156. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E N E R I T Z

2002ko zerga-tasak

Udalak, 2001eko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, 2002an indarra izanen duten zerga-tasa hauek onetsi zituen:

Hirilurraren gaineko kontribuzioa: ehuneko 0,25eko igorpena.

Landalurraren gaineko kontribuzioa: ehuneko 0,74.

J.E.Z.: 1,3ko indizea.

E.I.O.Z.: ehuneko 4.

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: tarifa ofiziala.

Herrilurren aprobetxamenduak eta errentamenduak: ehuneko 3ko igoera.

Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga. Koefizienteak urte tarteen arabera: 0-5 urte: 3,3; 5-10 urte: 3,2; 10-15 urte: 2,55; 15-20 urte: 2,04. Tarte guztietarako zerga- tasa: ehuneko 16.

Erabaki honen aurka errekurtso hauetako bat jar daiteke:

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, argitalpen honetatik hasita hilabeteko epean.

Berraztertzeko errekurtsoa, Udaleko osoko bilkurari zuzendua, argitalpen honetatik hasita hilabeteko epean.

Eneritzen, bi mila eta bateko azaroaren hogeita hamarrean. Alkatea, Alberto Valencia Trueba.

Iragarkiaren kodea: A0112635