156. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

MURILLO EL CUENDE

Lizentzien etendura lurzoru urbanizaezinean

Murillo el Cuendeko Udalak, 2001eko azaroaren 27ko osoko bilkuran, ondokoa erabaki zuen aho batez:

1. Udalerriko lurzoru urbanizaezinean, Udaleko 14. poligonoan izan ezik, ez da birzatiketa eta eraikuntza lizentzia gehiagorik emanen, urtebetean, zerri ustiategiak jartzeko.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitatean egiten diren egunkarietan argitaratzea.

Erabaki horren aurka errekurtso hauetakoren bat jarri ahalko da aukeran:

A) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

B) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administraziorekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik bi hilabeteko epean edo,

C) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi ondoko hilabetean.

Murillo El Cuenden, bi mila eta bateko abenduaren lauan. Alkate udalburua, Angel Arnaudas Granell.

Iragarkiaren kodea: A0112664