156. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L A B A I E N

Behin betiko onespena udal ordenantzen aldaketari

Udal ordenantzen aldaketaren hasiera bateko onespena urriaren 19ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 127/2001 zenbakian, argitaratu eta jendaurreko epean ez denez alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu, behin betiko onetsi dira udal ordenantzen aldaketak. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan horri buruz ezarritakoari jarraituz. Hona hemen aldaketaren testu osoa:

UR HORNIDURAREN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

Tasak

Zerbitzuagatik, tasak ondotik aipatzen diren kontzeptuen ariora igorriko dira:

a) Horniduragatik, erabilera mota guztietarako, kontsumituriko metro kubiko bakoitzagatik: 0,10 euro edo 17 pezeta.

b) Ur hartunea paratzeagatik, landa finketarako nahiz hiri finketarako: 90,15 euro edo 15.000 pezetako.

c) Kontagailuen alokairua: 12,02 euro edo 2.000 pezeta.

Labaienen, bi mila eta bateko azaroaren hogeita hamarrean. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0112644