Edozein antzezpen, saio edo emanaldi ikusteko Kultur Etxeko auditoriora sartzen direnek ordaindu beharko dituzte tasa hauek.

3. art. Ordaintzeko beharra sortzen da instalazio horietara sartzeko txartela eskuratzen den unean berean.

Udalak, salbuespen moduan eta zenbait jardueren interes kulturalari begira, doako sarrerak ezar ditzake, eta era berean, badu eskubidea prezio bereziak ezartzeko.

4. art. Prezio bakarra ezarri da, hau da, 1,3 euro laguneko.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, ordenantza fiskal orokorra eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aplikatuko dira.

Bigarrena.-Ordenantza honek indarra hartu eta erabateko eragin juridikoa sortuko du bere testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denean, eta Estatuko edo Foru Komunitateko administrazioek toki entitateei haien egitate edo erabakiak deuseztatzeko errekerimendu egiteko ahalmena erabiltzeko ezarrita dagoen epea iragaten denean, 2002ko urtarrilaren 1etik aitzina.

UR HORNIDURAREN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza hau Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babesean ezarri da.

Zergagaia

2. art. Edateko uraren hornidura zerbitzua erabilgarri izan edo benetan erabiltzeagatik eratzen da zergagaia.

Salbuespenak

3. art. Ez da salbuespenik eginen ordainarazpen honi dagokionez.

Subjektu pasiboak

4. art. Zergadun gisa ordainarazpen honen subjektu pasiboak hauek dira: pertsona fisiko eta juridikoak eta izaera juridikorik gabeko entitateak, unitate ekonomiko bat izan edo ondare bereizia eduki eta edateko uraren hornidura zerbitzua eskatu dutenak edo hartaz baliatzen direnak.

Zergadunaren ordezkotzat hartuko dira higiezinen jabeak, eta hauek, behar balitz, onuradunei pasatzen ahalko dizkiete kuotak.

Tarifak

5. art.Zerbitzuaren tarifak honako kontzeptuengatik izanen dira:

1. Etxebizitzetarako kontsumoa.

a) 0,35 euro/metro kubikoa, 150 metro kubiko bitarte, hiruhilean behin.

b) 0,44 euro/metro kubikoa, 150 metro kubikotik gora, hiruhilean behin.

2. Industrietarako kontsumoa.

a) 0,55 euro/metro kubikoa, 300 metro kubiko bitarte, hiruhilean behin.

b) 0,69 euro/metro kubikoa, 300 metro kubikotik 4.000 metro kubiko bitarte, hiruhilean behin.

c) 0,84 euro/metro kubikoa, 4.000 metro kubikotik gora, hiruhilean behin.

3. Eraikitzen ari diren etxebizitzen kontsumoa:

-0,18 euro/metro kubikoa.

Likidatu beharreko kuota

6. art. Likidatu beharreko kuota aurreko artikuluko tarifak aplikatzearen emaitza izanen da, aipatzen diren kontzeptuen arabera.

Sortzapena

7. art. Tasa eta ordaindu beharra kontzeptu hauengatik sortzen da:

a) Zerbitzua erabilgarri izateagatik eta horren mantenimenduagatik, hornidura-sarera lotzen den unean.

b) Kontsumoagatik, hasten den une beretik.

c) Ur-hartunea jartzeagatik, ur hartunearen irekidura egin edo lizentzia edo baimena ematen den unean.

Kudeaketa arauak

8. art. Kontagailua erostearen gastuak eta hura jartzeko behar diren materialak eta eskulana sarera lotzea edo hornidura eskatzen duenari kobratuko zaizkio.

9. art. Prebentzio moduan, etxe edo instalazio barrenean ur-galera dakarten aberiak dituen ur-hartunearen titularrari ur-hornidura mozten ahalko zaio.

10. art. Erabiltzaileak ez dauka inondik ere beste inor uraz hornitzerik, ez eta eskubidea ez duenari hartzen uzterik. Gainera, galarazi beharko du bere axolagabekeriaz gertatzen ahal den iruzurra. Halakorik bada, erabiltzailea izanen da erantzule bakarra.

11. art. Erabiltzaileak behartuak daude ura banatzeko sare nagusiko aberia baten ondorioz gertatutakoak toki entitateari lehenbailehen jakinaraztera.

12. art. Erabiltzaileari dagokio kontagailua eta paso- giltza dauden tokia behar den bezala egon dadin zaintzea eta toki entitateak esaten dituen jarraibideak betetzea.

13. art. Ordenantza honetan aipatzen diren kontzeptuetako bat ordaindu beharra duten zergadunak behartuak daude kontagailua dagoen tokira sartzen uztera irakurketa egiten duen langile kreditatuari edo toki entitateko edozein langileri, baldin eta zerbitzuko beharrengatik edo beste zerbaitengatik zergadunaren etxera edo lokalera sartu beharrean badaude.

14.art. Eraikitzen ari diren etxebizitzen kontsumo mota, etxebizitzaren lehenengo erabilerarako aplikatzen ari den lizentzia ematearekin amaituko da.

Dirubilketa

15. art. 1. Arestiko 5. artikuluko a), b) eta c) ataletan aurreikusitako ordainarazpenak lauhilean behin izanen dira.

2. Artikulu bereko d) atalean aurreikusitako ordainarazpena erabiltzaileak egin beharko du sortzapena gertatzen den unean.

Arau-hauste eta zehapenak

16. art. Honako hauek hartzen dira iruzur motako arau- haustetzat:

a) Toki entitateko langile behar bezala kreditatuek egiten dituzten bisitak oztopatzea.

b) Kontagailuen irakurketa edo ordenantza honetan araututako zerbitzuekin ikustekoa duten konprobazioak galaraztea.

c) Toki entitateak jarritako zigilu, sarraila edo aparatuak aldatzea.

d) Toki entitateak neurgailuak edo kontsumo-aparatuak aldatzeari buruz emandako jarraibideak ez betetzea.

e) Kontagailuaren irakurketa espres aldatzeko asmoz baimenik gabeko mekanismoak erabiltzea.

17. art. Arau-hauste eta zehapenen gainerako aspektuei dagokienez Ordenantza Fiskal Orokorrean, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta horrekin bat heldu diren arauetan xedatutakoari lotuko zaio.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, toki entitate honek onetsitako Ordenantza Fiskal Orokorra eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aplikatuko dira.

Bigarrena.-Ordenantza honek bere testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denean indarra hartu eta erabateko eragin juridikoa sortuko du, 2002ko urtarrilaren 1etik aitzina.

"MERKATU TXIKIAN" MERKATARITZA EZ-EGONKORRA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA

I. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Ordenantza honek Irurtzungo udal mugapearen esparruko merkataritza ez-egonkorra arautzen du eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 122. artikuluan, Nafarroako Entitateen Ondasunen gainean urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduaren 93. artikuluan eta hurrengoetan, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babespean ezarri da.

2. art. Merkataritza ez egonkorraren esparruko merkataritza jardueratzat hauek har daitezke:

a) Noizbehinkako merkataritza, salmenta kalez kale egiten denean.

b) Merkatu txikietako merkataritza, aurretik ezarritako leku, egun eta orduetan egiten dena.

II. KAPITULUA

Noiz behinkako merkataritza

3. art. Noiz behinkako merkataritza modu iraunkorrean ez, baizik eta herriko festak direla eta, herriko halako toki batzuetan egiten den merkataritza jarduera da, Alkatetzak baimentzen dituen toki eta egunetan.

Herriko festak direla eta, feriako esparruan edo jenderendako beste bilgune batzuetan egiten diren salmentak hartzen dira bereziki noiz behinkako merkataritzatzat.

III. KAPITULUA

Merkatu txikietako merkataritza

4. art. Merkatu txikitzat joko da, zenbait gai eta produkturen salmenta antolatua, jakiena barne, astean egun batez eta urte osoan eginen dena, Alkatetzak baimendutako postu multzoetan, eta kokaguneak ere berak ezarririk.

5. art. Merkatu txikiaren ezarpena erabakitzean, bere ezaugarriak zehaztuko dira eta honako hauek, behintzat, emanen:

a) Kokatzeko eremua Foruen plaza izanen da, eta baimenen iraupena ez da izanen urte betekoa baino luzeagoa. Bestelako ospakizunak direnean, toki nahiz denboraren gaineko arazoak izanik, edota toki murriztapenak, beste toki bat zehaztuko da.

b) Asteko zein egunetan eginen den, asteartea izanen baita, hura jaieguna izan ezik, orduan astelehenean eginen baita. Herriko jaietan ez da merkatu txikirik eginen.

c) Zerbitzu egiteko ordutegia, goizeko 8etatik arratsaldeko 3ak arte.

d) Saltokien gehieneko kopurua. Behar baldin bada, lehentasun irizpideak erabiliko dira helbidea Irurtzunen duten merkatarien saltokiei baimenak besteen aurretik emateko.

e) Sal ez daitezkeen gai eta produktuak eta garraiatu edota hotzean kontserbatzeko instalazio bereziak behar dituztenak.

Zenbait produktu ezin izanen dira saldu, beraiei dagokien arautegiak hala debekatzen duenean. Horiez gain, beste hauek ere ezin izanen dira saldu:

-Haragiak, zezinak, ehizagaiak, arrainkiak eta itsaskiak.

-Esnea, gazta freskoa, zenderena, esnegaina, gurina, jogurta eta bestelako esneki freskoak.

-Pastel eta opil beteak edo hornituak, pasta elikagarri freskoak eta beteak.

-Janari keztatuak eta bestelako semikontserbak.

Arraultzak saltzeko baimena ematen da, baina ontzietan sarturik egon eta etiketak izan behar dituzte, baita 10 gradu zentigrado baino hozbero txikiagoan egon ere.

Urdaiazpiko eta hestekiak garraiatu, bildu eta jendaurrean erakusteak beharrezko higiene baldintzak bete beharko ditu eta inguruak garbi-garbiak eduki. Urdaiazpiko eta hestekiak zintzilik eta ordenaturik egonen dira eta ez dute ibilgailuaren zola ikutuko. Salmahaiak garbigarriak eta iragazkaitzak izanen dira eta oso garbiak egonen. Urdaiazpiko eta hestekiek aldean behar bezala betetako osasun agiriak izanen dituzte. Horietan datu orokorrez gainera, aipatu produktuak egoki identifikatzeko balio dutenak ere azalduko dira.

Ikuskatzailetza zerbitzuek ibilgailuari edo arestian zehaztu eskaintzari dagozkion higiene arauak betetzen ez dituzten produktuak salgai jartzea debekatuko dute edota, bestela, dekomisatuko dira osoki identifikatzea zaila izan edo narriadurarik erakusten dutenak.

Oinarrizko arau gisa, elikagai guztiek bakoitzarendako ezarri osasun arautegia beteko dute, eta arautegiak hala eskatzen duenean produktuak ontzietan sartuak egonen dira eta etiketa izanen dute.

IV. KAPITULUA

Udal Baimenak

6. art. Kalez kaleko salmenta indarra duten xedapenek arautuko dute eta horretan aritzeko baimenak Alkatetzaren bitartez emanen dira.

7. art. 1. Merkatu txikietan saltzeko beharrezkoak diren udal baimenak erdiesteko, ondoko baldintzak bete beharko dira:

a) Eskabidea egin baino lehen merkataritza eta industri jarduerengatiko lizentzia fiskalaren epigrafean alta emana duela eta behar den tarifaren ordainketa eguneratua duela frogatzea.

b) Zer udaletan erroldaturik dagoen, haren ziurtagiria, ordainketak eguneratuak dituztela dioena.

c) Behar den Gizarte Segurantzaren sailean alta emana eta ordaindu beharreko kuotak egunean dituela ziurtatzea.

d) Merkataritzaren xede izanen diren gai edo produktuen inguruan, erregelamendu tekniko-sanitario eta aplikagarriak gerta daitezkeen bestelako xedapenek galdatu baldintzak beteko dituela ziurtatzea.

e) Elikagaiak saltzen dituztenek haiek erabiltzeko agiria izatea, indarra izan beharko duena.

f) Beharrezko den udal baimena eskatzea. Horretarako datu hauek eman beharko dira:

-Izen-deiturak.

-N.A.N. zenbakia.

-Helbidea.

-Saltokiaren neurriak, behar bezala egiaztatuak.

-Saldu nahi diren gai guztiak zehatz-mehatz azaltzea.

-Bere jabetzako saltokian lan egiten duten jendeei buruzko xehetasunak.

2. Udal baimenen titularrek karnet neurriko bi argazki ekarri beharko dituzte eta ezarritako tributuak ordaindu, urtarrilaren 1a, apirilaren 1a, uztailaren 1a eta urriaren 1a baino lehen, Irurtzungo edozein banketxetan.

8. art. Ordenantza honetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten eskabideek merkatu txikian saltzen aritzeko udal baimena jaso dezakete.

Ordenantza honetan galdatu dokumentazioa aurkezten ez duten eskatzaileek hamar eguneko epea izanen dute dokumentazio hori zuzen bete ahal dezaten. Aipatu epea ez betetzeak edo dokumentu guztiak ez aurkezteak berarekin ekarriko du udal baimenak erdietsi ahal izateko eskabideak ez onartzea eta aurkeztu dokumentazioa artxibatu edo beraien titularrei itzultzea.

9. art. 1. Lagun bakoitzak saltzeko baimen bakarra eskura dezake.

2. Baimenak norberarenak eta eskualdaezinak izanen dira eta horien indarraldia urte batekoa, gehienez.

10. art. Baimenak dokumentu batean emanen dira eta hartan azalduko dira: titularraren argazkia eta nortasun datuak, saltokiaren kokagunea, saltzeko ordu eta egunak, eta salgai jartzen ahal diren gai eta produktuak.

V. KAPITULUA

Merkatu txikiaren inguruaren eta saltokien baldintzak

11. art. Merkatu txikia ordenantza honen 5 a) artikuluan ezarritako tokian kokatuko da (Foruen plaza).

12. art. 1. Ibilgailu egokietatik salmenta baimenduak egin ezik, saltokiak desmuntatzekoak izanen dira eta baimendutako azalera baizik ez dute okupatuko.

2. Salmenta bertatik egiteko baimena duten ibilgailuak kenduta, gainerako ibilgailu guztiak Foruen plazako esparrutik kanpora egonen dira saltokia paratzen denetik kentzen den arte.

3. Saltoki guztiek agirian izanen dituzte beren titularrei emandako baimenak, erosleak kokatzen diren unetik erraz irakurtzeko moduan.

4. Saltokietan megafonia eta musika paratzea debekaturik dago, baita soinu bidezko publizitate mezuak jaulkitzea ere. Musika aparatuetako saltokietan megafonia instalazioak para daitezke eta musika jaulki, beti ere, musika sortzen den lekuan, udal ordenantzek eta indarra duen arauteriak baimendutako gehieneko soinu maila gainditzen ez bada.

13. art. 1. Zehatz-mehatz errespetatu beharko da baimenean azaltzen den kokalekuaren azalera. Salmahaia ez da zortzi metro luze eta hiru zabal baino gehiago izanen, eta kasu bakoitzean dagokion tasa aplikatuko da.

Saltokien banaketa nahi bezala eginen du Alkatetzak, baimenei eta horretarako egiten den planoari begiratuz.

VI. KAPITULUA

Osasun ikuskapenak, administrazio kontrolak eta zaintza

14. art. 1. Eremu publikoan salgai jartzen diren gai eta produktuen osasun kontrola eta ikuskapenak egitea administrazio zerbitzu eskudunei dagokie.

2. Elikagaiak saltzeko baimena, merkatu txikia ireki aurretik egin beharreko osasun ikuskapenaren ondoren emanen da, geroxeago egon daitezkeen ikuskapenak galarazi gabe.

3. Eremu publikoko salmentaren antolaketa, administrazio kontrola eta zaintzea udal zerbitzuei dagokie, Alkatetzaren agindupean betiere.

VII. KAPITULUA

Saltzaileen eskubide eta betebeharrak

15. art. Eremu publikoan saltzeko baimena duten pertsonen eskubideak dira:

a) Dagozkien saltokiak okupatzea.

b) Baimendutako gaiak saltzea, onartzen diren egun eta orduetan.

Saltokietan egonen dira baimendutako pertsonak edo salmentan laguntzen duten ezkontide, seme-alaba zein gurasoak. Halaber, baimendutako pertsonaren menpe dauden langileak egon daitezke, hots, besteren kontura lanean ari direnak. Hori guztia baimen eskabidearen agirietan agertarazi beharko da.

16. art. Eremu publikoan saltzeko baimena duten pertsonen betebeharrak osasun, merkataritza eta zerga alorrekoak dira.

17. art. Eremu publikoan salmentan aritzeko baimena duten pertsonek osasun arloko betebehar hauek izanen dituzte:

a) Saltokiko titular eta lankideak garbiak egon eta saltokiak ahal bezain txukun edukitzea, batez ere pisu eta balantzako platertxoak. Horretarako, pisu ohartemanezineko papera, gaiek pisu eta balantzak ukitzea galaraziko duena, erabiltzea eskatuko da.

b) Okupatzen duten saltokiko salmahaia ahal bezain garbi edukitzea.

c) Osasun Ikuskatzailetzari saltzeko izan edo biltegian dituzten gai guztiak erakustea eta ikuskatzailetzan laguntzea.

d) Bilduki berriak erabiltzea.

e) Elikagaiak saltzen diren kasuetan, elikagaiak erabiltzeko indarra duen agiria izatea.

f) Udalaren garbiketa zerbitzuei laguntza ematea, saltokia garbi-garbia utziz.

18. art. Eremu publikoan saltzeko baimena duten pertsonek merkataritza arloko eginbehar hauek izanen dituzte:

a) Dagozkien saltokiak okupatu eta ezarritako egun eta orduetan irekita edukitzea.

b) Udal baimenak agirian jartzea, erosleak dauden tokitik erraz irakurtzeko moduan.

c) Espreski baimendutako gaiak baizik ez jartzea salgai.

d) Hala eskatzen zaienean, ordenantza honek galdatu agiri guztiak udal zerbitzuei ematea.

e) Saldu nahi diren gaien ondoan salneurria idatzirik paratzea.

f) Pisu eta balantzetarako kontrastea onartzea.

19. art. Eremu publikoan salmentan aritzeko baimena eskuratzen dutenek zerga arloko eginbehar hauek izanen dituzte:

-Ezarritako unean tasak ordaintzea.

VIII. KAPITULUA

Arau-hausteak eta zehapenak

20. art. Baimenen titularrak erantzule izanen dira, bai berek, bai saltzen laguntzen duten familiakide, kontratupeko edo laguntzaileek, hausten badituzte ordenantza honetako xedapenak.

21. art. Arau-hausteak honela kalifikatuko dira:

A) Arau-hauste arinak.

Arau-hauste arintzat hartuko da baimenean ezarritako baldintzetako edozein ez betetzea, baita udal ordenantza honek zein 13/1989 Foru Legeak ezarritako betekizun eta eginbeharrak ere ez betetzea, betiere azken horiek larri edo oso larritzat ez badira hartzen.

Arau-hauste arinak hauek dira:

1. Zerbitzua baimendutako ordutegiaren barnean ez egitea.

2. Udal baimenaren kopia jendaurrean ez izatea.

3. Behar denean, elikagaiak erabiltzeko agiririk ez izatea.

4. Saltokietan horretarako baimenik ez duten pertsonak aritzea, aginduzko baimenik ez izateagatik arau-hauste oso larritzat hartzen ez bada.

5. Ordenantza honek galdatu osasun eta zerga arloko betekizunak ez betetzea.

B) Arau-hauste larriak hauek dira.

1. Arau-hauste arinak behin eta berriz egitea.

2. Merkataritzaren xede diren produktuak arautzen dituen arautegiak eskatu baldintzak ez betetzea.

3. Udal agintari edo funtzionarioei beren eginkizunak betetzen ari direnean argibiderik ukatu edo ez ematea eta argibide makurrak edo gezurrezko dokumentazioa ematea.

C) Arau-hauste oso larriak hauek dira:

1. Arau hauste larriak behin eta berriz egitea.

2. Saltzeko baimenik ez izatea.

3. Udal agintari edo funtzionarioei beren eginkizunak betetzen ari direnean aurre egin, larderiatzea edo mehatxatzea.

Arau-hauste arinak behin eta berriz egitea arau-hauste larritzat jotzen da, eta larriak berregitea, berriz, arau- hauste oso larritzat. Hori zehazteko, baimenak indarra duen bitartean izaera bereko bi arau-hauste egitea hartuko da kontutan.

22. art. Arau-hauste arinak ohartarazpenarekin edo 150 euro arteko isunarekin zehatzen ahalko dira.

Arau-hauste larriak 151etik 600 euro bitarteko isunarekin zehatzen ahalko dira.

Arau-hauste oso larriak 601etik 3.000 euro bitarteko isunarekin zehatzen ahalko dira eta, kasuan- kasuan, saltzeko baimena aldi baterako kendu edo baliorik gabe uztearekin.

Aurreneurri gisa, merkataritza gaiak saltokitik jasotzen ahalko dira, eginbideak eginda merkatuan saltzeko galdatzen diren guttieneko baldintzak ez dituztela betetzen uste denean; agintari eskudunaren aburuz osasunarendako arriskurik sortzen badute, dekomisatuko dira, eta berdin produktua saltzeko baimena ez badu.

23. art. Zehapen espedienteen prozedura indarra duten administrazio xedapenetan ezarritakoari lotuko zaio.

Ofizioz hasiko dira, edo salaketa bidez, eta aldez aurretik espedientea behar dute, eta hartarako instruktorea eta idazkaria izendatu. Entzutea emateko epea ere emanen da.

Zehapenak ezartzea Alkatetzari dagokio.

Interesatuei Udaleko idazkariak jakinaraziko die espedientearen ebazpena, honako hauek zehaztuko dizkielarik: bete ez den araua, ezarritako zehapena, erantzulea eta haren kontra ezar daitezkeen helegiteak.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan agertu arren, Udala ez dago behartua arauturiko salmenta mota guztiak baimentzera.

Bigarrena.-Ordenantza honek indarra hartu eta erabateko eragin juridikoa sortuko du bere testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denean, eta Estatuko edo Foru Komunitateko administrazioak toki entitateei beren egintza edo erabakiak deuseztatzeko errekerimendu ahalmena erabiltzeko epea iragandakoan, 2002ko urtarrilaren 1etik aitzina.

TARIFEN ERASKINA

-Hiruhilekoko tarifa, 4 metro bitarteko saltokietarako: 60,26 euro.

-Hiruhilekoko tarifa, 4tik 6 metro bitarteko saltokietarako: 93,76 euro.

-Hiruhilekoko tarifa, 6tik 8 metro bitarteko saltokietarako: 133,89 euro.

ENPLEGUA SUSTATZEKO UDALAREN ORDENANTZA

Ordenantza honen xedea da enpresa proiektuak sustatu eta bultzatzea, jarduera ekonomikoak eta lanpostuak sortzeko Irurtzungo Udalaren mugapean.

Enpleguaren egungo politikaren aitzinean eta ABLE enpresak ugaritzeak herri honetako enpleguari bereziki eragiten dionez, Udal honek enpresa inbertitzaileen etorrera sustatu, bultzatu eta indartzeko eta herri honetako ekimenak garatzeko asmoa du. Hortaz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 220. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, bere finantza- baliabideak erabiliz eta jarduera ekonomikoaren eta enpleguaren aldeko apostu garbi, berrizale eta ernearazlea eginez, hemengo ekimena bultzatu nahi du, hartan oinarri izanen direlarik fondo galduko dirulaguntzak ematea herriko bizilagunei kontratu mugagabeak egin dakizkieten eta industri lurzati publikoak besterentzea, herrian bertan ekimenak garatu daitezen.

1. art. Irurtzungo Udalak dirulaguntzak emanen dizkie besteren kontuko langileak kontratatzen dituzten enpresei, ordenantza honetan ezartzen diren zenbateko eta baldintzetan bada.

2. art.

2.1. Eskabidea egiten dutenetik urteko epean, besteren kontuko langileak kontratatzen dituzten enpresek eskuratzen ahal dituzte laguntza hauek. Kontratuek mugagabeak izan behar dute eta lanaldi osokoak. Halaber, aipatu kontratazioek enpresan ordutegi osoa duten langile finkoen kopuruari handitze garbia ekarri behar diote baina, inolaz ere, beste enpresa bateko langile finko baten enplegu aldaketaren ondorioa izan.

2.2. Laguntza hauek eskura ditzakete Irurtzungo industrialdean kokatzen diren enpresek edota herrian jadanik daudenek, betiere plantilla ere handitzen bada eta kontuan hartu gabe instalazioak handitzen dituzten.

2.3. Laguntza hauek eskura ditzakete herriko hirigunean jarduten duten enpresek, industrialdera aldatzen badira.

2.4. Halaber, laguntza hauek eskura ditzakete Irurtzungo udal mugapean langabezian izanik autonomo gisa ezartzen diren langileek, banaka nahiz sozietate zibil irregularretan eraturik, eta bazkide-langile direnek, sozietate mugatuetan, sozietate anonimoetan, lan- sozietateetan edo kooperatibetan.

3. art.

3.1. Dirulaguntzaren zenbatekoa 600 euro izanen da herriko bizilagunen artean egindako kontratu bakoitzagatik, hura mugagabea eta lanaldi osokoa baldin bada, eta kontratatua guttienez ere kontratazio eguna baino urte bete lehenago baldin badago herrian erroldaturik, hori guztia 2.1 artikuluko eskabideei dagokienez.

3.2. Dirulaguntzaren zenbatekoa 1.200 euro izanen da herriko bizilagunen artean egindako kontratu bakoitzagatik, hura mugagabea eta lanaldi osokoa baldin bada, eta kontratua Udal honek diruz laguntzen dituen Oinarrizko Errenta edo Enplegu Babestua izeneko programen bidez egiten bada, aitzineko artikuluko baldintzetan.

Dirulaguntza hori 1.800 euro izanen da herriko emakumezkoen artean egindako kontratu bakoitzagatik, hura mugagabea eta lanaldi osokoa baldin bada, eta kontratua Udal honek diruz laguntzen dituen Oinarrizko Errenta edo Enplegu Babestua izeneko programen bidez egiten bada.

3.3. Dirulaguntzaren zenbatekoa 1.200 euro izanen da herriko emakumezkoen artean egindako kontratu bakoitzagatik, hura mugagabea eta lanaldi osokoa baldin bada, eta kontratatua guttienez ere kontratazio eguna baino urte bete lehenago baldin badago herrian erroldaturik, hori guztia 2.1 artikuluko eskabideei dagokienez.

3.4. Autoenplegurako laguntzak-Onuradunak: Irurtzungo Udalak diru lagunduko ditu langabezian dauden pertsonak, beren kontura ezartzen badira, nahiz banaka nahiz elkarturik sozietate zibil irregularretan. Halaber, diruz lagunduko ditu sozietate mugatuetan, sozietate anonimoetan, lan sozietateetan eta kooperatibetan eratzen diren langile- bazkideak, Irurtzungo udal mugapean ezartzen badira. Pertsona onuradunek erroldaturik egon beharko dute Irurtzunen, guttienez, jardueran hasi baino urte bat lehenagotik, hau da JEZkoan alta hartzen den egunetik hasita.

Laguntza mota eta zenbatekoa.-Dirulaguntza fondo galdura izanen da, betiere aurrekontuko kontsignazio eskuragarrien arabera, eta langile autonomo edo aipatu sozietateetako bazkide bakoitzeko 600 euro.

Dirulaguntzaren zenbatekoa 1.200 eurokoa izanen da langile autonomo edo aipatu sozietateetako bazkide bakoitzeko, horiek emakumezkoak direnean.

3.5. Hona hemen Irurtzungo industrialdean ezartzen diren enpresa berrientzako dirulaguntzen zenbatekoa:

a) Dirulaguntzaren zenbatekoa 1.800 eurokoa izanen da lau lanpostu baino gehiago sortzen dituzten enpresentzat, plantillaren ehuneko 50, guttienez, herrian erroldaturik badaude.

b) Dirulaguntzaren zenbatekoa 2.400 eurokoa izanen da sei lanpostu baino gehiago sortzen dituzten enpresentzat, plantillaren ehuneko 50, guttienez, herrian erroldaturik badaude.

c) Dirulaguntzaren zenbatekoa 3.000 eurokoa izanen da hamar lanpostu baino gehiago sortzen dituzten enpresentzat, plantillaren ehuneko 30, guttienez, herrian erroldaturik badaude.

Udalaren osoko bilkurak alda ditzake arestiko zenbatekoak, dirulaguntzak 3.000 euroko muga gainditu gabe, betiere enpresa hori jartzeak herriarentzat berebiziko garrantzia duela uste bada, hori guztia Irurtzungo Udal Planeko 1998ko azaroko Informazio Txosteneko 3. puntuan, "Jarduera ekonomikoa eta produktiboa" izenekoan, eman aginduei jarraikiz.

3.6. Aitzineko 2.3 artikuluko kasuetarako dirulaguntzak 9.000 euro bitartekoak izanen dira.

3.6.1. Dirulaguntzaren zenbatekoa bi aldagarriren ariokoa izanen da:

1. Jarduerak sorrarazten duen enplegua.

2. Lekualdatzeak dakarren onura.

3.7. Aitzineko 3.1, 3.2, 3.3 eta 3.4, 3.5 eta 3.6 artikuluetan bildutako dirulaguntzek muga izanen dute, hain zuzen ere Udalaren aurrekontuan urtero horretarako ematen den zenbatekoa.

4. art. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 134.2 artikuluan xedatutakoaren babesean, eta industri eta enplegu alorretako herriko ekimenak bultzatu nahian, Irurtzungo Udalak bidea erraztuko die herrian kokatuak diren enpresei, hala eskatzen badute, industri lurzoru publikoak eros ditzaten. Adjudikatzeko baremoa honako agindu hauei lotuko zaie:

a) Industri jarduerak azkeneko bost urteetan izan duen hazkundea: bi puntu lanpostu berri bakoitzeko, 1995eko urtarrilaren batetik kontatuta.

b) Plantillako langileen kopurua, eskabidea egin baino, guttienez, urtebete lehenago: hiru puntu langile finko bakoitzeko eta puntu bat sei hilabetetik goitiko kontratu bakoitzeko.

c) Lekualdatzea, hirigunetik ateratzeko: bost puntu.

4.1. Eskabidea egiten duten enpresek izanen duten lurzoru erabilgarria honelaxe banatuko da: 150 metro koadro langile finko bakoitzeko eta 50 metro koadro aldi baterako langile bakoitzeko, enpresan, guttienez, sei hilabeteko antzinatasuna badute.

Nolanahi ere, enpresa bakoitzak gehienez ere 400 metro koadro garbi har ditzake.

4.2. Aitzineko puntuan azalduriko industri eremu publikoa besterenduko da, betiere eskabidea egiten den unean Udalak jabetzan duen industri eremuaren arabera. Hortaz bada, Udalak beretzat gordeko du adjudikatzeko metro koadroetan doikuntzak (gorantz nahiz beherantz) egiteko eskubidea, lurzorua hobeki eta erabat aprobetxatu ahal izateko.

Udalaren osoko bilkurak aitzineko 4.1 artikuluko zenbatekoak alda ditzake, enpresak herriarentzat berebiziko garrantzia duela uste badu, Irurtzungo Udal Planeko 1998ko azaroko Informazio Txosteneko 3. puntuko aginduen arabera.

4.3. Industri eremuaren balio justua urtero finkatuko da, Udaleko teknikari batek eginen duen balorazio teknikoaren bidez.

4.4. Prozedura uneoro doituko zaie 122. artikuluari eta hurrengoei, Toki Ogasunei buruzko Ondasunen Erregelamenduko 128.2.b) artikuluan xedatutakoa aplikatuz.

5. art. Aitzineko 2.1 eta 2.2 puntuetan azaldutako laguntzetarako eskabideak Udaletxean aurkeztuko dira 30 egun balioduneko epean, kontratazioa egiten denetik hasita, eta horretarako langilearen jatorrizko kontratuaren kopia eta inbertsioaren edota jarduera deskribatzen duen txostena ere aurkeztu beharko dira.

Aitzineko 2.4 puntuan azaldutako laguntzetarako eskabideak Udaletxean aurkeztu beharko dira 30 egun balioduneko epean, JEZren dagokion epigrafean alta ematen den egunetik hasita.

Azaldutako gainerako laguntzetarako eskabideak inbertsioaren edo jardueraren aurreproiektuarekin eta deskripzio-txostenarekin aurkeztu beharko dira.

6. art. Udalak espedienteak aztertuko ditu eta horiek ebazteko beharrezkoa den dokumentazio osagarria eskatzen ahal du. Dokumentazio hori ekartzeko 10 egun balioduneko epea egonen da, jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita. Horrela egiten ez bada, espedientea besterik gabe artxibatuko da.

7. art. Eskabide espedienteari dagozkion datuak faltsutu, ezkutatu edo aldrebesteak hura eta hemendik aitzina enpresak aurkez ditzakeenak ukatu edo deuseztatzea ekarriko du hamar urtetan.

8. art. Gehienez ere 30 eguneko epean, Udalaren osoko bilkurak ebatziko ditu industri eremu publikoa erosteko eskabideak, ordenantza honetako 4. artikuluan zehazten baitira. Lehenbiziko eskabidea jasotzen den unean hasiko da epea, eta epe horretan eskabide gehiago jasotzen bada, horiek atenditu eta ebatziko dira lehenbiziko eskabideak irekitako epearen arabera, eta berdin ondoko eskabideekin. Udalaren eta enpresaburuaren arteko kontratua sinatuko da, eta bertan nahi adina baldintza edo betebehar sartzen ahal dira, emandako dirulaguntzak hobeki aprobetxatzearren.

9. art. Aitzineko 3.1, 3.2 eta 3.3 puntuetako dirulaguntzak ordainketa bakarrean eginen dira, eta aldez aurretik hauek aurkeztu behar dira: lan-kontratuak, Gizarte Segurantzako kotizazio liburu ofizialak, TC1 eta TC2 eredukoak, kontratazioa egin aitzinekoak eta ondokoak, eta Foru Ogasunarekin, Lizentzia Fiskalarekin eta Gizarte Segurantzarekin betebeheharrak eguneraturik daudelako agiriak.

Aitzineko 3.4 puntuko dirulaguntzak ordainketa bakarrean eginen dira, eta aldez aurretik Gizarte Segurantzako kotizazio liburu ofizialak eta Foru Ogasunarekin, Lizentzia Fiskalarekin eta Gizarte Segurantzarekin betebeharrak eguneraturik daudelako agiriak ere aurkeztu beharko dira.

Aitzineko 3.5 eta 3.6 puntuetako dirulaguntzak ordainduko dira eskabidea egin duen enpresaren jardueraren gaineko espedientea ebatzi ondoren, eta gehienez ere urtebeteko epean.

10. art. Aitzineko artikuluetan ezarritakoaren ondorioz diruz lagundu den kontratu baten langileak kontratua bete baino 37 hilabete lehenago uzten badu enpresa onuraduna, baja egin eta ondoko hogeita hamar egun balioduneko epean, beste langile bat paratu beharko da haren ordez, kontratu aldetik ezaugarri berberak izanen dituena, eta hasiera batean laguntza hauek eskuratzeko ezarritako baldintzak dituena. Horrela egiten ez bada, emandako laguntza kendu, deuseztatu edo itzuliko da.

Dirulaguntza jaso duen pertsona aitzineko 2.4 puntuan xedatutakoaren araberakoa baldin bada, aitzineko idatz- zatiko epe berbera izanen da, eta dirulaguntza itzuli beharko du jardueratik gelditzen bada.

11. art. Halaber, emandako laguntza kendu, deuseztatu edo itzuli beharko da, lan-kontratu mugagabea duten langileen plantilla murrizten bada.

12. art. 37 hilabetetan, enpresa onuradunak Gizarte Segurantzako kotizazio liburuen TC1 eta TC2 ereduen fotokopia konpultsatuak aurkeztu beharko dizkio Udalari seihileko guztietan. Zer entitateta egin diren behar ziren dirusarrerak, harexek zigilatu beharko ditu kotizazio liburu horiek ere.

13. art. Irurtzungo Udalak bidezko juzgatzen dituen kontrol eta frogapen guztiak egiten ahal ditu aldian- aldian, laguntzak eskuratzeko ezarritako baldintzak eta betebeharrak betetzen ote diren egiaztatzeko.

14. art. Laguntza hauen onuradunek ordenantza honetan ezarritakoaren ondorioz dituzten betebeharrak ez betetzeak onartutako dirulaguntzak kendu edo deuseztatzea ekarriko du, baita, dirulaguntzarik bilduz gero, Udalari itzuli beharra. Horretarako hilabeteko epea egonen da deuseztapena jakinarazten denetik.

15. art. Lurzatietan inolako eraikuntzatan hasi baino lehen, industri eremu publikoa erosi duen enpresa onuradun batek eremu hori nahi ez badu, Irurtzungo Udalak beretako gordetzen du atzera eskuratzeko eskubidea, hasierako salmentaren prezioan, gehi dagozkion KPIren indizeak.

Jarduera eskualdaketetan, industri eremu publikoa erosi duten enpresa onuradunek aldez aurretik hori jakinarazi beharko diote Irurtzungo Udalari.

16. art. Ordenantza honek 2002ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Iragarkiaren kodea: A0112497