156. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O L A I B A R

2002rako prezio publikoak, tasak eta tarifak

Olaibarko Udalak, 2001eko azaroaren 19an egin bilkuran, legeak eskatutako gehiengoarekin, prezio publiko, tasa eta kontribuzio tasa hauek onetsi zituen 2002ko ekitaldirako.

Uraren prezio publikoak:

Hornidura sareko hartuneagatik: 420 euro. Ura eskura izateagatik: 6,01 euro hiruhileko.

Metro kubiko ur bakoitzagatik: 0,42 euro.

Estolderia tasa:

Saneamendu sareko hartuneagatik: 420 euro.

Kontsumitutako metro kubiko ur bakoitzagatik: 0,22 euro.

Irekitzeko lizentziak emateko tasak:

JEZaren kuotaren ehuneko 100, eta 240 euro gutxienez.

Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:

Katastroko balioaren ehuneko 2,5eko portzentajea 1-20 urte bitarteko tarte guztietarako eta ehuneko 14ko tasa zerga oinarriaren gainean.

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga:

1,2 indizea aplikatuko da.

Lurraren gaineko kontribuzioa:

Hirilurraren gaineko kontribuzioa: ehuneko 0,27, katastroko balioaren gainean.

Landalurraren gaineko kontribuzioa: ehuneko 0,36, katastroko balioaren gainean.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak sor ditzan.

Olaibarren, bi mila eta bateko azaroaren hogeita seian. Alkatea, María del Carmen Lizoáin Egozcue.

Iragarkiaren kodea: A0112637