156. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Tuterako Udaleko Bulego Teknikoan, goi mailako ingeniari lanpostu bat, A mailakoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia

"Alkatetzak 2001eko urriaren 23an eman 89-P ebazpenaren bitartez onetsitako oinarriak."

1.-Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen helburua da goi mailako ingeniari lanpostu bat, A mailakoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzea, Tuterako Udaleko Bulego Teknikoan.

1.2. Lanpostua A mailakoa da eta maila horri dagozkion ordainsariak izanen ditu, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuak onetsitako Lansariei Buruzko behin-behineko Erregelamenduak eta gainerako xedapen aplikagarriek agintzen dutenaren arabera. Lanpostuan aritzeko izendatzen den horrek, egungo xedapenek Tuterako Udalaren langileei eta plantilla organikoari buruz zehazten dituzten eskubide eta betebehar guztiak izanen ditu.

1.3. Izendatutako izangaiak Tuterako udal mugapean bizi beharko du, eta horretarako, bertan eduki beharko du bizilekua.

1.4. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da eta administrazio organo eskudunek zilegi izanen dute nahi dutenean aldatzea.

1.5. Izendapenak nomina eta plantillako funtzionario bihurtuko du izendatua, ondorio guztietarako bihurtu ere, lanpostuaren jabetza hartzen duen egunetik, eta Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean afiliatuko da eta bertan alta emanen zaio, abenduaren 30ko 13/1993 Foru Legeak ezarri bezala.

2.-Eginkizunak

-Orokorrean, lanbidez urbanizazio lanak prestatu eta zuzentzeko, hornidurarako, saneamendurako eta argiteriarako azpiegiturak barne, egiteko eskumena duen goi mailako teknikari batek berezko dituenak.

-Bulego Teknikoaren menpeko lan-programa antolatzea, kontrolatzea eta gainbegiratzea.

-Ur Batzordearen informazio batzorde edo bileretara joatea, bere eskumeneko egitekoen gainean aholkularitza edo argibideak eskatzen bazaizkio.

-Proiektuak prestatu edo gainbegiratzea eta obra zuzendaritzw egitea, urbanizazio eta azpiegitura arloko gaietan.

-Bere eskumeneko gaien gaineko txostenak prestatzea.

-Urteko aurrekontuetarako aurreikuspenak prestatzea eta proposamenak egitea.

-Bere maila eta kategoriaren barnean manatzen zaizkion eginkizunak oro.

3.-Izangaien betebeharrak:

3.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean:

a) Nazionalitate espainarra izatea.

b) Adinez nagusia izatea.

c) Goi mailako ingeniaritza titulua edukitzea edo bereganatzeko maneran egotea eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

d) Dagozkion eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoak betetzeko desgaitua edo gabetua ez egotea eta Administrazio Publikoaren zerbitzutik bereizia ez izana.

3.2. 4. oinarrian xedatzen denak izan ezik, oposizioa gainditu eta lanpostua eskuratzen duen izangaiak egiaztatu beharko du aurreko betebeharrak deialdiko 10. oinarrian ezarri epean eta moduan betetzen dituela, eta bete beharko ditu eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunerako, oposizioak iraun bitartean eta izendapena arte.

4.-Eskabideak.

4.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Tuterako Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/92 Legearen 38.4 artikuluak aurreikusitako bideetarik edozein erabiliz, eta horretarako hogeita hamar egun naturaleko epea izanen da, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak deialdiko I. eranskineko ereduari lotu behar zaizkio. Hartan, izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

4.2. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

4.3. Lehiatzaile minusbaliatuek, ariketak egin ahal izateko denbora edo baliabideetan egokitzapenik behar badute, zilegi izanen dute eskatzea, eta hartarako, eskabidean adierazi beharko dute nolako minusbalioa duten eta zer egokitzapen eskatzen duten, eta minusbaliatuak direla frogatzeko agiria ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana.

5.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

5.1. Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, jaun alkateak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du.

5.2. Izangai baztertuek, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta ondoko hamar egun baliodunen barnean, erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte eta akatsik baldin bada, horiek zuzendu.

5.3. Erreklamazioak aurkezteko epea iragan eta horiek ebatzita, alkateak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

6.-Epaimahaia.

6.1. Honako kide hauek osatuko dute epaimahaia:

-Mahaiburua: María Victoria Castillo Floristán andrea, Langileriako eta Hezkuntzako, Gizarte Etxeetako eta Gazteriako zinegotzi eskuordea.

Ordezkoa: Valentín Echarren Carretero jauna, Bulego Teknikoko eta Zerbitzu Kontratatuetako zinegotzi delegatua.

Mahaikidea: Nafarroako Gobernuko teknikaria.

Ordezkoa: Nafarroako Gobernuko teknikaria.

Mahaikidea: Juan Pablo Galán García jauna, Tuterako Udaleko funtzionarioa.

Ordezkoa: Luis Eduardo Gil Munilla jauna, Tuterako Udaleko funtzionarioa.

Mahaikidea: Tuterako Udaleko Langileen Batzordeko ordezkari bat, Batzordeak berak izendatua.

Mahaikide ordezkoa: Tuterako Udaleko Langileen Batzordeko ordezkari bat, Batzordeak berak izendatua.

Mahaikide-idazkaria: Alejandro Sánchez Ongay jauna, Zuzenbideko lizentziatua.

Ordezkoa: José Antonio Huguet Madurga jauna, idazkaria.

Epaimahaiak hautapen probak baino lehen eratuta egon beharko du.

6.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo absolutua, behintzat, biltzen ez bada.

Organo kolegiatuaren eraketak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute, bai eta gutienez kideen erdiek ere.

6.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdi honen oinarriak ulertu eta aplikatzerakoan sortzen diren afera guztiak.

6.4. Epaimahaiak zilegi izanen du proba batzuetarako edo guztietarako aholkulari espezialistei dei egitea. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta epaimahaiari haietan soilik emanen diote laguntza.

7.-Oposizio-lehiaketa nola eginen.

7.1. Oposizio-lehiaketa martxoan hasiko da, nonbait hor, betiere deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta bi hilabete igaro ondoren, eta bi fasetan gauzatuko da: lehiaketaldia lehenbiziko eta oposizioaldia gero, oinarriotan adierazten den moduan.

7.2. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpen berean zehaztuko da oposizioaldia non, noiz eta zer ordutan hasiko den.

Ondoren, epaimahaiak jendaurrean jarriko ditu hurrengo proben gaineko iragarkiak, erregelamenduari jarraikiz.

7.3. Oposizio-lehiaketan guztira 100 puntu lortzen ahalko dira, horietarik 25 lehiaketaldian eta gainerako 75ak oposizioaldian.

8.-Lehiaketaldia.

8.1. Epaimahaiak izangaiek alegatutako merezimenduak, behar bezala egiaztatuak, baloratuko ditu, ondoko baremoaren arabera. Epaimahaiak noiznahi ere eskatzen ahalko ditu argibideak lehiatzaileek alegatu dituzten merezimenduei buruz.

8.2. Merezimenduen baremoa:

a) Administrazio Publikoetan egindako zerbitzuengatik:

-A maila edo taldean egindako zerbitzuak, langile finkoa izanik, edozein administrazio publikorenak edo haren menpeko erakunde autonomoenak diren zentroetan: 1,2 puntu urte bakoitzeko.

-A maila edo taldean egindako zerbitzuak, aldi baterako langilea izanik, edozein administrazio publikoenak edo haren menpeko erakunde autonomoenak diren zentroetan: puntu 1 urte bakoitzeko.

-Bertze maila edo talde batean egindako zerbitzuak, langile finkoa izanik, edozein administrazio publikorenak edo haren menpeko erakunde autonomoenak diren zentroetan: 0,8 puntu urte bakoitzeko.

-Bertze maila edo talde batean egindako zerbitzuak, aldi baterako langilea izanik, edozein administrazio publikorenak edo haren menpeko erakunde autonomoenak diren zentroetan: 0,6 puntu urte bakoitzeko.

Gehieneko puntuazioa 15 puntukoa izanen da.

b) Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitate- zentroek antolatu edo kreditatutako prestakuntza-ekintzetan parte hartzea, baldin eta lanpostuaren eginkizunekin lotuta badaude: kreditu akademiko edo haren balio bereko bakoitzarengatik (10 ikastordu), 0,1 puntu. Ordu kopuru zehatzik agertzen ez denean, kreditu bateko balioa emanen zaio agiriari, eta denbora ikasturte batekoa dela dioenean, 12 kreditu kontatuko dira. Gehienez ere 6 puntu, denbora zatiak hainbana eginez.

c) Titulu akademikoak:

1.-Unibertsitateko goi-mailako titulazio akademikoak: 2 puntu, titulu bakoitzeko.

2.-Gradu ertaineko titulazio akademikoak: puntu 1, titulu bakoitzeko.

3.-Hizkuntza eskolan gainditutako ikasturte bakoitzeko: 0,10 puntu.

4.-Aurrekoak ez bezalako titulazio akademikoak, epaimahaiak baloratu beharrekoak: puntu 1 gehienez.

Merezimendu gisa alegatu eta baremoaren barnean balorazio zehatza duten titulu akademikoak lortzeko beharrezkoak diren maila baxuagoko tituluak ez dira baloratuak izanen. Orobat, ez da baloratuko deialdian parte hartzeko ezinbertzeko baldintza den titulua.

c) atal honetan gehienez ere 4 puntu lortu ahalko dira.

8.3. Lehiaketaldia ez da baztergarria izanen, eta gehienez ere 25 puntu lortu ahalko dira, honela banatuak:

a) Eginiko zerbitzuak: gehienez ere 15 puntu.

b) Lanbide heziketa: gehienez ere 6 puntu.

c) Titulu akademikoak: gehienez ere 4 puntu.

8.4. Lehiaketaldia bukatutakoan epaimahaiak izangaien zerrenda emanen du argitara, bakoitzaren puntuazioa zehaztuz, Tuterako Udaleko iragarki oholean.

9.-Oposizioaldia.

9.1. Oposizioaldiak ariketa hauek izanen ditu:

a) Lehen ariketa. Teorikoa, programako II. eranskinean dauden gaien artean zozketaz bi hautatu eta haiei buruz idatzi beharko da, gehienez 4 orduz. Gai bakoitza 0tik 10 puntura baloratuko da eta gainditzeko, bakoitzean gutienez 5 puntu lortu beharko dira.

Ariketa honetan gehienez ere 20 puntu lortu ahalko dira.

b) Bigarren ariketa. Teorikoa, programako III. eranskinean dauden gaien artean zozketaz bi hautatu eta haiei buruz idatzi beharko da, gehienez 4 orduz.

Ariketa honetan gehienez ere 20 puntu lortu ahalko dira.

c) Hirugarren ariketa. Praktikoa, II. eta III. eranskinetako gaiekin lotutako bi kasu, epaimahaiak ezarriak, argitu beharko dira, gehienez 4 orduz.

Kasu bakoitza 0tik 12,5 puntura bitarte baloratuko da eta gainditzeko, bakoitzean gutienez 6,25 puntu lortu beharko dira.

Ariketa honetan gehienez ere 25 puntu lortu ahalko dira.

b) Buruz buruko elkarrizketa: elkarrizketa eginen da epaimahaikoekin, deialdiko gai zerrendaz, egindako probez eta alegatutako merezimenduez mintzatzeko baita egin beharreko lanaren nondik-norakoez mintzatzeko ere. Gehienez ere 10 puntu lortzen ahalko dira.

9.2. Lau probetan guztira 75 puntu lortzen ahalko dira gehienez.

9.3. Epaimahaikide bakoitzak banaka puntuatuko ditu ariketak eta kalifikazio guztien banaz-bertzeko aritmetikoa izanen da ariketa bakoitzaren emaitza.

9.4. Ariketa bakoitza amaiturik eta hamar eguneko epean, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Tuterako Udaleko iragarki oholean, gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin eta, halaber, oposizioaren hurrengo ariketa egiteko tokia, eguna eta ordua, gutienez 48 ordu lehenago.

9.5. Probak plika itxien sistema erabiliz eginen dira eta bakoitzerako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala aldean dutela agertu beharko dute probetara. Azaltzen ez diren izangaiak oposiziotik kanpo geldituko dira.

10.-Gainditu dutenen zerrenda.

10.1. Azken ariketaren kalifikazioa burututa, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Tuterako Udaleko iragarki oholean eta azken ariketa egin den lekuan, izangai onartuen zerrenda, lehiaketa eta oposizioko ariketetan lortutako puntuazioaren hurrenkeraren arabera.

10.2. Epaimahaiak puntuazio altuena lortzen duen izangaiaren aldeko izendapen proposamena igorriko dio Alkatetzari. Proposamen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu beharko da.

Azken puntuazioan berdinketarik suertatuz gero, lehentasuna izanen du oposizioaldian puntu gehien kreditatu dituen izangaiak. Horrela ere berdinketak jarraitzen badu, izangai zaharrenak izanen du lehentasuna.

10.3 Izendapen proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta 30 egun naturaleko epean, proposatutako izangaiak Udaletxeko Erregistro Orokorrean honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua.

b) 3. oinarrian eskatutako tituluaren fotokopia konpultsatua edo titulua luzatzeko eskubideen ordainagiria.

c) Osasun txostena, lanpostuan aritzea eragozten dion eritasun edo akats fisiko-psikikorik ez duela egiaztatzen duena.

d) Eginkizun publikoetarako ezgaitua edo gabetua ez izatearen, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik berezia ez izanaren zinpeko aitorpena.

e) Zin egin edo hitz ematea Nafarroako Foru Araubidea errespetatu, Konstituzioari eta legeei men egin eta karguari dagozkion beharkizunak zuzen beteko dituela.

10.3.1. Izangaiak minusbaliotasunen bat alegatu baldin badu, minusbaliotasun hori deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela frogatzen duen egiaztagiria aurkeztu behar du, balorazio eta orientabiderako talde eskudunek luzatua.

10.3.2 Ezarritako epean, behar bezala justifikatutako ezinbertzeko kasuetan izan ezik, interesatuak aipatu agiriak aurkezten ez baditu, ezin izanen da bere izendapena egin eta bere egintza guztiak deuseztuko dira, hasierako eskaeran egindako iruzurragatiko erantzukizuna deusetan galarazi gabe.

10.4. Aurreko lerroaldean aurreikusitako kasuan, alkateak puntuazioen zerrendan, 10.1. atalean aipatzen den horretan, hurrengoa den izangaiarekin beteko du lanpostua, eta honekin aurreko ataletan adierazitako prozedura bera erabiliko da.

11.-Izendapena eta lanpostuaren jabetza hartzea.

11.1. Alkateak, ebazpen bidez, aurreko atalean ezarritakoa betetzen duen izangaia Tuterako Udaleko goi mailako ingeniari izendatuko du.

11.2. Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

11.3. Izendatutako izangaiak lanpostuaren jabetza hartu beharko du hilabeteko epean, izendapena jakinarazten denetik hasita. Epe horretan eta ezinbertzeko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez badu, Tuterako Udaleko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

12.-Errekurtsoak.

Deialdi honen eta haren oinarri eta aplikazio egintzen kontra errekurtso hauetakoren bat jarri ahalko da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, organo egileari berari zuzendua, jakinarazpenaren edo argitalpenaren biharamunetik hilabeteko epean.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta hilabeteko epean

Epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, jaun alkateari zuzendua,errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi ondoko hilabetean.

Tuteran, bi mila eta bateko azaroaren bederatzian. Alkatea, José Luis Campoy Zueco.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena: ................. adin nagusikoa. N.A.N. zenbakia: ..... jaioteguna eta tokia: ..............., helbidea: .............., karrika: ........., Zk.: ....., posta-kodea: ..........., telefonoa: .............

Honako hau diot:

Tuterako Udaleko goi mailako ingeniari lanpostu bat, funtzionarioen araubidekoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartua izatea eskatzen dudala.

Karguan aritzea galarazten didan eritasun nahiz akats fisiko nahiz psikikorik ez dudala.

Indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.

Ez naizela espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

Badudala deialdiaren 2. oinarrian aipatzen den titulazioa.

Eskabideak aurkezteko emandako epea amaitzen den egunean, eskatutako baldintza guztiak betetzen ditudala.

f Badudala minusbaliotasuna, eta horregatik eskatzen dudala ondoko egokitzapena, adierazitako arrazoiengatik (bertze orrialde batean zehaztuko dira minusbaliotasunaren nondik norakoak eta eskatzen diren egokitzapenak)

f Ez dudala minusbaliotasunik

(X bat ezarri behar den laukitxoan)

Horiek horrela:

Eskabide hau ontzat hartu eta Tuterako Udaleko turismo jardueretarako teknikari lanpostu bat, funtzionarioen araubidekoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartua izatea eskatzen dut.

Tuteran, 2001eko ........aren ....(e)an.

(Sinadura)

Tuterako Udaleko Alkate Udalburua.

II. ERANSKINA

1. gaia.-Espainiako 1978ko Konstituzioa. Oinarrizko printzipioak. Eskubideak eta askatasunak. Horien babesa. Estatuko oinarrizko erakundeak. Koroa. Gorte Nagusiak. Gobernua. Auzitegi Konstituzionala. Botere Judiziala. Lurralde egitura. Komunitate Autonomoak.

2. gaia.-Europako Batasuneko Zuzenbidea: kontzeptua, ezaugarriak. Iturriak: jatorrizko zuzenbidea eta zuzenbide eratorria. Itunak. Erregelamenduak. Zuzentarauak. Erabakiak. Europako Batasuneko Zuzenbidea eta Espainiako Konstituzioa.

3. gaia.-Antolamendu juridikoaren iturriak. Konstituzioa arau gisa. Legeak. Motak. Erregelamenduak. Beste iturri batzuk: ohitura, printzipio orokorrak. Jurisprudentzia.

4. gaia.-Administrazio Publikoa. Kontzeptua, motak, xedeak. Antolaketa printzipioak. Lege formala, legegintza delegatua eta Lege Dekretua: kontzeptuak. Erregelamendu- ahalmena: kontzeptua eta mugak. Erregelamendu motak. Arauen hierarkia.

5. gaia.-Administrazio egintza: kontzeptua, ezaugarriak eta sailkapena. Administrazio egintzaren elementuak: eskumena, edukia, xedea eta forma. Egintza tazituak eta isiltasun administratiboa. Egintza administratiboaren jakinarazpena.

6. gaia.-Administrazio Prozedura. 4/1999 Legea, zeinak Administrazio Publikoen Araubideari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu baitzuen: printzipioak eta aplikazio esparrua. Administrazio prozedura orokorraren faseak. Prozedura bereziak.

7. gaia.-Errekurtso administratiboak. Kontzeptua. Printzipio orokorrak eta motak. Errekurtsoa paratzeko zilegitasuna. Errekurtsogai izan daitekeena. Inpugnatzeko arrazoiak egintza administratiboetan. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoen jurisdikzioa. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa.

8. gaia.-Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa. Oinarria. Nola egin zen. Oinarrizko printzipioak. Foru Eraentzaren aldaketa. Nafarroaren eskumenak.

9. gaia.-Nafarroako Foru Komunitateko Gobernuari eta Administrazioari buruzko Foru Legea. Egitura eta edukia. Lehendakaria. Gobernua. Administrazioa.

10. gaia.-Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileak. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutua. Langile motak. Funtzionarioak: sarrera, administrazio karrera, eskubideak eta betebeharrak.

11. gaia.-Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legea. Xedapen orokorrak. Administrazio kontratu tipikoak. Administrazioarekin kontratuak egiteko baldintzak. Adjudikazioaren aurreko ekintzak, fidantzak eta bermeak.

12. gaia.-Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legea. Adjudikatzea eta formalizatzea. Kontratuen exekutatze, aldatze eta etetea. Prezioen berrikustea.

13. gaia.-Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legea. Kontratuen iraungitzea. Lagatzea eta azpikontratatzea. Kontuen Ganbara. Administrazio Kontrataziorako Batzordeak, kontratuen Erregistro Publikoa eta kontratisten erregistro ofiziala.

14. gaia.-Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legea: obra kontratua, prestakuntza jarduketak. Adjudikazio motak. Administrazio klausulen pleguak. Obra kontratuaren exekuzioa. Administrazioaren ahalmenak. Kontratuaren aldaketa.

15. gaia.-Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legea: Obra kontratua. Kontratisten eskubide eta betebeharrak. Obra kontratuaren iraungipena: arrazoiak eta ondorioak. Kontratu eta azpikontratuen lagapena. Obren hartzea. Ziurtapenak eta likidazioak. Berandutzagatiko penalizazioak.

16. gaia.-Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legea: aholkularitza kontratua. Kontzeptua, elementuak eta edukia. Fakultatiboen jarduketa, proiektuak prestatzeko eta obra zuzendaritza eramateko. Erantzukizuna: jabearena, eraikitzailearena, fakultatiboarena eta obra zuzendariarena.

17. gaia.-Prezioak berraztertzeari buruzko legedi berezia. Salneurri indizeak eta berraztertze moduluak. Formula polinomikoak.

18. gaia.-8/1997 Foru Legea, ekainaren 9koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko erregimen orokorra arautzen duena.

III. ERANSKINA

1. gaia.-Eraikuntzaren segurtasuna I: eraikuntzako istripuei aurrea hartzea. Segurtasun proiektua. Arriskuei aurrea hartzeko neurriak. Langilearen eskubide eta betebeharrak. Enpresaburuaren betebeharrak. Zuzendaritza fakultatiboaren erantzukizuna. Babes neurriak. Indarrean dauden arauak.

2. gaia.-Eraikuntzaren segurtasuna II: babes ekipoak eta arriskuei aurrea hartzeko teknikak: apeoak, aldamioak, goietako lanak, eraisteak, indusketak. Zaharberritzeak eta obra berriak. Elekrizitate arriskua. Garabiak eta igogailuak.

3. gaia.-Ordanegailuz lagunduriko marrazketa. Autocad. Microstation. Geografi informazioko sistemak. Nafarroan eskuragarri dauden mapen katalogoa. Ezaugarriak eta lanbide- aplikazioak.

4. gaia.-Eraikuntzaren kalitatea I: produktuen egiaztatzea. AENOR marka. Saio-laborategiak eta horiek duten zerikusia kalitatea egiaztatzeko prozesuetan. Eraikuntza-produktuei buruzko zuzentaraua: CE marka. ISO arauak, CEN arauak eta UNE arauak. Ikuskaketa eta kontrola.

5. gaia.-Eraikuntzaren kalitatea II: kalitate sistemen ezartzea eraikuntza enpresetan. Kalitate sistemen ezartzea administrazio publikoetan. ISO-9000 arau multzoa. EFQM eredua.

6. gaia.-Jarduera sailkatuak. Ingurumena babesteko Jarduera Sailkatuen kontrolari buruzko 16/1989 Foru Legea eta ondotik 1/1999 Foru Legean izan dituen aldaketak. Garapen erregelamendua: 32/1990 Foru Dekretua. Proiektu teknikoaren edukia: 276/1990 Foru Agindua: Ikuskizun Publikoak eta Josteta Jarduerak arautzen dituen 2/1989 Foru Legea. Arriskuei aurrea hartzeko neurriak hurrengoetan: establezimendu publiko, ikastetxe, ospitale eta abarretan. Oztopo fisikoak.

7. gaia.-Suteen kontrako muntadurei buruz indarra duen araudia. Kalkulatzeko irizpideak suteen kontrako muntaduretan.

8. gaia.-Indarra duen legeria tekniko-sanitarioaren araudia. Ibaien kalitatea. Horniduren kalitatea. Kalitatearen kontrola.

9. gaia.-Putzu sakoneko ponpaketa. Diseinurako irizpideak. Ponpen kalkulua. Ponpaketaren errendimendua. Ponpaketaren kontrola. Arriete kolpea.

10. gaia.-Ur-hodiak. Kalkulua. Diseinurako irizpideak. Materialen tipologia. Zoruak. Aire sarrera eta irteerak. Kalkulurako irizpideak. Hustubideak.

11. gaia.-Balbulak sarean. Balbula motak. Erabiltzeko irizpideak. Araudia. Materialak. Kalitatearen kontrola. Balbulen muntaia.

12. gaia.-Uraren tratamendua edateko moduan jartzeko. Dekantazioa. Iragazketa. Flokulazioa. Fisiko kimikoa. Diseinurako irizpideak. Kloroaren biltegiratzea, dosifikazioa eta kontrola. Segurtasun arauak.

13. gaia.-Ur emarien neurgailua, tipologia, deskripzioa, erabilera eta mantentze lanak. Ur kontagailuak: tipologia, erabiltzeko irizpideak, mantentze lanak eta indarra duen araudia. Ur mailaren neurketa, tipologia, erabiltzeko irizpideak eta mantentze lanak.

14. gaia.-Sare motak eta sareak kalkulatzeko irizpideak. Erabiltzaileendako ur hartuneak, haien neurriak eta diseinua. Suteetarako hartuneak.

15. gaia.-Sareetako elementuak, bentosak, hustubideak, presioa erregistratzeko balbulak, erregistroa. Diseinurako irizpideak. Sareetako materiak, tipologia. Erabiltzeko irizpideak, zenbait materialen korrosioa. Babesgarriak.

16. gaia.-Herri bat urez hornitzeko sistema bat telemando bidez osorik kontrolatzea. Jarioak sareetan: antzemateko sistemak, konponketak, ekiteko irizpideak.

17. gaia.-Nafarroan diren kolektoreetako sareetara hondakinak botatzeko araudia.

18. gaia.-Sare baterakoak, sare bereiztekoak. Kalkulurako irizpideak.

19. gaia.-Saneamendu hodien materialak. Erabiltzeko eta diseinurako bertsioen irizpideak. Kalitatearen kontrola. Hodien muntaia. Saneamendu sareetako elementu bereziak. Uhateak, gainezkabideak, sifoiak, erregistroak, hustuketa ganberak. Erabiltzeko eta diseinurako irizpideak. Estolda-zulo motak eta haien erabilera.

20. gaia.-Hondakin uren ponpaketa, diseinurako irizpideak. Ponpa motak. Maila kaptadoreak, hondakin uretan. Motak eta erabiltzeko irizpideak.

21. gaia.-Hondakin uren lehen urratseko tratamenduak. Deskripzioa eta kalkulurako irizpideak. Hondakin uren bigarren urratseko tratamenduak. Deskripzioa eta kalkulurako irizpideak. Lokatzen tratamendua. Liseriketa. Idortzea. Lokatzen erabilera nekazaritzan. Araudia.

22. gaia.-Toki erakundeen kolektore sareen garbiketa eta mantentze lanak. Ekipo bereziak. Erabiltzeko irizpideen deskripzioa.

23. gaia.-Etxegintzako araudi teknikoa: oinarrizko arauak eta arau teknologikoak. Kontzeptua, derrigortasuna, sailkapena eta edukia.

24. gaia.-Lizentzia: motak, eskumenak eta prozedurak. Hirigintzako arau-hausteak. Motak eta zehapenak.

25. gaia.-Hirigintzako Diziplinaren Erregelamendua, Lurzoruaren Araubideari eta Hiri Antolamenduari buruzko Legearen Testu Bateginari eta Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legeari dagokienez. Eskuhartzea etxegintzan eta lurzoruaren erabileran. Lizentziak (motak, eskumena, prozedurak). Betearazpen aginduak. Aurri egoera.

26. gaia.-Udal plana. Xedeak. Edukia eta determinazioak. Dokumentazioa.

27. gaia.-Hirigintza garatzeko udal planeamendua.

28. gaia.-Xehetasun azterlana eta urbanizazio proiektua.

29. gaia.-Jarduketa sistemak planeamendua gauzatzean. Xedapen orokorrak.

30. gaia.-Lur erauzketak. Motak. Lan horien kontrola eta ikuskatzailetza. Neurketa. Eraispenak. Aldamioak, entibazioak eta apeoak. Eskemak, kontrola, betearazpena eta hartu beharreko aurreneurriak. Ahitzeak.

31. gaia.-Zimenduak eta lurren eustormak. Motak. Eraikuntza eta lanen kontrola eta ikuskaritza. Obra unitate ezberdinen neurketa.

32. gaia.-Masa-hormigoizko eta hormigoi armatuzko egiturak. Motak. Hormigoi armatua egiteko prozesua. Enkofratua, eskoramendua. Indarra duten jarraibideetan ezarritako kontrola. Erresistentzia praktikoko frogak. Neurketa.

33. gaia.-Adreiluzko fabrikako murruak. Hargintza eta manposteria. Materialen ezaugarriak. Kontrola. Araudia. Kalitate ezaugarriak. Neurketa.

34. gaia.-Zoru eta pareten estaldura. Xaflak. Motak. Ezaugarriak. Kontrola. Neurketa.

Iragarkiaren kodea: A0111951