156. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z A R E

Ordenantzen aldaketa hasiera batez onetsita

Udal honek, 2001eko azaroaren 10ean egin bilkuran, 2002. urteko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen duten ordenantza fiskalen aldaketa, dagokion espedientean ageri baitira, onetsi zuen. Aldaketarekin, bide batez, ordenantzak eurora egokitu dira.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da, 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu, eta bidezkoa bada, egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Zaren, bi mila eta bateko azaroaren hogeita hiruan. Alkatea, Víctor Manuel Iriarte Anaut.

Iragarkiaren kodea: A0112645