156. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A R D E

Hirilurreko ondasunen balorazio txostenaren bigarren berrikuspena behin betiko onetsita

Batzorde Mistoko udal ordezkariek, 2001eko urriaren 11n egin bilkuran, Hirilurreko ondasunen balorazio txostenaren bigarren berrikuspenarekiko adostasun txostena eman ondotik, proiektua jendaurrean egon zen hamabost egunez Udaleko iragarki oholean. Epe horretan ez zen haren aurkako erreklamaziorik jaso, eta, horrenbestez, behin betiko onetsi zen 2001eko azaroaren 27an.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak sor ditzan.

Garden, bi mila eta bateko azaroaren hogeita bederatzian. Alkate udalburua, José Javier Echandi Sarriés.

Iragarkiaren kodea: A0112641