156. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O R O N T Z E

2002rako zergak

Orontzeko Udalak, 2001eko azaroaren 8an egin bilkuran, erabaki zuen 2002ko udal zergen karga-tasa, indize, koefiziente eta portzentaje hauek onestea:

Hirilurraren gaineko kontribuzioa: ehuneko 0,20.

Landalurraren gaineko kontribuzioa: ehuneko 0,50.

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: ehuneko 2.

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1 indizea.

Ur hartune berriak, 10.000 pezeta bakoitza (60,10 euro).

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga, Nafarroako Gobernuak ezartzen duen prezioan.

Iberdrolak eta Enagasek ordaintzen dituzten tasak hegalkina, zorua eta zorupea okupatzeko: N.U.K.F.k ezartzen dituen prezioetan.

Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga, TOLeko 175. artikuluak ezartzen dituen gutxieneko koefizienteetan eta tasa, ehuneko 8.

Ura kontsumitzeagatiko prezioa, aurtengoan bezala, Arratoz Mankomunitateak kontsumitutako presio handiko ur metro kubikoa zenbatean kobratzen digun, bada prezio horretan kobratuko dugu, eta Mankomunitateari ordaindutako zenbateko osora bitarteko diferentzia herriko kontagailu guztien artean hainbanatuko da.

Hilerriko kuota: 1.000 pezeta (6,01 euro) famili bakoitzeko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan. Erabakia ikusgai egonen da hogeita hamar egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez daitezen.

Orontzen, bi mila eta bateko azaroaren hamalauan. Alkate udalburua, Tomasa Iriarte Napal.

Iragarkiaren kodea: A0112638