156. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G E R E N D I A I N

Abeltzaintzako nabeko zatiak errentan hartzeko enkantea

Kontzejuak plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du berea duen abeltzaintzako nabe baten barneko ondoko azalerak errentan emateko 8 urterako.

1. lotea: 270 metro karratu. Urteko tasa: 540.000 pezeta + BEZa.

2. lotea: 180 metro karratu. Tasa: 360.000 pezeta BEZa.

3.tik 16.era bitarteko loteak: 34 metro karratukoak guztiak. Tasa: 60.000 pezeta + BEZa.

Proposamenak Iruñean aurkeztuko dira (Fuente del Hierro kaleko 23-4. B; telefonoa: 948 271599), goizeko 9:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera bitarte, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertu ondoko hamabosgarren eguneko 14:00ak arte.

Proposamenak irekiko dira epea bukatzen den egun bereko 19:00etan, Gerendiainen.

Baldintza orokorren plegua Alkatetzan dago ikusgai.

Gerendiainen, bi mila eta bateko azaroaren hamalauan. Alkatea, César Sarasate Ruiz.

Iragarkiaren kodea: A0112716