156. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T I R A P U

2001eko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Behin betiko onespena

2001eko irailaren 17ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 113. zenbakikoan, argitara eman zen 2001eko aurrekontu orokor eta bakarraren eta hura betearazteko oinarrien hasierako onespenari buruzko iragarkia.

Jendaurreko epean alegazioen idazkia aurkeztu zen, Udalak 2001eko azaroaren 28ko osoko bikuran hartu erabakiaren bidez ebatzi zituenak. Horren ondotik Udalak, bilkura berean, behin betikoz onetsi zuen 2001eko aurrekontu orokor eta bakarra; hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276.2 artikuluari jarraikiz.

Horrenbestez, eta aipatu Foru Legearen 277.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, argitara ematen da behin betikoz onetsitako aurrekontu horren laburpena.

Udalaren aurrekontua

GASTUAK:

1. kapitulua.-Langileen gastuak: 500.000 pezeta.

2. kapitulua.-Ondasun arrunt eta zerbitzuetako gastuak: 4.418.776 pezeta.

3. kapitulua.-Finantza gastuak: 220.000 pezeta.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 2.147.248 pezeta.

6. kapitulua.-Inbertsioak: 2.457.100 pezeta.

9. kapitulua.-Finantza pasiboak: 600.000 pezeta. Gastuak, guztira: 10.324.522 pezeta.

DIRUSARRERAK:

1. kapitulua.-Zuzeneko zergak: 3.921.953 pezeta.

2. kapitulua.-Zeharkako zergak: 1.044.304 pezeta.

3. kapitulua.-Tasak, prezio publikoak eta bestelako dirusarrrerak: 35.658 pezeta.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 2.506.248 pezeta.

5. kapitulua.-Ondareko dirusarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 2.457.100 pezeta.

7. kapitulua.-Kapital transferentziak eta bestelako dirusarrerak: 200.000 pezeta.

9. kapitulua.-Finantza-pasiboak: 159.259 pezeta.

Dirusarrerak, guztira: 10.324.522 pezeta.

Tirapun, bi mila eta bateko azaroaren hogeita bederatzian. Alkate udalburua, Juan Carlos Esparza.

Iragarkiaren kodea: A0112666